Lapurdi
2023/09/10 - 19:13
Abian da Biarrizko Maitaldia dantza jaialdiaren 33. edizioa
Gaur goizean dantzaren maitaleek Martin Harriague dantzari eta koreografo baionar entzutetsuaren aginduetara dantzatzeko aukera izan dute Hondartza Handian.
2023/09/09 - 16:14
EH Bilduk Lizarra-Garaziko Akordioa jarri du eredu askapen nazionalera eta sozialera bidean
EH Baik eta EH Bilduk batzarra egin dute gaur Hiriburun, eta ezker independentistak datozen urteetan dituen erronkei aurre egiteko ekimen berriak mahaigaineratzeaz aritu dira.
2023/09/08 - 21:46
Egoera bere onera etorri da AP-8an, Biriatuko ordainlekuan, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan ondoren
Eguerdian hasi dira pilaketak, Baionako noranzkoan, eta 20:00ak aldera arte pilaketak egon dira.
2023/09/06 - 15:26
50 urteko behargin bat hil da Urruñan, gidatzen ari zen hondeamakina irauli eta azpian harrapatuta
Gizona harrobi batean ari zen lanean. Lankideek makina azpitik ateratzea lortu dute, baina ezin izan dute suspertu.
2023/09/05 - 15:14
Xilaba irailaren 22an hasi, eta azaroaren 19an bukatuko da
39 bertsolarik hartuko dute parte XIberoa, LApurdi eta BAxe Nafarroako txapelketan, 9 taldetan banatuta.
2023/09/03 - 18:54
Bainua debekatu dute Ipar Euskal Herriko zazpi hondartzatan, uraren kalitatea dela eta
Angeluko, Donibane Lohizuneko, Ziburuko eta Hendaiako hondartzetan kutsadura maila altua atzeman dute.
2023/08/23 - 17:46
Gazte bat atxilotu dute Baionako bestetako hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan
46 urteko gizon batek jipoia jaso zuen bestetako lehenengo egunean eta bederatzi egun koman igaro ostean hil egin zen.
2023/08/21 - 09:16
Gaur eramango dute epailearen aurrera ostiralean Urruñan autobus-gidari bati eraso zion gizona
Gidaria ospitalean artatu behar izan zuten, eta salaketa jarri zuen larunbat goizean Donibane Lohizuneko polizia-etxean. Erasotzailea atxilotuta egon da asteburuan.
2023/08/10 - 07:00
Gaur giro eguzkitsua izango da, baina atzo baino tenperatura atseginagoak
Horrela, tenperatura maximoak atzo igotakoa jaitsiko dira: 25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 30 ºC ingurukoak barnealdean.

2023/08/09 - 14:17
Irun eta Hendaia arteko Avenida zubia irekitzeko eskatu die Arartekoak Frantziako agintariei
2021eko urtarrilaren 14tik itxita dago oinezkoen zubia, baina salbuespen gisa aurtengo uztailaren 3an ireki egin zuten Frantziako Tourraren harira. Ondoren, berriro itxi zuten.
2023/08/09 - 13:08
Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke gaur kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean
Gainera, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak agerraldia egingo du 11:30ean.
2023/08/04 - 18:48
Auto-ilara luzeak dauden egunetan A-8 autobiderako sarbideak itxiko ditu Irunek
Horrela, Oñaurreko sarrera itxiko litzateke eta Katean egoiliarrei bakarrik utziko litzaieke pasatzen, Jose Antonio Santano Gipuzkoako udalerriko alkateak azaldu duenez.
2023/08/04 - 10:40
Hiru metroko olatuak eta euri-jasak Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean, denboralearen azken egunean
EAEn bi abisu hori daude indarrean, bat nabigaziorako, 18:00ak arte, eta bestea euriteengatik Gipuzkoan, 12:00ak arte. Nafarroan, Baztan abisupean egongo da arrazoi beragatik, eta 12 orduko epean 40 litro pila daitezke metro koadroko.
2023/08/03 - 21:52
Baionako bestetan jipoia jaso zuen 46 urteko gizona hil da
Hiru gizonek eraso egin zioten Baiona Ttipian uztailaren 26an, asteazkena, gauean. Biktima jipoitu egin zuten erasotzaileei aurpegiratu ondoren, bere etxe aurrean pixa egiteagatik.
2023/08/03 - 16:43
Siliman Haidara Nigerreko bitxigilea urtero etortzen da Euskal Herrira artisau-bitxiak saltzera
Touareg herri nomadako kidea duela 21 urte heldu zen lehen aldiz Euskal Herrira, eta, ordutik, urtero etortzen da Itsasura, Lapurdira, bere herrian egindako bitxiak saltzera. Nigerren izandako estatu kolpearen ondoren beldur da etxera itzuli ahal izango ote den.
2023/08/03 - 15:24
'Patricia' depresioak 6 metrorainoko olatuak utzi ditu euskal kostaldean
Osteguneko alertaren ostean, hiru abisu hori egongo dira indarrean nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik. Horrez gain, Nafarroa iparraldean euriagatik jarri dute abisua, eta bihar Gipuzkoa ere egongo da abisupean arrazoi horrengatik.
2023/08/02 - 14:47
Alerta laranja ezarri dute biharko kostaldean, 4 metroko olatuak espero baitituzte
Gaurko 15:00etatik ostiraleko 18:00etara, sei abisu hori egongo dira aktibo nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik. Horrez gain, Nafarroa hegoaldea abisupean dago gaur, beroagatik. Bihar eta etzi, berriz, euriagatik jarriko dute abisua Nafarroa iparraldean.

2023/08/01 - 20:47
Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik
Hala ere, kontsumitzaileak beti izango du erosketa-tiketa eskatzeko aukera, eta neurriak ez die eragiten bermepean dauden objektuei, horiek ere beren ordainagiria inprimatuta edukiko baitute.
2023/07/31 - 14:03
Bart amaitu dira Baionako besta jendetsuenak
Leon erregea lotara joan da eta bart gauean amaitu dira Baionako bestak. Heldu den urtean uztailaren 10etik 14ra ospatuko dituzte jaiak, ohi baino lehenago, Parisen egingo diren Olinpiar Jokoengatik.
2023/07/27 - 14:23
Emakume batek sexu erasoa salatu du Baionako besten lehen gauean
Hiru ziztada izan dira. Horrez gain, gizonezko bat larri zaurituta topatu dute bart Baiona Ttipian.