Lapurdi
2023/12/29 - 12:12
Fiskaltzak ikerketa abiatu du Biarrizko Hotel du Palaisen langile bati egindako sexu-erasoagatik
Dirudienez, sukaldeko laguntzaile hasiberri bat biluzik lotu zuten aulki batean, eta irudiak sarean zabaldu zituzten. Michelin izardun jatetxeko sukaldariak lanpostua utzi du.
2023/12/22 - 15:54
Ziburun ontzi bat hondoratu ostean desagertutako bi lagunak bilatzeko lanak, bertan behera
30 eta 58 urteko bi gizonezko dira desagertutakoak. Beste bat, 40 urtekoa, ontziko patroia bera, goizaldeaan aurkitu dute, eta Baionako ospitalera eraman dute.
2023/12/22 - 10:29
Bi arrantzale desagertuta daude Ziburun, arrantza-ontzi baten hondoratu ostean
Ontzia goizaldeko 02:30 aldera hondoratu da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Sokoako kaitik gertu, Arcachondik Donibane Lohizunera zihoala. 40 urteko arrantzale bat erreskatatu eta Baionako ospitalera eraman dute, eta beste biak desagertuta daude oraindik.
2023/12/22 - 09:00
Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, EAEko Aurrekontuak eta Ziburuko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/20 - 11:29
35 urteko gizon bat hil da Hendaian, etxebizitza batean izandako sutean
Antza denez, atzo arratsaldeko 17:00ak inguruan leherketa bat izan zen Hendaia erdiguneko etxebizitza batean. Leherketaren ondorioz sutea piztu zen eraikinean.
2023/12/20 - 08:00
Euskal historian eta ohituretan murgilduta, Olentzeroren jatorriaren bila
Mari Domingi alboan duela, Gabon Gauean opariak ekartzen dituen gizonezko gisa ezagutzen dugu gehienok Olentzero gaur egun. Baina hau ez da beti horrela izan Euskal Herrian. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin batera, bidaia historiko eta antropologikoa egin dugu jatorriaren bila.
2023/12/18 - 22:40
EAJk Herri Biltzar berria inauguratu du Biarritzen
Ipar Euskal Herriko zazpigarren Herri Biltzarra da sortutako berria. Jeltzaleak pozik agertu dira alderdi gisa garatzen jarraitzen dutelako, eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du EAJ dela Ipar eta Hegoaldearen arteko harremanak sendotzeko tresna eraginkorrena.
2023/12/16 - 23:36
Baionara iritsi dira jada Olentzero eta Mari Domingi
Bi txalupatan iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi larunbat arratsaldean Baionara. Jendetza hurbildu da haiek ikustera, eta ontzietatik jaitsi ostean, Lapurdiko hiriburuko kaleetan barna ibili dira haurrez inguratuta.
2023/12/16 - 22:39
Milaka lagunek azkeneko aldiz aireratu dituzte argitxoak Baionan
Berez hunkigarria eta magikoa izan ohi den saioa are hunkigarriagoa izan da larunbat honetan, 2024an, segurtasun arauak aldatzearekin batera, debekatuta geldituko baita jarduera hau.
2023/12/16 - 22:04
Milaka lagunek amets eta desioak aireratu dituzte Baionan, faroltxoen ikuskizunean
Azken aldia izan da, gainera, 2024tik aurrera, segurtasun arauak tarteko, ezingo baita faroltxorik gehiago aireratu. Argitxorik ezingo da bota, baina amets egitea beti izango da posible.
2023/12/12 - 15:56
Poliziak 25 urteko gizon bat atxilotu du Baionako hilketarekin zerikusia duelakoan
30 urteko gizon baten hilotza aurkitu du gazte batek Baionako Allees Marines auzoan goizeko 06:00etan. Ikerketa zabalik dago oraindik, baina hilketa gertatu den lekura bertaratu den fiskalak baieztatu du bederatzi labankada jaso dituela 30 urteko gazteak.
2023/12/12 - 10:49
Bederatzi labankada zituen gizon baten gorpua aurkitu dute Baionan
30 urteko gizon baten hilotza aurkitu du gazte batek Baionako Allees Marines auzoan goizeko 06:00etan. Ikerketa zabalik dago oraindik, baina fiskalak baieztatu du bederatzi labankada jaso dituela gizonak.
2023/12/11 - 08:40
Eguraldiak epel eta lehor eutsiko dio astearte eguerdira arte
Hego haizeari esker, tenperatura epelak izango dira Euskal Herri osoan. Bihar eguerdian, haizea mendebaldera aldatzearekin batera, zerua estali eta euritara joko du. Tenperaturek behera egingo dute astearte iluntzerako.
2023/12/10 - 18:15
Debekuaren gainetik, faroltxoak aireratu zituzten askok atzo Baionan, eta hondakin ugari agertu dira gaur
Haize bortitza zela eta, bertan behera geratu zen larunbat iluntzean faroltxoak askatzeko ekitaldia Baionan. Ordurako, baina, 12.000 ale salduta zeuden, eta ehunka lagunek sua piztu eta zerura botatzea erabaki zuten, euren kabuz, debekuari jaramonik egin gabe.
2023/12/10 - 17:30
Haserrea Baionako Udalean, debekua errespetatu ez eta faroltxoak askatu zituztelako atzo ehunka lagunek
Paperezko faroltxoen hondakinak nonahi agertu dira gaur Baionan. Jean Rene Etchegaray alkateak gogorarazi du Udalak bertan behera utzi zuela atzo ekitaldia, eta gertatutakoa "onartezina" dela esan du. "Zentzua" eskatu du datorren larunbaterako.
2023/12/09 - 20:55
Bertan behera geratu da faroltxoen ikuskizuna Baionan, haizeagatik
Jendetza espero zen ikuskizunaz gozatzen gaur Baionan, baina eguraldiak ez du lagundu. Gaur zortzi, abenduaren 16an, askatuko dituzte faroltxoak, 19:00etan, Errobi ibaiaren ertzean.
2023/12/09 - 16:15
Biriatuko mugan auto-ilara luzeak izan dira
Baionako linternen ikuskizunak jende asko erakarri du eta auto-ilara luzeak izan dira Biriatuko mugan.
2023/12/06 - 15:14
Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Goizean zehar 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira puntu horretan.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/18 - 21:47
Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa
Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok jantzi dute Iparraldeko taldekako bertsolari txapelketako txapela.