Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, EAEko Aurrekontuak eta Ziburuko istripua
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Gabonetako Loteriaren zozeketa: Eguberritako loteriaren aparteko zozketaren eguna da gaurkoa. 09:00etan hasiko da, ohi bezala, Madrilgo Real antzokian. Aurten 2.590 milioi euro banatuko dira saritan, hots, iaz baino 70 milioi gehiago. Ohi bezala, eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Gabonetako loteriaren zozketa.
-EAEko Aurrekontuen onarpena: Euskal Autonomia Erkidegoko 2024rako aurrekontuak gaur onartuko dira, oposizioaren zuzenketarik gabe, Eusko Jaurlaritza osatzen duten taldeek, EAJk eta PSE-EEk, horien guztien aurka bozkatu baitzuten.
-Ziburuko istripua: Bi arrantzale desagertuta daude Ziburun, ontzi batek Sokoako kai-muturrean istripua izan ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak