Lapurdi
2022/10/20 - 17:08
Baionako Street Art festibala hasi da
Lapurdiko hiriburua aire zabaleko museo bilakatu duen ekitaldia da, eta gaur egun, Euskal Elkargoak bere gain hartuta duen festibala izanik, Ipar Euskal Herri osora zabaltzen ari da. Dagoeneko 77 horma daude margotuta, eta edizio honekin beste 11 izango dira.
2022/10/18 - 20:26
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eragin mugatuko greba batean
Soldaten grebak jarraipen mugatua izan du, baina luzatu egin daiteke, batez ere petrolio eta energia sektoreetan, baita garraio publikoarenean ere.
2022/10/18 - 14:48
Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra hilda aurkitu dute
Mexikoko Valladolid herrian hotel bat zeukaten, eta hango patioan lurperatuta aurkitu dituzte bi gorpuak, Yukatango hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Irailetik zeuden desagertuta.
2022/10/18 - 09:03
Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan, eros ahalmenik ez galtzeko aldarri betean
Deitzaileek, lau sindikatuk eta lau gazte erakundek, ez dute greba orokortzat jo nahi izan, eta besteak beste, Frantziako Estatuko lehen sindikatuak, CFDTk, ez du babestu.
2022/10/13 - 12:51
Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da
Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
2022/10/12 - 17:06
''Hondamendia'' antzezlana estreinatuko da ostiral honetan Luhuson, Lapurdin
Ondoren, Euskal Herri osoko bira hasiko dute Axut eta Artedrama konpainiek sortutako lan honekin. Zaldibarko zabortegiko luizia abiapuntutzat hartuta, egungo gizartearen erretratua egin nahi du lan honek, zaborraren metaforaren bidez.
2022/10/10 - 10:02
25 urteko mutil bat hil da Ahetzen izandako moto istripuan
Auto baten kontra jo du, eta tokian bertan hil da. Autoaren barruan beste bi gazte zihoazen, 27 eta 30 urtekoak, eta horiek onik daude.
2022/10/09 - 20:03
Kokot Nomad jatetxea, zenbaitentzat, berriz hasteko aukera
Arrazoi desberdinak tarteko lan mundutik urrundu diren pertsonak dira Angeluko jatetxe honetan sukaldean lanean aritzen direnak, lanerako ohiturak hartu eta berriz gizarteratu daitezen.
2022/10/07 - 20:55
Mugako pasabideak beste sei hilabetez itxita jarraitzea eskatu dio Parisek Bruselari
Bruselak orain aurkakoa esaten ez badu, itxita jarraituko dute Euskal Herria banatzen duten zortzi pasabideek, gutxienez, datorren urteko apirilera arte.
2022/10/06 - 23:13
Mexikoko hedabideek Lapurdiko bikotearen desagerpenaren berri eman dute
Desagertutakoak Michel Amado eta Assya Madjour, hurrenez hurren, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bizilagunak dira, Frantziako Gobernuak Latinoamerikako herrialdean duen enbaxadaren arabera.
2022/10/06 - 12:51
Lapurdiko bikote bat desagertuta dago Mexikon
Desagertutakoak Michel Amado eta Assya Madjour, hurrenez hurren, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bizilagunak dira, Frantziako Gobernuak Latinoamerikako herrialdean duen enbaxadaren arabera.
2022/09/25 - 20:38
24 urteko gazte bat hil da Donibane Lohizunen, zirkulazio istripu batean
23 eta 25 urteko bi pertsona ospitalera eraman dituzte egoera larrian. Autoritateek ikerketa bat hasi dute gertatutakoa argitze aldera.
2022/09/22 - 19:34
Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak baldintzapean aske utzi ditu Frantziak
Biei biziarteko espetxe zigorra ezarri zieten Frantzian, ETAren hainbat atentatutan parte hartzeagatik, eta 32 urte eman dituzte espetxean.
2022/09/10 - 18:04
Eguzki garagardo gorria, munduko onena World Beer Awards sarietan
Munduko garagardorik onena, Vienna Lager kategorian, Euskal Herrikoa da, lapurtarra zehazki. Bardozeko Eguzki garagardotegiko garagardo gorria aukeratu dute munduko onena World Beer Awards sarietan.
2022/09/10 - 18:03
30 dantza konpainia eta 90 ikuskizun baino gehiago, Maitaldiaren 32. edizioan
Mundu zabaleko artistak biltzen dituen jaialdi honetan, gustu eta estilo guztietako eskaintza dago ikusgai: balleta, dantza garaikidea, flamenkoa, Karibeko dantzak… Ostegunean abiatu zuten festibala, eta irailaren 18ra bitartean dantzaz gozatzeko aukera zabala izango da Biarritzen.
2022/09/10 - 17:50
"Beste laborantza eredu bat" aldarrikatu du ELBk, 40. urteurrenean
Euskal Herriko Laborarien Batasunak 40. urteurrena ospatu du gaur Donibane Garazin eta Izpuran. Laborantza eredu jasangarria, ingurumenarekiko errespetuzkoa eta estentsiboa defendatzen du ELBk. Gaurko ospakizun egunamanifestazio batekin hasi dute, une honetako egoera larria dela salatuz.
2022/09/04 - 23:02
100 urte bete dituzten Larrungo trenaren burdinbideak aldatuko dituzte
Larrungo trenak aurtengo denboraldia gaur agurtu du. Bihartik aurrera, eta bederatzi hilabetez, burdinbideak guztiz aldatzeko lanak hasiko dituzte. Aurtengo denboraldia motzagoa izan arren, arrakastatsua izan da:250.000 bisitarik hartu dute trena.
2022/09/01 - 11:25
Seaskako presidentea: "100 bat ikasle gehiago ditugu aurten, desafio handia da"
Peio Jorajuria Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko arduradunak argitu duenez, aurten ez dute ikastola berririk irekiko, baina Senperen (Lapurdi) kolegio berria eraikitzeko lanak hasi dituzte.
2022/08/27 - 21:47
Mikel Epaltza Urruñako apaiza: "Ezin da eliza batera armekin sartu jendea atxilotzeko"
Polizia Urruñako elizara sartu eta 10 pertsona migratzaile atxilotu izana salatu dute dozenaka lagunek eliza atarian. Hamar atxilotuetatik 8 kanporatu egin dituzte.
2022/08/27 - 17:47
Donibane Lohitzuneko hondartzan doan banatzen dute ingurumenarentzako toxikoa ez den eguzkitako krema
Eguzkitik babesteko ezinbestekoa da krema ematea eta honek ez du toxikorik uzten, gainera, uretan. Hala frogatu du laborategi independente batek.