Lapurdi
2024/10/14 - 08:58
25 graduko tenperatura maximoak ostegunera arte, Euskal Herri osoan
Aste hasieran, zeru estaliagoak izango ditugu, baina tenperaturak udaberri sasoikoak izango dira.
2024/10/11 - 08:44
Aurora borealek zerua argiztatu dute Euskal Herrian
Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.
2024/09/22 - 21:20
Itsasoa euskal kostaldea hartzen ari da klima-aldaketaren ondorioz?
Aztik euskal kostaldea kontrolatzen du. Horretarako, ekaitz eta korronteei aurre egiteko alerta sistemak erabiltzen ditu, eta epe luzera begira baliagarriak izan daitezkeen datuak biltzen ditu.
2024/09/19 - 19:00
Asteazkenekoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu
Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz. Pasai Donibaneko hainbat lekutan ura sartu da, eta Zumaian, itsas goran, urak kirol portua hartu du. Nerbioi itsadarrak gainezka egin du Zorrotzaurren (Bilbo) eta Erandion.
2024/09/19 - 07:00
Gaur marea oso bizia espero da, eta abisu horia aktibatuko dute, 17:00etatik 20:00etara
Itsasgora 18:23an izango da, eta 5,12 metroko marea izango dugu orduan. Olatuen altuera adierazgarria 0,5-1 metro ingurukoa izango da.
2024/09/18 - 19:12
Itsasadarra gainezka egiteko zorian izan da Bilbon, eta itsasgorak ez du inolako arazorik sortu Donostian
Nerbioi itsasadarra gainezka egiteko zorian izan da, baina putzu txikiren bat baino ez du eragin Erandion eta Bizkaiko hiriburuan. Donostian, itsasgorak ez du inolako arazorik eragin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek ez dute irteerarik egin behar izan.
2024/09/18 - 14:58
Segurtasun Sailak ostiralera arte luzatu du marea biziengatik ezarritako abisu horia
Itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da asteazken honetan, 17:00etatik 19:00etara. Aurreikuspenen arabera, marea oso bizia izango da, eta, beraz, itsasgoraren inguruan, mareek jotzen dituzten ohiko eremuetan, olatuak alde batera utzita.
2024/09/17 - 16:32
Marea biziengatik abisu horia ezarriko dute asteazken eta ostegunean EAEn
17:00ak eta 20:00ak bitartean itsasgora oso altuak espero dira. Mareen gehienezko altuera 5 metrorainokoa izan daiteke.
2024/09/16 - 23:23
100 urte bete ditu Larhungo trenak, nekazarien eta bisitarien elkarbizitza erronka duela
Ipar Euskal Herrian turista gehien erakartzen dituen atrakzioa da Larhungo trena. Inguruko erakundeek sektoreen arteko elkarbizitza sustatzeko ekimenak jarriko dituzte martxan.
2024/09/15 - 13:59
Aste eguzkitsu eta lehorra, aspaldiko partez
Baliteke asteazkenean tantaren bat erortzea, baina orokorrean eguzkia nagusituko da, ipar-ekialdeko haize freskoarekin.
2024/09/14 - 11:27
Udazkena astebete aurreratu da termometroetan
Pagoetan -0,2 ºC izan dira goizaldean, eta -0,1 ºC Iturrietan. Giro fresko eta eguzkitsua nagusituko da asteburu osoan.
2024/09/13 - 17:53
Marea bizi bereziki altuak iragarri ditu Aztik datorren asterako
Bizkaiko golkoa abisupean egongo da irailaren 17tik 20ra, 17:00ak eta 20:00ak bitartean.
2024/08/14 - 23:07
Baionako Ingurumen Auzitegiak Gatika-Bordele tentsio handiko linearen lanak gelditzea erabaki du
Landetan egiten ari ziren obrek itsasoko ugaztunei eragiten dietela salatu zuten elkarte ekologistek, eta epaileak arrazoi eman die. Beraz, lau hilabetez geldirik egon beharko dute lanek. Hala ere, erabakiak ez die Hego Euskal Herriko lanei eragiten.
2024/07/29 - 16:08
Alerta laranja indarrean da muturreko tenperaturengatik
Alerta 13:00etan sartu da indarrean Hego Euskal Herrian, 40 gradutik gertu ibiliko baitira tenperaturak. Kostaldean eta Iparraldean abisu horia izango da, baina horietan ere bero sapa izango da nagusi.
2024/07/28 - 21:29
Casedan neurtu da Euskal Herriko tenperaturarik altuena, 38,4 ºC
Ia Euskal Herria osoan gainditu dira igandean 30 ºC-ak, baina are gehiago berotuko du astelehenean eta alerta laranja egongo da ezarria Hego Euskal Herrian eta horia Iparraldean.
2024/07/23 - 21:29
Mugan kontrolak izanen dira datozen asteetan Parisko Joko Olinpikoak direla-eta
Julian Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak dispositibo berezia iragarri du. Era berean, Irungo Udalak neurriak hartu ditu balizko auto-ilarei aurre egiteko, eta Eusko Jaurlaritzak arreta handiz gidatzeko gomendioa egin du.
2024/07/21 - 18:40
16 hondartza itxi dituzte Lapurdin, uraren kalitate txarragatik
Gainera, Biarritzeko hondartzan ostreopsi itsas belar toxikoa ere agertu da.
2024/07/17 - 13:53
Hil egin da Baionako autobus geltokitik gertu izandako liskarrean larri zauritutako gizona
Istilua Baionako bestetan jazo zen, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Homizidio saiakera leporatu zioten oso larri zaurituta utzi zuen atxilotuari. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo zen liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
2024/07/11 - 19:57
Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean
Familiak gerturatu dira gaur eguerdian Leon Erregearen lehen iratzartzea ikustera. Txikien entzierroa eguneko beste protagonista nagusietako bat izan da.
2024/07/11 - 18:19
Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan
Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.