Lapurretak
2019/02/11 - 13:05
Lapurreta egin aurretik horoskopoa kontsultatzen zuen taldea desegin dute Mossoek
Lapur taldearen burua bihurrikaria zen, eta lapurretak egiteko egun egokiena aukertzeko horoskopoa kontsultatzen zuen.
2019/02/08 - 12:42
Bi gizon atxilotu dituzte Getxo, Sopela eta Berangoko etxebizitzetan lapurtzeagatik
27 urteko bi gizonak leihotik edo balkoitik sartu ziren hamabost bat etxebizitzatan, ostiral arratsaldeak edo asteburuak aprobetxatuta.
2019/01/18 - 00:53
Espetxean sartu dute Donostiako eta Pasaiako farmazietan lapurretan egin zuen gizona
Ertzaintzak indarkeriaz egindako sei lapurreta leporatzen dizkio, eta Donostialdean eta beste zenbait udalerritan izan diren lapurretekin loturarik ote duen ikertzen ari da.
2019/01/07 - 13:17
Cadreitan hildakoak ez du zerikusirik aurrez herrian izandako lapurreta batekin
Foruzaingoak herriko igerilekuko segurtasun kameren irudiak berrikusi eta lapurretaren inguruko informazio guztia bildu ostean bi gertakariek loturarik ez dutela ondorioztatu du.
2019/01/04 - 23:47
Ibilgailuetan lapurtzeko metodo berri bat antzeman dute Donostian
Ibilgailuak ixteko urrutiko agintearen frekuentzia baliogabetzen duen gailu elektroniko bat erabilita lapurretan aritu diren bi gizon atxilotu ditu Udaltzaingoak.
2018/12/13 - 12:46
Kablearen lapurretak arazoak eragin ditu Bilbo eta Muskiz arteko Aldiriko zerbitzuan
Renferen Aldiriko C1 eta C2 trenbide zerbitzuan emandako arazoak konpondu ditu Adifek. Hala ere, arazoak eta atzerapenak izan dira katenariaren tentsioan atzo arazoak eman zirenetik.
2018/12/04 - 19:09
Gabonetan etxeetako lapurretak gora egiten dutela ohartarazi du Ertzaintzak
Datozkigun jai egunen aurrean kontu handiagoz ibiltzeko eta segurtasun neurriak areagotzeko eskatu du Segurtasun sailak.
2018/12/04 - 13:44
Gabonetan arreta handiz ibili, etxean lapurretak saihesteko
Edozein susmoren aurrean, SOS Deiak 112 telefonora deitzeko gomendatu du Ertzaintzak. Irailera arte, 2.018 lapurreta izan dira EAEn.
2018/11/26 - 14:44
31 enpresatan lapurretak egin dituen talde antolatu bat desegin dute EAEn
Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu eta zazpigarren baten bila ari da. Lapurreta gehienak Gipuzkoan egin dituzte.
2018/11/23 - 17:03
Betaurreko batzuk lapurtzeagatik zigortutako 'La Manada'ko kidea absolbitu egin dute
Angel Boza aske uztea eskatu du epaileak. Sanferminetan neska bati sexu abusuak egiteagatik bi urteko espetxe-zigorra bete eta hilabete batera sartu zuten berriro kartzelan.
2018/11/19 - 19:26
Lau urteko zigorra eskatu dute Angel Bozarentzat, indarkeria erabiliz lapurtzeagatik
Autoarekin saltokiko bi zaindari harrapatzen saiatu zen. Egun hartan egindakoaz “oso damututa” agertu da ‘La Manada’ko kidea, eta “ergelkeria galanta” izan zela ziurtatu du.
2018/11/13 - 22:00
'La Manada'ko hiru kide zigortzea eskatu dute, Donostian betaurrekoak lapurtzeagatik
Bi kiderentzat bederatzi hilabeteko zigorra eskatu du Fiskaltzak eta, hirugarrenarentzat, berriz, sei hilabetekoa, aringarria aplikatu ostean. 2016ko uztailaren 5ean egin zuten lapurreta.
2018/11/13 - 13:57
14 pertsona atxilotu dituzte, Nafarroan eta Valentzian lapurretak egitea egotzita
Atxilotuak 20 eta 47 urteko bost emakume eta bederatzi gizon dira, eta Lliriako 5. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku gelditu dira.
2018/11/11 - 13:28
Etxeetan lapurtzen duen talde bateko ustezko bi kide atxilotu dituzte Leioan
Bilbo, Getxo eta Leioako hiru etxebizitzatan lapurtzea egotzi diete atxilotutako bi gizonei.
2018/11/03 - 10:29
Gazte bati egindako sexu-erasoa eta lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza Bilbon
Hiru gazte sexu-erasoa egiten saiatu dira, baina 20 urteko emakumezkoak ihes egitea lortu du. Dena dela, hainbat objektu pertsonal lapurtu dizkiote.
2018/11/01 - 12:39
Pistoladun gizon batek lapurreta egin du Donostiako banku batean
Burua estalita zuen gizon bat Kutxabankek Loiola auzoan duen sukurtsalean sartu da. Langileak eta bezeroak pistola batekin mehatxatu ostean, diruarekin alde egitea lortu du.
2018/10/31 - 21:44
Lapurreta egin dute Kutxabankek Donostian duen bulego batean
Lapurrak ihes egin du eta Ertzaintza haren bila dabil. Loiola auzoan dagoen bulego batean izan da lapurreta.
2018/10/17 - 11:33
Lapurreta gertatu da Donostiako Alde Zaharreko bitxi denda batean
Ertzaintza Aldamar kaleko Munoa bitxi dendan izandako lapurreta ikertzen ari da. Aldamar eta Jauregi jeneralaren kaleak itxi dituzte.
2018/10/09 - 12:49
Gizon bat atxilotu dute Getxon, 2016an Zigoitian egindako lapurreta batekin lotuta
Etxebizitzaren jabea atxikitzea eta bridekin ohera lotzea eta ibilgailua, dirua, bitxiak eta material informatikoa lapurtzea leporatzen diote 66 urteko atxilotuari.
2018/10/08 - 17:53
Bi matxete zeramatzan gizon batek lagun bati eraso egin dio Hernaniko taberna batean
Zerbitzaria barratik atera zen une batean, kutxatik dirua lapurtzen saiatu zen eta bezero batek aurre egin zion. Ertzaintzak atxilotu egin du.