Espetxean sartu dute Donostiako eta Pasaiako farmazietan lapurretan egin zuen gizona
Donostiako eta Pasaiako hainbat farmaziatan lapurretan egiteagatik asteartean atxilotutako gizona espetxean sartzeko agindua eman du gaur epaileak.
Ertzaintzak lau farmaziatan indarkeria erabilita lapurretan egitea leporatzen dio. 32 urte gizona asteartean atzeman zuten Donostian, farmazia batean labanaz lapurretan egin eta gero. Ordu batzuk lehenago, beste farmazia batzuetan ere lapurretak izan ziren. Kasu horietan ere establezimenduko langileei labanaz mehatxu egin da kutxan bildutako dirua lapurtu zuten.
Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, astelehenean Pasaiako farmazia eta estanko batean izandako lapurreten egilea ere bera da.
Donostialdean eta inguruko beste udalerri batzuetan izan diren beste lapurretekin lotuta dagoen ikertzen ari dira orain.
Gaur arratsaldean eraman dute epailearen aurrera, eta honek Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du.