Lapurretak
2016/06/20 - 17:39
Gizon bat atxilotu dute Bizkaiko bi farmaziatan lapurtzea egotzita
Horri leporatzen zaizkion azken lapurretak ekainaren 4an eta 14an gertatu ziren, Bilboko Deusto auzoan eta Barakaldoko San Vicente auzoan.
2016/06/13 - 12:04
Gazte bat atxilotu dute Barakaldon adineko emakumeei lapurtzeagatik
70 eta 83 urte arteko sei emakumeri indarrez tira eginda lapurtzeagatik atxilotu dute.
2016/06/10 - 15:33
Auto-talkako lapurretetan aditua zen banda bat desegin dute Bizkaian
Ertzaintzaren ikerketa iaz hasi zen, urte bukaeran, zenbait denda, taberna eta bankutan auto-talkako lapurretak izan ostean.
2016/05/27 - 19:06
Baserri bateko jabeari lapurreta eta eraso egin diote Laudion
Bi pertsona atxilotu dituzte, eta adingabe bat inputatu dute.
2016/05/22 - 15:36
Gizon bat atxilotu dute emakume bati eraso eta lapurtzeagatik Bilbon
Erasoa joan zen ostegunean jazo zen, arratsaldeko 15:00etan, emakumea bere etxebizitzako atea irekitzen ari zenean, Bilboko Txurdinaga auzoan.
2016/04/30 - 21:29
Hil egin da Legazpin lapurreta jasan ostean larri zegoen gizonezkoa
Ertzaintzak 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.
2016/04/28 - 13:40
Bilboko saltoki eta enpresetan lapurtu zuen talde bat desegin dute
Madrilen atxilotu dituzte hiru lagun. Segovian, Valentzian eta Cuencan izandako zenbait lapurretekin ere zerikusia dutela uste du Poliziak.
2016/04/21 - 15:00
Lapurretak Gasteizko supermerkatuetan, haur-kotxe bat erabilita
Gasteizko Udaltzaingoak bost gazte atxilotu ditu, hiriko lau supermerkatutan produktuak haur-kotxe batekin lapurtzea egotzita.
2016/04/15 - 16:03
Lau pertsona atxilotu dituzte Altsasu, Lizarra eta Noainen
Foruzaingoak lau pertsona atxilotu berri ditu Altsasuan, Lizarran eta Noainen, lapurreta indarkeria erabiliz edo bidegabe jabetze delituak egotzita.
2016/03/21 - 13:25
Gipuzkoan eta Nafarroan lapurretan egiten zuen talde bat desegin dute
Lau lagun atxilotu dituzte Eguesibarren, hainbat etxetan lapurretan egitea leporatuta.
2016/03/08 - 18:46
Hiru emakume atxilotu dituzte 23 etxebizitzatan lapurtzeagatik
Lapurretak Nafarroan, Aragoin eta Errioxan egin zituzten. Emakumeak epailearen esku geratu ziren, eta ondoren, espetxera bidali zituzten. Antzeko gertaerak argitzeko, ikerketak irekita jarraituko du.
2016/02/13 - 18:00
Gizon bat atxilotu dute, Berangoko argiterian 16 lapurreta egiteagatik
Gainera, Gorlizen, Plentzian, Getxon, Sopelan eta Urdulizen izandako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duen ikertzen ari da Ertzaintza.
2016/01/28 - 11:19
Delituen kopuruak % 3,21 egin zuen behera Euskadin 2015ean
Alarma handiena sortzen duten arau-hausteak murriztu ziren gehien, esaterako, indarkeria bidezko lapurretak eta etxebizitzetako lapurretak. Hala ere, familia barruko tratu txarrek gora egin zuten.
2015/11/05 - 15:11
Marihuana lapurreten %5a bakarrik salatzen da
Urtero garai honetan gertatzen dira marihuana lapurretak. Marihuana batzeko momentua aprobetxatzen dute lapurrek.
2015/10/29 - 21:38
Foruzaingoak plan berezia jarri du martxan bizikleten lapurretak sahiesteko
Foru-poliziaren arabera, azken hilabeteotan Nafarroan bizikleten lapurretek gora egin dute. Aurten dagoeneko 400 salaketa baino gehiago jarri dira.
2015/10/11 - 15:42
Baserrietan lapurretak saihesteko zerbitzu berezia du Ertzaintzak
Esku-hartze eremu bakoitzean bizpahiru patruila erabiltzen dituzte mendirako. Horietatik bat, beti, mendiko segurtasunean aditua izaten da.
2015/10/08 - 22:24
Hamar kartel lapurtu dituzte Galdamesen, antza aluminioa saltzeko
Abuztu amaieran lapurtu zuten lehen kartela Galdamesen, herri sarrerakoa. Hura izan zen handiena. 10 bat kartel eraman dituzte guztira, 1.500 euroko gastua. Ertzaintzari abisu eman dio Udalak.
2015/09/29 - 14:34
Delitu kopuruak behera egin du EAEn, modu "oso esanguratsuan'
Delitu mota gehienak jaitsi badira ere, aipagarria da administrazio publikoaren kontrakoek izan duten gorakada: % 206 hazi dira.
2015/09/23 - 21:12
Gizonezko bat atxilotu dute, Eibarren lapurretak egitea egotzita
Lapurrak burua estalita eta pistola edo labana batez mehatxu eginda eskuratzen zuen dendan bildutako dirua.
2015/08/06 - 14:03
Delituak %6 jaitsi dira Bilbon lehen sei hilabetekoan
Bilboko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren datuen arabera, indarkeria eta izua erabiliz egindako lapurretek %9,7 jaitsi dira eta ondarearen aurkako delituek %5,5 egin dute behera.