Larrialdi Klimatikoa
2023/01/25 - 11:34
Zer nolako eragina izaten ari da berotze globala gurean?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlari eta EHUko irakaslearekin izan gara ondorioak aztertzen. Lau eremu handitan igerri dituzte aldaketak: eguraldian, osasunean, elikagaietan eta ekosistemetan.
2023/01/17 - 20:32
Greta Thunberg, Poliziak atxikita Lutzerath herria eraistearen aurkako protestan
Ekintzaile gaztea herria eraistearen kontrako protesta batean parte hartzen ari zen. Ehunka pertsona bertaratu dira duela zenbait egunetik, ikatz-meategi bat aire zabalean zabaltzea eragozteko.
2023/01/14 - 12:55
Greta Thunberg Lutzerathera joan da meatzearen proiektuari ezetz esatera eta herritarrei babesa ematera
Ekintzaile ekologistak uste du klimaren aurkako astakeria dela hori, eta ikatza lurrazpian utzi beharra dagoela. Alemaniako Gobernuak jendez hustu du ingurua ikatz meatze bat handitzeko, eta herritar batzuk zuhaitzetara igo dira protesta gisa.
2023/01/12 - 21:49
Ehunka ekologistek ikatz meategi baten handitzea eragotzi nahi dute Alemanian
Ehunka ekintzaile iritsi dira bertara, Poliziak inguruko herria hustutzeko operazioa hasi duen bitartean. Ekologistek salatzen dute ikatzaren ustiapena areagotzeak atzerakada galanta ekarriko duela klima larrialdiaren aurkako borrokan.
2023/01/12 - 10:06
2022ko tenperatura ohikoa baino 1,8 gradu altuagoa izan da Euskal Herrian, eta 0,3 altuagoa mundu mailan
Copernicus programaren arabera (Lurra Behatzeko Europar Batasuneko Programa da), 2022 historiako bosgarren urterik beroena izan da, bigarrena Europan; Euskal Herrian, batez besteko tenperaturak errekorrak hautsi ditu. Prezipitazioa ohikoa baino % 37 ere urriagoa izan da.
2023/01/10 - 21:58
2022a bosgarren urte beroena izan da munduan, eta bigarrena Europan
Planetaren egungo tenperatura 1,2 °C altuagoa da industria garaietakoa baino. 2022ak begi-bistan utzi ditu planetaren berotzearen ondorioak: suteak, lehorteak, uholdeak, tenperatura oso altuak...
2023/01/10 - 21:51
Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?
Hirietan isurketa baxuko eremuak zehazteke dauden honetan (2023 amaitu aurretik ezarri beharko dira), ibilgailuetan pegatina edo etiketa bereizgarriak ipintzen hasiak dira asko.
2023/01/10 - 15:06
Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin
"Muturreko klimak indarra hartu zuen Europan eta mundu osoan. Horrek erakusten du Lurraren berotzeak dakartzan ondorioak nabaritzen hasi garela", esan du Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuko zuzendari laguntzaileak.
2023/01/09 - 20:04
Ozono-geruza berreskuratzen ari da, eta berotze globala moteltzen lagun dezake
Ozono-geruzarako kaltegarriak diren substantzia kimikoen % 99 mundu mailan pixkanaka desagerrarazteari esker, geruza berreskuratu eta klima-aldaketa moteldu egiten da.
2023/01/06 - 12:09
Lurreko hiru glaziarretik bi mende honetan desagertuko dira
Klima aldaketak glaziarretan duen eraginari buruzko ikerketa bat argitaratu dute 'Science' aldizkarian, eta adituek ohartarazi dute aurrez kalkulatu baino ur masa handiagoa galduko dutela.
2023/01/04 - 19:07
Baso-soiltzeak Islandiaren tamainari dagokion azalera suntsitzen du urtean
Urtero 10 milioi hektarea baso txikitzen dira. Munduko baso-soiltze "kezkagarri" horrek, nekazaritzarekin eta lurraren erabileran izandako beste aldaketa batzuekin batera, berotegi-efektuko gas isurien % 25 eragiten ditu.
2023/01/03 - 14:18
Aixeindar sozietateak Laminorian parke eoliko bat eraikitzeko baimen administratiboa eskatu du
Parke eolikoa Arabako Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan kokatuko litzateke. 40 megawatteko potentzia duten zortzi aerosorgailu jarri nahi ditu.
2023/01/02 - 17:41
2022, serie historikoen urterik beroena, ohi baino 1,8 gradu gehiagorekin
Aldi berean, bildutako euri kopuruaren arabera, 2022a oso lehorra izan da Euskadin. Zentzu horretan, Arabako Lautada nabarmentzen da, serie historikoen artean lehorrena izan baitzen bertan.
2022/12/29 - 18:40
Elurrik gabeko Suitzako Alpeak
Altitude baxuko eta ertaineko eski-estazioak elur faltagatik sufritzen ari dira, eta horietako asko itxi egin behar izan dituzte, horrek duen ondorio ekonomiko negatiboekin.
2022/12/18 - 20:19
EBk funtsezko akordioa lortu du CO2 isurketak murrizteko
Europako Kontseiluak eta Parlamentuak isurketen murrizketa % 62ra areagotzea erabaki dute 2030erako, Isurketa Eskubideen Merkataritza Erregimenak estaltzen dituen sektoreetan, eta Klimarako Gizarte Funtsa ezartzea.
2022/12/13 - 17:15
Energia garbi eta mugagabea sortzeko fusio nuklearrean mugarri historikoa iragarri du AEBk
"Hau hasiera besterik ez da", esan du Jennifer Granholm AEBko Energia idazkariak prentsaurreko batean. Aurkikuntza aurrerapauso handia izango dela dirudi, baina urteak beharko dituzte oraindik energia mota hori merkaturatzeko.
2022/11/26 - 15:39
Ekintzaile klimatikoek ohartarazi dute museoetan protestak egiten jarraituko dutela
Sam Gomez Bilbon ikasten duen 18 urteko gazte kantabriarrarekin hitz egin dugu. Madrilgo Pradoko Museoan izandako protesta-ekintzan parte hartu zuen, eta ez gehiago egingo dituztela iragarri du, modu eraginkorrena baita gizartea kontzientziatzeko.
2022/11/25 - 13:07
Ekonomia zirkularra, begi kolpe batean azalduta
Asteazkenetik, Basque Circular Summit ekonomia zirkularrari buruzko kongresua ari dira egiten Ficoban. Eredu ekonomiko horren gakoak grafiko, bideo eta aholku sorta batean bildu ditugu.
2022/11/25 - 10:47
Ekonomia zirkularrera hurbiltzen gaituzten bost euskal produktu
Ihobek antolatuta, "Zirkularrak" izeneko erakusketa dago ikusgai hilaren 27ra arte Ficoban (Irun). Ekodiseinatutako 175 produktu bildu dituzte bertan. Bost bitxikienen azalpenak eman dizkigu Ander Elgorriaga Ihobeko ekoberrikuntzako arduradunak.
2022/11/21 - 11:17
Imanol Goenaga: ''COP27 goi bilerako akordioan zehaztasun gutxi izan da''
Eusko Jaurlaritzako aholkulariaren ustez, espektatiba eta anbizio gutxirekin hasi zen COP27 klimaren goi bilera. Isurien murrizketetan mugarik ezarri ez izana kritikatu du Goenagak.