Larrialdi Klimatikoa
2022/08/30 - 16:04
Inoizko lehorterik larriena jasaten ari da Nafarroa
Bardea larrialdi gune izendatzea erabaki du Ebroko Ur Konfederazioak. % 22ra dago Esa. Itoitzeko urtegiko ur erreserba berriz % 40tik gorakoa da. Kontrara, presa txikiagoen maila sasoi honetarako ohikoa da, % 60ren ingurukoa.
2022/08/29 - 23:27
Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.
2022/08/28 - 15:57
1.000 lagun hil, eta 500.000 kanpamenduetara eraman behar izan dituzte Pakistanen izandako uholdeengatik
110 udalerri kaltetu ditu urak, horietatik 20 urpean utziz. 950.000 etxebizitzak ere kalteak izan dituzte, eta kalte materialak, oro har, 3.000 milioitik gorakoak izan daitezke.
2022/08/27 - 19:27
Babestuko dituen itun baten zain jarraitu beharko dute ozeanoek
NBEk bi asteko negoziaketak amaitu ditu ostiral honetan, 2018tik mahaigainean dagoen ozeanoak babesteko nazioarteko itun baten ingurukoak.
2022/08/24 - 19:06
Espainiako Gobernuak energia aurrezteko lege-dekretua onartzeko babesak lortu ditu
EAJk baieztatu du energia aurrezteko neurriak biltzen dituen dekretuaren alde bozkatuko duela, eta ERCk ziurtatu du ez duela ekimenaren tramitazioa oztopatuko. EH Bilduk, bestalde, Pedro Sanchezen Gobernuarekin negoziatzen jarraitzen du.
2022/08/23 - 21:36
Europar Batasunaren % 64 azken 500 urteetako lehorterik okerrena pairatzen ari dira
Ur faltak laborantzan, energia hidroelektrikoaren ekoizpenean eta ibaiko garraioan eragiten du. Halaber, muturreko beroaren ondorioz, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan suteak izateko arriskua areagotu egin da.
2022/08/23 - 19:22
Euskal Autonomia Erkidegokoak dira ur gehien pilatu duten urtegiak Estatuan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien % 81 beteta daude. Estatuan, berriz, ur erreserba % 36,9ra murriztu da azken asteetan, euri faltaren ondorioz.
2022/08/18 - 19:54
Duela 50 urte baino 10 egun gehiago luzatzen da uda Gipuzkoan krisi klimatikoa dela eta, Naturklimaren arabera
Aldundiak adierazi duenez, "trantsizio ekologikoaren sustapena indartzen" jarraituko du, "politika jasangarri, barneratzaile eta berdintasunezkoen bidez".
2022/08/14 - 16:36
Itsasoko ura, ohi baino beroago
Aurten izaten ari garen beroaldiekin eta prezipitazio eskasarekin, itsasoan ere nabari da aldaketa. Donostiako Aquariumean esaterako, 1947tik neurtzen dute Kontxako uraren tenperatura eta aurten 25 gradutik gora dago. Ereagako hondartzan, berriz, uraren tenperatura 23,4 gradukoa da.
2022/08/06 - 16:48
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan
Besteak beste, egunean zehar ezin izan da etxeko zelaiak ureztatu eta autoa garbitzea erabat debekatua dago. Gainera, Lapurdiko kostetan, hondartzetako dutxa gehienak itxita daude. Estatu mailan ministerio arteko talde bat osatu du Elisabeth Borne lehen ministroak lehorteari aurre egiteko.
2022/08/04 - 13:11
EH Bilduk uste du eraginkortasun energetikoari buruzko eztabaidak "ustekabean" hartu duela Jaurlaritza
Alderdi subiranistatik azpimarratu dutenez, beti agertu dira ildo horretan neurriak "lehenbailehen" aplikatzearen alde.
2022/08/03 - 19:23
Hauek dira EAEn hartu ahalko diren neurriak lehorte kasuetan
Jaurlaritzak lehorteetarako lehen plan berezia aurkeztu du asteazken honetan. Dena dela, argitu du biztanleen % 90ek bermatuta izango dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.
2022/07/29 - 17:24
Urbasan eta Andian larri daude animaliak eta abeltzainak lehortearen ondorioz
Urbasa eta Andiako larreak ihartuta daude, apirilean bota zuen euria fundamentuz azkenekoz eta abelburuek ez dute zer janik Euskal Herriko belardirik zabalenetako batean, pentsua jan behar. Egoera larria da, udaberritik udazkenera Nafarroako 340 bat ganadutegi bizi direlako bazkaleku horri esker.
2022/07/29 - 14:11
Euskadik plan bat ezarriko du irailetik aurrera sektore publikoan energia-kontsumoa murrizteko
Jaurlaritzak esan du udazken/negurako gas-horniduraren mugarik aurreikusten ez dutela eta irailetik aurrera Europan deklaratutako alertari berehalako erantzuna eman nahi dion Kontingentzia Energetikoaren Planeko neurriak aplikatzen hasiko direla.
2022/07/07 - 10:40
Tapia: "Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko zatzaizkie, malgutasunez"
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Alemaniatik esan duenez, atzoko bilera "emankorra" izan zen. Bihar Siemens Energyrekin duen batzarraz galdetuta, zehaztu du asmoa dela Euskadin hasitako elkarrizketari "jarraipen bat" ematea.
2022/07/06 - 21:50
Frantziako Gobernuak EDF konpainia guztiz nazionalizatzeko asmoa du
Exekutiboak konpainia elektrikoaren % 83,88 kontrolatzen du egun. "Erregai fosiletatik ateratzen aurreneko nazio ekologiko handia izango gara", adierazi du Elisabeth Borne lehen ministroak.
2022/07/06 - 11:16
Italiako hainbat eskualdek larrialdi egoera ezarri dute lehorteagatik
Erromako gobernuak 36 milioi euro bideratu ditu kaltetutako eremuetako nekazaritza-egoera arintzeko. Emilia Romagna, Friuli Venezia Julia, Lonbardia, Piamonte eta Veneto dira arazo larrienak dituzten eskualdeak. Po ibaiaren egoera, Italiako luzeena eta emaritsuena, oso larria da une honetan.
2022/07/05 - 21:55
Azken 70 urteetako lehorterik larriena dute Italian
Italiako Gobernuak ekialdeko alpeetako eta Po ibaiaren arroko 5 probintzietan emergentzia egoera larria deklaratu du ur falta dela-eta.
2022/07/05 - 10:21
Anetoko glaziarra abiadura handian ari da desagertzen
Ostiralean bertan Guardia Zibilaren erreskate taldeak abisua eman zuen: izotz beltza inoiz baino lehenago geratu da agerian eta oso arriskutsua da. Asteburuan bertatik hainbat lagun erreskatatu dituzte.
2022/07/05 - 00:00
Gutxienez 7 hildako eta 13 desagertu Dolomitetako ezbeharrean
Agintariek uste dute Marmoladako glaziarreko izotza jausi zen eremuan desagertu gehiago egon litezkeela.