Larrialdi Klimatikoa
2022/05/18 - 23:13
2030a arte zentral nuklearrak eta ikatzezkoak bultzatzea proposatu du Bruselak, gasaren erabilera murrizteko
Europako Batzordeak ikatz zentralek eta zentral nuklearrek mix energetikoan duten partaidetza handitu nahi du, Errusiako erregaiarekiko mendekotasunari aurre egiteko.
2022/05/18 - 12:43
Pertsona bakoitzak 930 ordaindu behar ditu urtean energia erosteko Euskadin
Aitziber Usabiaga Ikeiko aholkulari eta EITB DATAko kolaboratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko mapa aztertzen du: zein energia mota kontsumitzen dugu, zein da gure mendekotasun maila, zenbat igo da kontsumoa etxeetan?
2022/05/18 - 11:26
EVE: "Gasa lur azpian dugu, lege batek eten du aukera, baina badugu bidea menpekotasuna jaisteko"
Iñigo Ansola erakundeko zuzendari nagusiaren ustez, "hankak lurrean edukita, gasa behar dugu". Iritzi horri kontrajarriz, Mirari Antxustegi EHUko irakasle eta bioenergian adituak azpimarratu du helburua izan behar duela "gasa kentzea, ez beste bide batetik lortzea".
2022/05/12 - 15:10
Errusiako erregai fosilekiko menpekotasuna murriztea 195.000 milioi kostatuko da, Bruselaren arabera
"Repower EU" egitasmoaren zirriborroa prestatu du Europako Batzordeak. Txostenean, Errusiako gasa ordezkatzeko aukerak aztertu ditu, eta besteak beste, eguzki energia eta geotermia aipatu ditu.
2022/05/10 - 15:07
NBEk ohartarazi du beroketa globalak 1,5 ºC-ko langa igaro dezakeela datozen bost urteetan
Litekeena da urte horietako bat behintzat inoiz erregistratutako beroena izatea, NBEren arabera. Orain arte, 2016. urtea da beroena (industriaurreko garaian baino 1,1 ºC gehiago egin zituen batez beste).
2022/05/08 - 22:02
Euskal gazteriak eguneroko keinuak proposatu ditu, "Euskadi jasangarriago" baterako
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak adierazpen bat helarazi dio Eusko Jaurlaritzari, "kontsumo ohiturak aldatzea eta gizarte eraldaketarako agente gisa ahalduntzea" lehentasun dituena.
2022/04/28 - 15:06
EBk Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klimatikoki Neutro gisa
"Europak erreferentetzat eta eredugarritzat hartzen gaitu, eta aurrerapauso handi bat da gure hiria Europa abangoardian egoteko", gaineratu du. "Hemendik 2030era bitartean ehun hiri adimendun eta klimatikoki neutroak" izeneko EBren misioan parte hartuko du beste 99 hirirekin batera.
2022/04/22 - 13:29
Datuak daudenetik inoizko udarik beroena izan zen 2021ekoa
2021eko Europako Klimaren Egoerari buruzko txostenak agerian utzi du iazkoa kontrasteen urtea izan zela; markak hautsi ziren, zentzurik txarrenean, bai tenperaturetan, prezipitazioetan, kutsaduran edo izotz-masaren gutxitzean.
2022/04/15 - 16:41
Azken bi urteetako parentesiaren ondoren, pandemia aurreko isurketa mailetara itzuli gara 2022an
Gaur egungo turismo eredua jasanezina da planetarentzat. Pandemian gertatutakotik ezer gutxi ikasi dugula ohartarazten dute, eta natura, atzera buelta gabeko puntura iristetik gero eta gertuago dago.
2022/04/05 - 16:38
Nekazaritza birsortzailea: petroliorik eta ongarri kimikorik gabeko elikagaiak ekoizteko sistema
Nazio Batuek azken abisua eman dute: hiru urte dauzkagu klima hondamendia ekiditeko, ez dago denborarik. Hori lortzeko gauzak errotik aldatu beharko ditugu sektore guztietan, baita nekazaritzan ere.
2022/04/04 - 19:27
Lurraren berotzea ekiditeko, CO2aren isuria nabarmen murriztea premiazkoa dela adierazi du NBEk
NBEko adituek ohartarazi du egoera "kritikoa" dela eta ezinbestekoa dela isurtzeak % 43an gutxitzea 2030erako. Halaber, azpimarratu dute azken hamarkadan inoiz baino C02 gehiago isuri dela munduan.
2022/04/04 - 16:37
Matxinada zientifikoa klima aldaketaren kontra
Larrialdi klimatikoaren aurrean, neurririk eztutela hartzen eta, haserre daude zientzialariak. Beraien ahotsa entzun arazteko, Nazioarteko Matxinada Zientifikoa prestatu dute. Euskal Herrian ere badira ekimen horrekin bat egin dutenak.
2022/03/26 - 14:27
Planetaren Orduarekin bat egin eta larunbat honetan bere argiak itzaliko ditu Eusko Legebiltzarrak
Gizartea klima-aldaketaren aurka mugiaraztea da ekimenaren helburua.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/17 - 17:22
Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketaren Legea
Legebiltzarreko talde guztiek babestu dute Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legea.
2022/03/10 - 19:36
Artikoak itsas izotzaren heren bat galdu du azken 18 urteotan
Urtaroko itsas izotza zenbait urtetan zehar pilatutako izotz lodiagoa ordezkatzen ari da, eta itsas izotzaren mehetze joera bultzatzen, ikerketa berri baten arabera.
2022/03/01 - 13:32
Klima-aldaketa aurreikusi baino "azkarragoa eta larriagoa" da
NBEren txosten berri batek azpimarratu du "orain" hartu behar direla neurriak. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak dio txostena "munduarentzako beste heriotza-zigor" dela.
2022/01/23 - 15:43
Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte ehunka boluntariok
Iruñerrian Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte igande honetan ehunka boluntariok; azken hilabeteotan bi uholde izan ondoren, ibai bazterra zaborrez josita gelditu baita. Klimaren Aldeko Aliantzak deituta, politikari nafarrei lege ausartagoak onartzeko eskatu diete.
2022/01/13 - 21:15
Berotze globalaren muga gaindituko da 10 urtean, NASAk ohartarazi duenez
Lurrazalaren bataz besteko tenperatura globalak 2018koa berdindu zuen 2021ean, 1880an datuak jasotzen hasi zirenetik seigarren urterik beroena bilakatuta.
2022/01/02 - 18:39
Greenpeacek uste du "benetako mehatxua" dela Bruselaren inbertsio berdeen egitasmoa
Austriak eta Alemaniak jada errefusatu dute proposamena, eta zirriborroak aurrera eginez gero salaketa aurkezteko aukera aipatu dute.