Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk ohartarazi du beroketa globalak 1,5 ºC-ko langa igaro dezakeela datozen bost urteetan

Litekeena da urte horietako bat behintzat inoiz erregistratutako beroena izatea, NBEren arabera. Orain arte, 2016. urtea da beroena (industriaurreko garaian baino 1,1 ºC gehiago egin zituen batez beste).
orain-default-image

Munduko Meteorologia Erakundeko (WMO) adituek ohartarazi dute tenperatura globala etengabe ari dela igotzen: kalkulatzen dute % 50eko aukera dagoela beroketak 1,5ºC-ko muga gainditzeko, gutxienez, datozen bost urteetako batean.

Marjina hori Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioan ezarritakoa da, 2015ean onartutako itunean. Orduan, krisi klimatikoaren aurreikuspenak ez ziren hain kezkagarriak; muga zeharkatzeko aukera hutsala zen. Hala eta guztiz ere, 2017-2021 aldian% 10era igo zen hori gertatzeko aukera; orain, berriz, % 50era.

Era berean, ia segurua da datozen urteak inoiz baino beroagoak izango direla. % 93ko aukera dago urteren bat erregistratu den beroena izateko, 2016. urteari lehen postua kenduz. Urte horretan, tenperatura globala industriaurreko garaian (1850-1900) baino 1,1 ºC beroagoa izan zen. Zehazki, urteko batez besteko tenperatura 1,1 eta 1,7 graduren artean gainditzea aurreikusten da. 

WMOko idazkari nagusi Petteri Taalasek azaldu duenez, 1,5ºC-ko muga ez da "ausazkoa"; pertsonentzat ez ezik "planeta osoarentzat" ere klimaren ondorioak gero eta kaltegarriagoak izango dira zeharkatzen bada. Berotegi-efektuko gasen emisioak eteteko beharra azpimarratu du, tenperaturaren igoerari galga jartzeko.

Klima aldaketari aurre egin ezean, "ozeanoak berotu eta azidoago bihurtuko dira, itsas izotzak eta glaziarrek urtzen jarraituko dute, itsasoaren mailak gora egingo du, eta baldintza meteorologikoak gero eta larriagoak izango dira", gaineratu du Taalasek.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X