Larrialdi Klimatikoa
2022/01/01 - 22:24
Europako Batzordearen zirriborro batek energia nuklearra berde gisa hartzea aurreikusten du
Gasa ere berdeen artean sartuko luke, eta polemika handia piztu du estatu kideen artean. Frantzia nuklearren alde dago, baina Alemaniak kontrako iritzia du.
2022/01/01 - 20:22
Fruta txikiak ezingo dira plastikoarekin bildu Frantziako Estatuko supermerkatuetan
Kilo eta erditik beherako elikagaiei eragingo die neurriak. Dena den, dendek sei hilabeteko epea izango dute orain dutena saltzeko.
2021/12/23 - 19:03
Kongresuak onartutako Hondakinen Legea ulertzeko bost gako
Besteak beste, edukiontzi horiaren aurreko alternatibak, erabilera bakarreko plastikoak, zerga berriak, konpontzeko eskubidea eta amiantoaren errolda jasotzen ditu lege proiektuak.
2021/12/15 - 13:12
Europar Batasunak ez du erregai fosilen proiektu berririk finantzatuko
Europako Kontseiluak eta Europako Parlamentuak akordio bat lortu dute gasbide berriak eraikitzeko lanei amaiera emateko, prezioen eta gas-horniduraren krisi betean.
2021/11/19 - 14:42
Garraio pribatua erdigunetik atera nahi du Donostiak 2023tik aurrera
Hiriguneari eta Parte Zaharrari eragiten dio bereziki neurriak, Boulevardetik Araba Parkera, eta egoiliarrak eta baimendutako ibilgailuak soilik sartu ahalko dira.
2021/11/17 - 11:30
Imanol Goenaga, COP26ari buruz: "Hotzean dokumentua aztertuta balorazio positiboa egin beharko genuke"
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen aholkulariaren ustez, "horrelako bileratan hartzen diren erabakiak epe luzekoak dira eta orain helburuak lortzeko mekanismoak ezarri dira".
2021/11/17 - 09:44
Epeak eta oztopoak
Agintari politikoak ez dira behar diren erabakiak hartzen ausartzen horrek hauteskundeetan botoak galtzea eragingo duela uste dutelako. Beraz, hauteskunde epe luzeagoak beharko ditugu edo ordezkari politiko ausartagoak.
2021/11/16 - 17:58
Aberdeen, 'Petrolioaren Europako hiriburua', berrasmatu egin behar da petrolioa agortzen ari delako
Unibertsitateak, Eskoziako Gobernuak eta gas eta petrolio enpresa handiek bat egin dute petrolioaren hiriburua berriztagarrien hiriburua bihurtzeko.
2021/11/16 - 17:03
EH Bilduk "atzeko atetik" aritzea egotzi dio Jaurlaritzari Ingurumen Administrazioaren Legearen harira
Koalizio subiranistak salatu duenez, EAJk eta PSE-EEk zuzenketa aurkeztu diotela legeari, Jaurlaritzak "interes gorenaren izenean, Gobernuko alderdiek gehiengo absoluturik ez duten lekuetan azpiegiturak inposatzeko".
2021/11/15 - 21:56
Airearen kutsadurak 307.000 pertsona hil zituen EBn 2019an
MOEk gomendatutako muga zorrotzagoak aplikatuz gero, heriotzen % 58 baino gehiago saihestuko lirateke. Nitrogeno dioxidoak 40.000 heriotza eragin ditu, eta ozono troposferikoak beste 16.800.
2021/11/15 - 10:42
Kritika gogorrak Glasgowko Akordioari (COP26)
COP26 goi-bileran parte hartu duten 200 herrialdeek lurraren berotzearen aurkako borroka azkartzea adostu dute. Hala ere, ez dute tenperaturen igoera 1,5º C gradura mugatzeko ezer bermatu eta ez zaie herrialde txiroenen eskaerei erantzun.
2021/11/14 - 16:00
Lorea Flores (Greenpeace): “Gauza positiboak izan dira, baina ez dira nahikoa izan”
Akordioak kinka larrian jartzen du tenperaturaren igoera 1,5ºCra mugatzeko helburua, bere esanetan, erregai fosilen erabilera amaitzeko datarik jartzen ez delako. Lortu dena mobilizazioagatik eta herrialde kaltetuen presioagatik izan dela uste du.
2021/11/14 - 11:16
'Glasgowko Pakete Klimatikoa': akordioaren gakoak
Glasgowko klimaren goi bilera gutxiengoen inguruko akordioa eginez amaitu da. Herrialde garatuek bikoiztu egingo dituzte nazio txiroenei ematen dizkieten laguntzak eta ikatzaren kontsumoa gutxitu beharko dute pixkanaka.
2021/11/14 - 10:54
Aldaketa klimatikoa esan behar zaio?
Ionan Marigomez PIE-EHUko zuzendariak honako galdera honi erantzuna eman dio.
2021/11/14 - 00:34
Ikatzaren erabilera murriztea eta 1,5ºCko mugari eustea adostu dute COP26 goi-bileran
Erakunde ekologisten ustez "pobreegia" izan da ituna, eta Parisko Akordioan jarritako helburuak lortzeko "konpromiso irmo eta zehatzik" ez dago.
2021/11/13 - 21:36
#BilboGlasGOw bidaiak jarraipen zabala izan du EITB Mediaren kanal guztietan
Estrategia berritzaileak erabilita, publiko zabalagora iritsi da Glasgowra bidaia. EITB Mediaren sare sozialen helburua izan da informazioa modu berrian helaraztea. Horretarako, EITBren instagrama izan da oinarri nagusia, eta interakzioa sustatzeak publikoaren erantzun bikaina jaso du.
2021/11/13 - 19:12
COP26ren zirriborroak lausotu egin du ikatza ez erabiltzeko eskakizuna, baina 1,5ºCren muga indartu du
Garapen bidean dauden herrialdeei klima aldaketari aurre egiteko egokitzapenean laguntzeko finantzazioa 2025a baino lehenago bikoiztea eskatzen die testu berriak herrialde aberatsenei.
2021/11/13 - 16:10
Ardoan eragin zuzena izango du klima-aldaketak? Zer gertatuko da gure mahastiekin?
Enologian aditu den Helene Sanchezek erantzun digu.
2021/11/13 - 16:06
COP26k porrot ez egiteko, herrialde aberatsek dirua jarri beharko dute mahai gainean
Eztabaidagai duten akordio zirriborroan klima egokitzapenerako finantzaketa bikoiztea proposatzen dute. Ikatzaren erabilera etetea eta erregai fosilei laguntzak kentzea dira beste gai nagusiak.
2021/11/13 - 15:37
Zer egin dezakegu etxean aldaketa klimatikoari aurre egiteko?
Ionan Marigomez PIE-EHUko zuzendariak hainbat gomendio eskaini dizkigu.