Epeak eta oztopoak
2008ko krisi ekonomikoa Europar Batasuna gogorren astintzen ari zen unean, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente zenak adierazi zuen, beraiek, hots, agintariek bazekitela zein erabaki hartu behar zituzten krisia gainditzeko eta egoera baretzeko, baina ez zekitela nola lortu ondoren herritarrek berriro ere beraiei botoa ematea. Segur aski hori da gaur egun demokrazia liberalek duten akats nagusia.
Aldiro-aldiro, lau edo bost urtez behin aukeratzen ditugu gure ordezkariak gizartea garatu eta elkarbizitza antolatu dezaten. Horietako deliberamendu batzuek epe motz edo laburrean dute eragina, baina beste batzuek epe luzerako baldintzak finkatzen dituzte eta hor sortu ohi dira arazoak. Ordezkari politikoek profesionalak behar dutela izan ez du inork zalantzan jartzen, baina lanbide izateak sortzen dituen eragozpenek erabat baldintza lezakete ordezkari horien lana eta jarduera. Gizartearen bilakaerak jendearentzat mingarriak izan litezken erabakiak hartzea eskatzen du sarritan. Batzuetan zergatik hartzen diren ulertaraztea ez da erraza, askotan gainera herritarrok nahiago dugu ez hartzea gure egunerokotasunean eragina izango badute.
Azken urte hauetan gizateriak bizi izandako bi arazo edo krisi handienetan hori guztia agerian geratu da. Koronabirusak eragindako pandemian argi eta garbi geratu da txertoak ezinbestekoak direla egoera gainditzeko, baina gobernuek ez dute kemenik izan txertoak derrigorrezkoak direla azaldu eta mundu guztiak har ditzan arauak onartzeko. Italian bakarrik egin dute hori. Lanpostu guztietan, lantegi guztietara sartzeko, norberaren lantokira iristeko txertoa behar duzu bestela etxera zoaz eta ezingo duzu soldata jaso. Eta hori Italian bakarrik egin dute han Mario Draghi delako lehen ministro, hau da, bere burua hauteskundeetara aurkeztu ez duen politikoa eta seguruenera aurkeztuko ez duena eta krisia gainditzeko sortu zen batasun gobernuak aukeratutakoa dena. Europako beste herrialde guztietan ez dira neurri bera hartzera ausartu, hori eginez gero hurrengo hauteskundeak galduko lituzketela uste dutelako.
Beste horrenbeste gertatzen ari da klima aldaketari aurre egiteko politiketan. Mundu guztiak daki erregai fosilak baztertu beharra dugula eta kontsumoa murriztu, eta horrek gure bizimodua goitik behera aldatzea eskatuko du. Baina erabakiak hartu behar dituztenek nahiago dute epeak luzatzea eta zeharbideak aurkituko ditugula sinestaraztea.
Garai zailetan odola, izerdia eta malkoak eskatuko dizkiguten politikoak nahitaezkoak dira iragana urratzeko, baina itxuraz gaur egun nahiago dugu errealitatea ukatzea aurrean dugunari aurre egitea baino. Beraz, hauteskunde epe luzeagoak beharko ditugu edo ordezkari politiko ausartagoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".