Kongresuak onartutako Hondakinen Legea ulertzeko bost gako
Diputatuen Kongresuak onartu egin du ekonomia zirkularrerako Hondakinen eta Kutsatutako Zoruen Lege Proiektua. Behin araua ganbera bietan onartuta, aldaketa esanguratsuak ekarriko ditu uneko hondakinen kudeaketa ereduan.
Legea Europako direktibei gailentzen zaie, bio-hondakinen eta ehun-hondakinen bilketa hautakorrerako egutegiak zehazten ditu eta hondakin urbanoen murrizketarako helmuga berriak ezartzen ditu: 2030erako, horien eraketa % 15ean murriztu behar izango da, 2010eko datuen aldean. Gainera, indarrean sartu orduko debekatuko du erabilera bakarreko plastikozko produktuen merkaturatzea.
Hona hemen lege proiektuaren gakoetako batzuk:
1) Edukiontzi horiari alternatiba
Legeak atea irekiko dio plastikozko ontzien bilketa eredu berri bati. Hustutako ontziak saltokietara itzultzeko ohituran oinarrituko da eredu hori, produktua erostean gordailu gisa utzitako zentimo batzuen trukean. Sistema hori martxan da Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan, eta estatu-mailan ezarri liteke 2023tik aurrera, legeak proposatzen dituen helburuak ez betetzekotan.
2) Erabilera bakarreko plastikoak
Plastikoen murrizketarako helburuak lortzeko, betebehar berriak ezarriko zauzkie ostalaritzako establezimenduei. Ontziratu gabeko ura kontsumitzeko aukera eskaini beharko diete bezeroei eta bestelako erabiltzaileei.
Bestalde, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, 400 metrotik gorako saltoki txikizkariak behartuta egongo dira, gutxienez, euren salmenta-guneko % 20 "lehen mailako bilgarririk gabeko" produktuen eskaintzari bideratzera, izan soltean zein ontzi berrerabilgarriekin. Hondartzetan plastikozko puxikak askatzea eta espazio horietan erretzen dutenak zigortzea ere proposatzen du testuak, tokian tokiko administrazioek hala arautzea erabakiz gero.
3) Zerga berriak
Lege berriak bi zerga berri jasotzen ditu: isurketa eta errausketari buruzkoa, bata (1,5 eta 40 euroen artean egon daiteke tona metrikoko), eta plastikozko ontzi ez-berrerabilgarriei buruzkoa, bestea. Azken hori ekoizleen gain egongo litzateke, eta produktu horiek 0,45 eurora zergapetuko lirateke, plastiko kilogramoko.
4) "Konpontzeko eskubidea"
Hondakinen Lege Proiektuak lehen aldiz arautuko du "konpontzeko eskubidea", merkatariak eta merkataritza elektronikoko plataformak behartuz eskainitako produktuak konpontzeari buruzko informazioa ematera. Era berean, produktuen ezaugarrien inguruko informazioa eskaini beharko dute, "zaharkitze goiztiarra ebaluatu" ahal izateko.
5) Amiantoa
Legea indarrean sartzen denetik urtebeteko epera, udalek azpiegitura publikoetan dagoen amiantoaren errolda bat aurkeztu beharko dute. Gainera, horren erretiratzerako egutegi bat prestatu beharko dute, asko jota 2028rako egon beharko dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urteetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.