Hondakinen sorrera eta birziklatze-tasak gelditu egin dira EAEn
Euskadiko ingurumenaren egoerak "hobera" egin du, baina zenbait alderditan hobetu egin behar da. Hala jasotzen du Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gaur aurkeztutako Ingurumenaren egoera Euskadin 2020 txostenak. Ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Egunaren harira aurkeztu da txosten hori Urdaibaiko Ekoetxean, Busturian (Bizkaia), egin den Gobernu Kontseiluan.
Ikerketa horrek ingurugiroaren egoera neurtzeko 11 aldagai hartzen ditu kontuan: ura, airea, klima-aldaketa, zarata, biodibertsitatea, baliabide materialak, hondakinak, lurzorua, ekonomia eta ingurumena, herritarrak eta ingurumena, eta tokiko ingurumena. Oro har, "aurrerapen positiboa" eta "bilakaera ona" atzeman dira, baina horietako hiru aldagaitan "asko" hobetu behar da joera, zehazki, biodibertsitatean, klima-aldaketan eta hondakinetan.
Azken alderdi horri dagokionez, hondakinei buruzkoa, datuek adierazten dute Euskadin egonkortu egin direla, eta ez dela lortzen ez hondakinen sorrera ez birziklatze-tasak jaistea. Hori dela eta, Jaurlaritzak helburu berriak ezarri ditu hamarkada honetarako, hondakinak murriztea eta birziklatzea sustatzeko.
Txostenaren arabera, Euskadiko hondakinen sorreraren eta BPGaren arteko bereizte erlatiboa "jarduera ekonomikoaren 'ekoefizientzia' handiagoaren sintoma" da, eta BPGaren unitate bakoitzeko sortutako hondakinen beherakada dakar; gaur egun 64 kg hondakin sortzen da BPGaren mila euroko. Hala ere, biztanle bakoitzeko elikagaien hondakinen tasak % 13 egin du gora 2014tik.
Euskadin, ekoizpenetik eta kontsumotik eratorritako hondakin guztien, meatzaritzako hondakin nagusiak alde batera utzita, % 52 birziklatzen dira, Europar Batasunean (% 57) baino pixka bat gutxiako.
Horregatik, 2030erako, honako helburua ezarri dute: material zirkularraren erabilera-tasa % 30 handitzea, 2016arekin alderatuta, eta BPGaren unitate bakoitzeko sortutako hondakin-tasa % 30 murriztea, 2016arekin alderatuta.
Kutsatuta egon litezkeen eremuen azterketari dagokionez, % 64 murriztu dira, 2010eko datuekin alderatuta. Tapiak azaldu duenez, 2.000. urtetik 1.031 gune, hots, 1.157 hektareako azalera metatua, berreskuratu dira.
Helburu berri horiek 2020-2030 Ingurumen Esparru Programan jasoko dira. Programa hori prestatze-fasean dago eta Eusko Jaurlaritzak ingurumenaren arloan dituen lehentasunak ezarriko ditu.
Sailburuaren arabera, gaur aurkeztutako txostenak "garrantzi berezia" du, aipatutako programa prestatzen ari direlako, eta, gainera, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketari buruzko Lege Aurreproiektuarekin bat egiten duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.