Larrialdi Klimatikoa
2023/10/22 - 09:38
Txikiak handien aurka: 6 gazte portugaldarrek Europako 32 herrialderen aurka zabaldu duten kasuaren gakoak
11 eta 24 urte bitartean dituzten gazteek Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu dituzte herriak. Klima-aldaketaren aurka ez dutela behar adinako neurririk hartzen diote, eta euren giza eskubideak urratzen dituztela, besteak beste, bizitzeko eskubidea.
2023/10/20 - 09:00
''Gazte aktibisten kasuak doktrina sortuko du eta estatuak gas isuriak gutxitzera behartu ditzake”
Itziar Eizagirre Zuzenbidean lizentziatua eta iraunkortasuneko gobernantzan aditua da. Portugalgo sei gaztek Europako 32 herrialderen aurka jarri duten salaketa aztertu dugu berarekin.
2023/10/10 - 10:23
2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan
Ikerketa zientifiko baten arabera, langa hori igarota muturreko tenperatura altuak eta hezetasun maila handia egongo lirateke, eta, ondorioz, bizi baldintzak jasangaitzak izango lirateke Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren 4.000 milioi lagunentzat.
2023/10/05 - 20:52
Ozono-geruzaren zuloa handitu da Antartikan, eta 26 milioi kilometro karratu ditu dagoeneko
Ozono-geruzak Antartikaren gainean duen zuloa handitu egin da aurten, eta inoiz erregistratu den handienetakoa da, Europako Koperniko sistemako Sentinel 5P satelitearen neurketen arabera.
2023/09/25 - 18:47
Ibilgailuen isurietarako helburuak malgutzea proposatu dute EBko Industria ministroek
Ordezkaritza askok uste zuten Batzordeak planteatutako "helburuak handiegiak eta are irrealak ere" zirela, eta horregatik Kontseiluaren Espainiaren presidentetzak helburu "errealistak" eta "orekatuak" lortu nahi izan ditu.
2023/09/23 - 19:10
Zer nolako eragina du klima-aldaketak gure basoengan?
Basoa Fundazioko Aitor Onaindia elkarrizketatu dugu, gure baso-espezien bizirauteko estrategiak eta klima-aldaketaren ondorioz izan dezaketen etorkizuna ezagutzeko.
2023/09/22 - 10:07
Albiste izango dira: Zinemaldia, Autorik gabeko eguna, eta Erkoreka eta Ertzaintzako sindikatuen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/21 - 20:32
2022a izan zen XXI. mendeko urterik beroena eta lehorrena Gipuzkoan
Klima aldaketak Gipuzkoan duen inpaktuari eta eragiten duen kalteberatasunari buruzko txostena aurkeztu du gaur Naturklimak. 2022ko datuak hartu dituzte kontuan, eta ondorio nagusienetako bat da XXI. mendeko urterik beroena izan zela.
2023/09/21 - 13:02
XXI. mendeko urterik beroena eta lehorrena izan zen iazkoa Gipuzkoan
% 20 eguzki ordu gehiago izan ziren. Prezipitazioa, aldiz, % 20 gutxitu zen, 1981-2010 denboraldiarekin alderatuta. Goierrin egin zuen euri gutxien.
2023/09/20 - 19:18
Guterres, NBEko klima goi-bileran: "Infernuaren ateak zabaldu ditugu"
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia oso kritiko agertu da isuriak zerora murriztea helburu duen ekonomia eredu baterako trantsizio energetikoa "blokeatzen saiatu" diren konpainia handiekin.
2023/09/18 - 18:38
Diseinu fasean dagoen Bilboko Emisio Gutxiko Eremua pixkanaka jarriko da martxan
Hala jakinarazi du Nora Abete Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotzi eta Bilboko Udaleko bigarren alkateordeak, Mugikortasunaren Astearen barruan egin den mahai-inguruan.
2023/09/15 - 22:21
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da, iazko bero boladaren ondorioz
EHUko ikertzaile batek unera arte egin den Anetoko izotzaren azterketa xehakatuenean parte hartu du. Oso glaziar txikitzat jotzen bada ere, Pirinioetako handiena da Anetokoa, baita Europa hegoaldeko handiena ere. Klima aldaketak haren desagerpena bizkortu du, mendikateko gainerakoen kasuan bezala.
2023/09/13 - 15:48
Bilbok Kale Nagusia itxiko du irailaren 16an eta 17an, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan
Bilboko Udaleko ordezkariek Erriberako Merkatuan aurkeztu dute ekimena, irailaren 16tik 22ra bitartean egingo dena, "eraginkortasun energetikoa" lelopean.
2023/09/12 - 14:46
Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazioan eta I+G+Bn sakontzeko beste laguntza-sorta bat onartu du
Klima-neutraltasuna lortzeko helburuarekin, Jaurlaritzak inbertsio berriak lagunduko ditu 10 milioi euroko programa berri baten bidez. Gainera, HAZITEK programaren bidez, 94 milioi bideratuko dira enpresetako I+Gko 750 proiekturi laguntzeko.
2023/09/08 - 18:46
Liderrek Ukraina jarri dute bihar Indian hasiko den G20aren lehentasun gisa
Klima aldaketa edo garapen iraunkorreko helburuak dira mahai gainean jarriko dituzten beste gaietako batzuk. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "batasuna" eskatu die herrialdeei.
2023/09/06 - 12:24
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura maximo historikora iritsi da
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura erregistratzen hasi zenetik inoiz izan duen mailarik altuenean dago orain. 2023ko abuztuaren 15etik aurrera, munduko ozeanoen % 27k bero-bolada bat izan dute.
2023/08/21 - 16:29
25 graduren bueltan dago itsasoaren gainazaleko tenperatura euskal kostaldean
Datozen egunetarako ere tenperatura altuak aurreikusita daudenez, ura berotzen jarraitzea espero dute adituek. Batezbestekoak ere gora egin du azken 20 urteotan. Gradu bat beroago dago ur-azaleko temperatura.
2023/08/07 - 15:35
Bero uhartea, hormigoizko hirietako efektua, gakoa muturreko tenperaturak daudenean
Asfaltoaren eta ingurune berdearen arteko tenperaturetan alde handia egon daiteke: 10 ºC-tik gorakoa. Gure hirien diseinuak berebiziko garrantzia du muturreko beroaldietan.
2023/08/04 - 13:53
Ozeanoek 20,96 °C erregistratu dituzte, inoizko tenperatura altuena
Copernicus EBko klima-aldaketaren zerbitzuaren arabera, munduko ozeanoek inoizko tenperaturarik altuena erregistratu dute; 20,96 °C-ko tenperatura. Zientzialariek klima-aldaketa jotzen dute kausa nagusitzat. Hurrengo hilabeteetan tenperatura igotzea espero da, 'El Niño' fenomenoagatik.
2023/08/03 - 12:30
Azkue: "Klima-aldaketak oraingoz ez du eragin zuzenik izan hemengo arrantzaleen harrapaketetan"
Nolanahi ere, "tantaka-tantaka", Mediterraneoko eta Kanarietako uretan ohikoak diren "zenbait espezie ari dira azaltzen" euskal kostaldean, Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak aitortu duenez.