Laudio
2023/04/23 - 19:36
Madres Mercedariaseko langileek Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko egoitzaren itxieragatik protestatzeko
Itunpeko egoitzaren 43 langilek adimen urritasuna duten 63 emakume zaintzen dituzte. Itxieragatik protesta egiteko itxialdia egin dute Laudioko elizan, Aiaraldean euren egoera ezagutzera emateko, eta Bizkaiko Aldundiari esku-hartzeko eskatu diote. @ComiteGaude-k grabatutako bideoa.
2023/04/03 - 11:19
Araban 2022ko errenta aitorpena egiteko gida, urratsez urrats
Apirilaren 3tik aurrera, "rentafacil" sistemari atxikitako zergadunek beren proposamena ikusi eta onartu ahal izango dute, eta "Rentared" modalitateko aitorpenak ere egun horretatik aurrera aurkeztu ahal izango dira. Apirilaren 19an hasiko da aurrez aurreko arreta Araban.
2023/03/31 - 22:39
Hilda aurkitu dute Laudion desagertu zen 83 urteko emakumea
Mendi-inguru batean aurkitu dute gorpua.
2023/03/30 - 23:26
Laudion desagertutako 83 urteko emakume baten bila ari dira
Desagertuak dementzia du, eta Zabale, Saldarriaga eta Arantzarretik paseatzera atera ohi da. Gardea auzoko emakumearen senideek haren desagerpenaren berri eman dute 19:00ak aldera.
2023/03/28 - 09:04
EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bat izango lukete jokoan Laudion
Jeltzaleek ordezkari bat gal lezakete, eta EH Bilduk bat irabaz lezake, 6 eskuratuta guztira. Gainerako alderdiek 2019ko emaitza bera izango lukete udalerri arabarrean.
2023/02/25 - 17:45
''20.000 especies de abejas'' Estibaliz Urresolaren lehenengo film luzeak bi sari lortu ditu Berlinen
Lehenengoa, Guild Film Prize Alemaniako zinema aretoen elkartearen aitortza. Bigarren garaikurra Morgenpost berripaperaren irakurleena izan da. Urresolaren filma Berlinaleko Sail Ofizialean lehian da. Iluntze aldera argituko da auzia.
2023/02/22 - 12:48
Estibaliz Urresola: ''Pelikula ez da gehiago nirea izango, baizik eta publikoarena''
EITBk Estibaliz Urresolarekin hitz egin du Berlinalen, gaur "20.000 especies de abejas" bere lehen filma Sail Ofizialean estreinatu baino lehentxeago. Pelikula abiatu zuen gertakaria Ekai ondarroar gaztearen suizidioa izan zela azaldu digu, besteak beste.
2023/01/27 - 09:19
"Super arbolak", berotze globalari aurre egiteko
'Pinus radiata' espezieko "super arbolen" Europako lehen landaketa Laudion dago. NEIKERren laborategietan ereindako 800 zuhaitzek osatzen duten pinudia, eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko ezaugarri bereziak dituzte.
2023/01/25 - 16:25
''Super arbolak'', berotze globalari aurre egiteko
Enbriogenesi somatikoaren teknika erabilita lortutako pinus radiata espezieko "super arbolen" lehen landaketa Laudion dago. Berotze klimatikoari aurre egiteko ezaugarriak dituzte. Paloma Moncalean NEIKERreko ikertzailea da egitasmoaren burua. Teknika zertan datzan azaldu du.
2023/01/23 - 12:42
Estibaliz Urresola: ''Gutxinaka ari gara ametsa lurreratzen''
Laudioar zinemagileak Berlinaleko Sail Ofizialean estreinatuko du "20.000 especies de abejas" bere lehen film luzea, EITBren parte-hartzea duena.
2023/01/23 - 12:23
Estibaliz Urresolak Berlinaleko Sail Ofizialean estreinatuko du "20.000 especies de abejas"
Laudioar zinemagilea Alemaniako zinemaldi handian lehiatuko da bere lehen film luzearekin. "Ametsa gutxinaka lurrera ekartzen" ari da Urresola, ezusteko hautaketaren ondoren.
2023/01/06 - 15:56
Hilik aurkitu dute Orozko inguruan desagertutako 77 urteko gizona
Gizonak berak jakinarazi zuen ostegun goizaldean ezbehar bat izan zuela, eta bart gauean aurkitu zuen bilaketa dispositiboak bere ibilgailua.
2023/01/05 - 16:57
Goizaldean zirkulazio istripua izan duela jakinarazi duen 77 urteko gizon baten bila dabiltza
Gizonaren autoa, BMW-318 bat, 21:00ak aldera topatu dute Orozkon (Bizkaia). Orain desagertuaren bila inguruetan ari dira.
2022/12/20 - 15:51
Laudioko La Casa de Resa loteria-administrazioak dekorazio ikusgarri batekin ospatu du 40. urteurrena
La Casa de Resa loteria administrazioa Laudioko lokalik bisitatuena da egun hauetan. 40 urte bete dituzte, eta modu berezian apainduta ospatu nahi izan dute. Jendea erakartzeko modua ere bada.
2022/12/13 - 16:39
85 urteko emakume bat hil da trenak harrapatuta Laudioko geralekuan
Renfek jakitera eman duenez, trenaren alarma sisteman ez da akatsik egon. Lehen informazioen arabera, emakumea trenbidea gurutzatzen saiatu da, Urduñarako tren bat hartzeko asmotan.
2022/11/07 - 17:13
Castroko hilketaren akusatuak ukatu egin du bere lagunari garezurra eman izana
Akusazio partikularrak uste du froga nahikoak daudela Carmen Merinoren aurka. Gaur hasi da haren kontrako ahozko epaiketa Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
2022/11/07 - 13:04
Zortzi emakumek eta gizon batek epaituko dute Castron ustez bikotekidea hil eta zatitu zuen emakumea
Carmen Merinoren kontrako ahozko epaiketa hasiko da gaur, Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
2022/11/07 - 08:24
Tubacexeko langile baten aurkako epaiketa hasiko da gaur Gasteizen
Tubacexeko langileek abiatutako greba bitartean, protesta batean atxilotu zuten beharginetako bat da akusatua. Fiskaltzak 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du harentzat. LAB sindikatuak salatu du "muntaia poliziala" dela, eta elkarretaratzea deitu du langileari elkartasuna adierazteko.
2022/10/27 - 12:53
Tubacexek susperraldia berretsi du, irailera arte 20,3 milioi euro irabazita
Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak azaldu duenez, konpainiaren unitate guztiak "modu progresiboan" ari dira hazten. Kostuak murrizteko abian jarri zuten plan orokorraren ondorio dira emaitzok, haren hitzetan.
2022/10/14 - 17:19
Kamioiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dituzte N-240 eta BI-625 errepideetako bidesariak
Bizkaiko Aldundiak Europako Batzordeak ezarritako gehienezko prezioa baino merkeago jarriko ditu, eta deskontuak emango dizkie maiz erabiltzen dituztenei eta ibilgailu eraginkorrei.