Lazkao
2025/06/15 - 19:49
Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatuko du uholdeek eragindako kalteak baloratzeko
Aldundiak kaltetutako herrietako alkateekin bilduko da astearte honetan, ekainaren 17an, "beharrezkoak diren neurriak elkarrekin erabakitzeko".
2025/06/14 - 11:21
Ekaitz gogorrek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoan, Goierrin eta Tolosaldean
Larrialdi zerbitzuek 248 dei jaso dituzte ostiral gau eta larunbat goizaldeko ekaitz bortitzen ondorioz. Tren bat geldiarazi eta ebakuatu dute goizaldean Tolosan eta oraindik ere lanean ari dira Tolosaldeko hainbat errepidetan.
2025/01/12 - 17:58
Astotxo Eguna ospatu dute igande honetan Lazkaon
150 lazkaotarrek hartu dute parte Bibliako pasartearen antzezlanean. Astoa da protagonista, Jesusen familiak asto gainean ihes egin zuelako. Aitzakia horrekin, Enkarterriko asto lehiaketa ere egiten da.
2024/11/24 - 23:32
Lazkaoko Udalak gaitzespena adierazi du kirol arloan gertatutako sexu erasoen berri izan ostean
Udalak "babesa eta hurbiltasuna" helarazi die biktimei eta ingurukoei, publiko egindako ohar batean, "behar dituzten baliabideak jarriz haien eskura". Era berean, "salatutako gertaerak ahalik eta lasterren argitzea" eskatu du.
2024/10/18 - 23:21
Juan Joxe Agirre Lazkaoko artxibozain beneditarrari omenaldia
Juan Joxe Agirre 54 urtez euskal politikaren nondik norakoen lekuko izan da. 1970ean Lazkaon sortu zuen artxiboak euskal memoria historikoaren zati handi bat gordetzen du, eta 94 urte beteta ere, han jarraitzen du, egunero material berria biltzen.
2024/09/17 - 21:17
35 urteko gizon bat atxilotu dute, Lazkaon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak joan den igandeko 02:30ean jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
2024/05/20 - 13:20
Lazkaon hasi dira euri-jasak utzitako kalteak zenbatzen
Kepa Zubiarrain alkateak jakinarazi duenez, aseguru etxeekin hitz egiten ari dira eta goizean bilera egingo dute eman beharreko hurrengo pausoak zehazteko. Aitortu duenez, "mahai gainean dago hondamendi eremu izendatzeko erabakia", baina aurrena, balorazioa egin behar dute.
2024/05/20 - 13:09
Lazkaok garbiketa lanekin jarraitzen du ur zaparradaren ostean, normaltasuna berreskuratu nahian
Eroritako ur-erauntsi handi batek Gipuzkoako udalerriko kaleak urpean utzi zituen eta, gainera, GI-2120 errepideko ibilgailuentzako sarbideak itxi behar izan zituzten.
2024/05/19 - 22:53
Lazkaoko kaleak ibai bihurtu dira arratsaldean bota duen euri-jasa ikaragarri baten ondorioz
15:30 aldean hasi da erauntsia, eta 8 litro bota ditu 10 minutuan. Garaje, lokal eta etxabeetan sartu da ura. Alkateak esan duenez, kalteak "handiak" dira.
2024/05/19 - 22:44
Lazkaoko hainbat garaje eta soto hartu ditu urak, Maizpide euskaltegikoa barne
Milaka litro sartu dira Lazkaoko hainbat etxe eta eraikinetara, minutu gutxitan. Uholdearen ondorioz, Lazkaoko Zaharren Egoitzako egoiliarrak bertatik ateratzea ere aztertu dute baina, azkenean, ez da beharrezkoa izan. Bihartik aurrera, urak hondatutako guztiaren balantzea egin beharko dute.
2024/05/19 - 18:52
Euri-jasa handi batek urpean utzi ditu kaleak Lazkaon
Abisu horia ezarri dute EAEn zaparrada mardulengatik asteleheneko 09:00ak arte. Euskalmeten arabera, hamar minutuan metro koadroko ia 5 litro bota ditu, eta tenperatura lau gradu jaitsi da bat-batean. Araitz Apaolazak eta Ane Garmendiak grabatutako irudiak.
2023/11/15 - 10:24
Konpondu dira N-1ean, Lasarte-Orian eta Ordizian, sortutako arazoak
Ordiziako istripuan pertsona bat zauritu da, eta 3 kilometroko pilaketak sortu dira. Lasarte-Oriako ezbeharrean, ez da inor zauritu, baina ilarak egon dira ia bi orduz.
2023/10/03 - 00:06
Lazkaoko kiroldegia hustu dute, tximinian izan den matxura baten ondorioz
Arratsaldean jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, ke handia zegoela ohartarazteko. Erabiltzaileak kalera atera dituzte eta ez da inor zauritu. Asteartetik aurrera, normaltasunez irekiko ditu ateak.
2023/08/28 - 19:00
Aske utzi dute Lazkaoko elkarte gastronomiko baten aurka eskopetaz tiro egiteagatik atxilotutako gizona
51 urteko gizona larunbatean atxilotu zuten, eskopetaz lokalaren kontra tiroka ari zela. Une horretan, bi pertsona zeuden lokalean, garbiketa lanetan.
2023/08/26 - 14:33
Gizonezko bat atxilotu dute Lazkaon, bi eskopetekin kalean tiro egiteagatik
08:00ak aldera tiroka hasi da gizona, bi arma eskutan, Esparru elkarteko atearen kontra. Arin zauritu du barruan garbiketan ari zen langileetako bat.
2023/01/08 - 15:44
Astotxo Eguna itzuli da Lazkaora, bi urteko etenaren ostean
Jai giroa nagusi Goierriko udalerrian, baina Egiptorako Ihesaren antzezlanik ez da izango. Enkarterriko arrazako 100 astotxo eraman dituzte.