Lea Artibai
2019/11/09 - 11:09
Ondarroako hainbat kaletan sufrea bota dutela ohartarazi dute
Txakurrek kalean pixa egin ez dezaten bota dutela uste dute udaltzainek, baina sufrea oso arriskutsua dela ohartarazi dute eta debekatuta dagoela kalean botatzea.
2019/11/04 - 15:53
Olatuek bi gazte bota zituzten Ondarroan
Susto handia atzo Ondarroako Arrigorri hondartzan. Zorionez ez zen ezer gertatu, baina agintariek abisu eta alerten aurrean zuhur jokatzea gomendatzen dute (Iturria: ezezaguna).
2019/11/01 - 19:37
Baso langile bat zauritu da Amorotoko baso batean
Lan-istripua 12:00ak aldera gertatu da, Amorotoko Odiaga auzoko baso batean. Zuhaitz baten adarrak 30 urteko langilea jo du.
2019/10/16 - 00:24
Ur kontsumoa murriztu dute Lea-Artibai eskualdeko 8 udalerritan
Artibai errekak hornitzen ditu, eta ur gutxi du euri faltagatik. Beraz, herritarrei hainbat gomendio egin dizkiete eta, Ondarrun, esate baterako, Udalak neurriak hartu ditu dagoeneko.
2019/10/07 - 20:32
Gizon bat larri zauritu da autoarekin kamioi bat jota, Trabakuan
Ispasterreko 60 urtekoa da zauritua, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.
2019/10/02 - 11:37
Barrikada Markinan, Bizkaiko metalgintzako langileen hirugarren greba egunean
Ezezagun talde batek su eman die pneumatiko batzuei BI-633 errepidean, Markina parean. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, baina dagoeneko irekita dago.
2019/09/30 - 13:32
Marabilli jaialdiak sormenez jantziko du Ondarroa
Bizkaiko herriko sormen festibalak bereziki “emakumeei, euskarari eta nazioarteko ahotsei” egingo die tartea bosgarren edizioan, urriaren 3tik 6ra.
2019/09/08 - 17:15
'Babes bila datozenak hartzeko politika komun bat' eskatu dio Urkulluk Europari
"Errotiko aldaketa bat" eskatu dio lehendakariak Europari. "Etorkizun hobe baten bila beste herri batzuk egiten ari diren deiadarraren aurrean" ezikusiarena egitea baztertu du agintariak.
2019/09/08 - 16:15
Kanpoan bizi diren euskaldunen omenez ospatu da Diaspora Eguna Ispasterren
Arbasoak ahaztu gabe irten dira kalera milaka euskaldun. Dantza, musika eta antzerkiaren bitartez bertako emigrazio historikoa irudikatu dute.
2019/09/08 - 16:15
Lekeitioko antzar egunean hondoratu zen 28. botina uretatik atera dute
Lekeitioko antzar egunean botin bat irauli eta ur azpian gelditu zen. Geroztik 3 eguneko epea izan dute ontzia ateratzeko, baina ez dakite orain isun bati aurre egin beharko dioten edo ez.
2019/09/05 - 22:20
Hamar altxaldi egin ditu Eñaut Gorosabelek antzar lepoari helduta
'Maaxa' kuadrillakoa da bera, eta 10 altxaldi egin ditu antzar naturalaren lepoari helduta. Gomazko antzararekin altxaldi gehien lortu duena, berriz, Jandela izan da.
2019/09/05 - 19:43
Janguero kuadrillaren potina urperatu den unea, Lekeitioko antzara-jokoan
Aurtengo Antzar Egunak ezohizko irudia utzi digu. Janguero potinan zihoazen kuadrillaren kide guztiak itsasora erori dira eta ontzia guztiz hondoratu da.
2019/09/05 - 16:49
Guztia prest Lekeition antzara jokoa egiteko
Aurten 62k antzartek aukeratu dute eta 33k naturala. Bata ala bestea izan, Lekeitioko egun handiaz gozatzeko prest daude guztiak.
2019/09/04 - 11:30
Gizon baten hilotza aurkitu dute Ondarroa eta Saturraran arteko arroketan
08:00ak aldera jasotako dei baten bitartez izan du Ertzaintzak gertatutakoaren berri. Dirudienez, istripu baten ondorioz hil da.
2019/08/18 - 17:24
21 metro luzerako zere arrunt bat aurkitu dute Lekeitioko uretan
Lekeitio inguruan hegazti bila atera zen lagun talde batek ikusi zuen balea. Gorka Ociok esan duenez, urtean zehar baleak ikusi daitezke, baina batez ere udan.
2019/08/10 - 14:56
Hamazortzi gaztek Euskadiko arrantza ontzietan praktikak egingo dituzte
Eusko Jaurlaritzako Itsasoratu programak sektorean gazteen enplegua eta belaunaldi erreleboa bultzatzea du helburu.
2019/08/01 - 17:15
Euskal kostaldean hazitako lehen muskuiluak dastatu dituzte Ondarroan
Amarra izena duen euskal muskuilua hiru aste inguru barru egongo da dendetan, baina hori baino lehen herritar eta dendariei dastatzeko aukera eman diete Ondarroan.
2019/07/13 - 21:43
Ondarroako arrantzontzi bat zigortu dute babestutako marrazoak arrantzatzeagatik
20 marrazo muturmotz (Lamna nasus) arrantzatzeagatik zigortu dituzte, desagertzeko arriskuan baitago animalia. Eguzkik kritikatu du zigorra "merkea" dela.
2019/07/03 - 16:10
Mendexako kosta parean hazi dituzte lehen euskal muskuiluak
Kantauriko kostan itsas zabaelan ekoizten diren bakarrak dira muskuilu hauek. Aurki izango dira arrandegietan.
2019/06/06 - 19:52
Ibilaldi eguneko inbertsioa estaltzeko haina diru bildu du Azkue ikastolak
Laguntza eman duten guztiei eskerrak eman dizkie Lekeitioko ikastolak. 2020ko Ibilaldia Elorrion izango dela iragarri dute. "Hel horri!" izango da leloa.