Lea Artibai
2019/07/03 - 16:10
Mendexako kosta parean hazi dituzte lehen euskal muskuiluak
Kantauriko kostan itsas zabaelan ekoizten diren bakarrak dira muskuilu hauek. Aurki izango dira arrandegietan.
2019/06/06 - 19:52
Ibilaldi eguneko inbertsioa estaltzeko haina diru bildu du Azkue ikastolak
Laguntza eman duten guztiei eskerrak eman dizkie Lekeitioko ikastolak. 2020ko Ibilaldia Elorrion izango dela iragarri dute. "Hel horri!" izango da leloa.
2019/06/03 - 18:03
7 lagun atxilotu eta miaketak egin dituzte Bizkaian 'Gure Leire' ontziarekin lotuta
Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan egin dituzte miaketak. Arrantza-ontzian zihoazen zazpi tripulatzaileak, armadorea eta patroia barne, epailearen aurrera eramango dituzte.
2019/06/02 - 22:36
2.500 kilo koka zeraman arrantzontzia Ondarrokoa da
Dirudienez, Hegoamerikako porturen batetik itsasoratu zen 'Gure Leire' ontzia zazpi tostartekorekin Euskal herrian deskargatzeko asmoarekin, Poliziaren ustez.
2019/05/25 - 16:37
Makina bat zabor bildu dute 28 urpekarik bi ordutan Lekeitioko portuan
Lekeitioko portuan bakarrik eta bi orduz ibili dira lanean. Ikaragarria da aurkitu dutena, eta gogoratu dutenez, ozeanoetan dagoen guztiaren pittin bat besterik ez da gaur aurkitutakoa.
2019/05/24 - 19:35
Kamiñaldeko lanak amaitu eta itxita zegoen esparrua zabaldu egin dute
2016ko martxoaren 8an, egunetan euria etengabe bota ondoren, erori egin zen Kamiñaldeko mendia kalte ikaragarriak eraginez. Inguruan segurtasuna bermatzeko egin beharreko lanak gaur arte luzatu dira.
2019/05/20 - 20:19
Ibilaldiko antolatzaileek laguntza ekonomikoa eskatu dute inbertsioa berreskuratzeko
Eguraldiak zapuztu egin du Bizkaiko ikastolen jaia. Hori dela eta, inoiz baino diru gutxiago lortu du Lekeitioko Azkue ikastolak.
2019/05/19 - 22:23
'Inbertsio potentea egin behar izan dugu, eta ez gara hori ordaintzera iritsiko'
Ibon Goitia Lekeitioko Azkue ikastolako zuzendariak deitoratu duenez, eguraldiaren ondorioz, "aurreikuspenak ez dira bete, eta ekarpenak txikiagoak izan dira".
2019/05/19 - 17:01
Galerak aurreikusi ditu Lekeitioko Ibilaldiak eta laguntza eskatu du
Eguraldi txarra dela eta, uste baino jende gutxiago hurbildu da Lekeitiora. Atsekabetuta daude antolatzaileak eta laguntza emateko kontu korronteak zabaldu dituzte.
2019/05/19 - 16:22
Eguraldi txarrari umoretsu aurre eginez jende ugari hurbildu da Lekeitiora
Azkue ikastolak hartu du bere gain Ibilaldiaren 40. edizioaren antolakuntza, eta ilusi handia bazuten ere, eguraldiak zapuztu egin die hein handi batean jaia.
2019/05/16 - 18:54
Markina-Xemeinen izandako auto-harrapaketa baten lekuko bila ari dira
Asteazken arratsaldean izan zen istripua, BI-633 errepidean. Gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, hainbat traumatismorekin. Gidariak ihes egin zuen.
2019/05/14 - 17:36
86 urteko gizon bat hil da Markina-Xemeinen traktorearekin aldapa batetik erorita
Istripua Goikozabala mendian gertatu da, 12:45 aldera. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.
2019/05/13 - 15:12
Dena prest Lekeition igandean Ibilaldia hartzeko
Lekeitioko Azkue ikastolak antolatu du aurten Ibilaldia, 40.a. Dantza, herri kirolak, ikastaroak, haur jolasak eta kontzertuak izango dira egun osoan bertan: Izaki Gardenak, Nogen, Esne Beltza…
2019/05/06 - 12:54
Lekeitioko Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea ireki dute
Euskal Herrian euskaraz egiten diren filmen jaialdiak 42. edizioa egingo du azaroaren 23tik 30era.
2019/05/03 - 23:04
Ondarroako aitaren baimenik gabe semea Uruguaira eraman zuen emakumea atxilotu dute
Ondarroako aita batek bost urte daramatza Jurgi bere semea ikusi gabe. Egun batetik bestera, amak umea Uruguaira eraman zuen. Atzo, azkenean, Interpolek emakumea atxilotu egin zuen.
2019/05/03 - 22:27
Duela bost urte Ondarroatik semearekin ihes egin zuen emakumea atxilotu dute Uruguain
Aitak pozik hartu du berria eta umea ahalik eta azkarren etxean izatea da bere nahia. Uruguaiko epaile batek erabakiko du ama estraditatu ala ez.
2019/04/24 - 23:32
Artedrama, antzerkigile eta antzerkizaleen topaleku Aulestin
Urtero bezala, hamalaugarrenez, Artedrama arte eszenikoen plataformak aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak batu ditu Aulestin. Emakumearen ahalduntzea du ardatz aurten.
2019/04/23 - 11:57
'Antzerkigintzan, gaur egungo errealitateak eta borrokak islatzen ari dira'
Urtero bezala, hamalaugarrenez, Artedrama arte eszenikoen plataformak aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak batuko ditu Aulestin Pazko Astean. Irantzu Azpeitia kidearekin hitz egin dugu.
2019/04/10 - 00:29
553.000 kilo antxoa deskargatu dituzte Ondarroako portuan
Milioi erdi kilo antxoa arrantzatu dituzte azken orduetan. Denboraldia hasi denetik antxoa gehien sartu den eguna izan da.
2019/04/02 - 13:24
Txirrindulari bat hil da auto batek harrapatuta, N-633an, Markina-Xemeinen
39 urteko biktimak konortea galdu du. Helikoptero batek Gurutzetako Ospitalera eraman du. Ordu batzuk geroago bertan hil egin da.