Ibilaldiko antolatzaileek laguntza ekonomikoa eskatu dute inbertsioa berreskuratzeko
Lekeitioko Azkue ikastolak laguntza ekonomikoa eskatu du Ibilaldia prestatzeko egindako inbertsioa berreskuratzeko asmoz. Izan ere, inoiz baino diru gutxiago jaso dute, igandean egin zuen eguraldi kaxkarra zela eta. Egoera ikusita, antolatzaileek elkartasuna eskatu dute, eguneko gastuei aurre egin eta zorra ordaintzeko.
Horretarako, Azkue ikastolak hurrengo kontu korronteak jarri ditu eskuragarri ekarpena egin nahi duenarentzat: Laboral Kutxa ES83 3035 0042 92 0420028507 eta Kutxabank ES86 2095 0114 60 9117934827.
Bestalde, berri onak ere badaudela adierazi dute antolatzaileek. Ibon Goitia ikastolako zuzendariaren arabera, "atzo kontu korronteak zabaldu genituen momentutik ekarpenak iristen ari dira. Ezin genezake hitzekin eskertu Euskal Herritik jasotzen ari garen elkartasuna, baina oraindik ere gehiago behar dugu".
Era berean, hainbat musika taldek kontzertuak doan eman zituzten, egoera ikusita. Artisten jarrera eskertu dute antolatzaileek, eta egunez egun lanean aritu diren herritar guztiei eskerrak eman nahi izan diete.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon