Lea Artibai
2018/04/30 - 14:13
Sutea izan da Lekeitioko egur biltegi batean
Dirudienez, sua 07:00etan piztu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta suhiltzaileak bertaratu dira itzaltzera.
2018/04/30 - 12:27
Sutea piztu da Lekeitioko egur biltegi batean
Sua goizeko 07:00tan piztu da Lekitioko egur biltegi batean. Une honetan, suhiltzaileak lanean ari dira eta sua ez dago itzalita oraindik (@BomberosBizkia-ren irudiak).
2018/04/25 - 13:35
20 marrazo konfiskatu dituzte Ondarroan, arrantza ontzi batean
'Lamna nasus' espeziea babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko Batzordearen gomendioen arabera.
2018/04/16 - 20:37
113 labar-grabatu aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra haitzuloan
Diego Garate arkeologoak azpimarratu duenez, Atxurra leize-zuloa labar-artearen museoa eta artisten tailerra da aldi berean.
2018/04/16 - 18:35
113 animalia irudi aurkitu dituzte jada Berriatuko Atxurra kobazuloan
Marrazkiok egiteko erabilitako tresnak eta argiztatzeko gailuak ere aurkitu dituzte Euskal Herrian Paleolito garaiko irudi gehien dituen haitzuloan.
2018/03/27 - 11:42
Euskal gaztandegiak Gaxure krema berritzailea ekoizten hasi dira gazura baliatuz
Gazuraren propietateez eta horren alferrikako galeraz jabetuta eta horri etekina ateratzeko ikerketa ugari bultzatu ondoren sortu dute testura krematsua duen gazur krema leun eta goxoa.
2018/03/22 - 22:28
Emakume bat hilda topatu dute itsasoan, Lekeitio eta Ondarroa artean
Urpekari batek topatu du gorpua, kostaldetik gertu.
2018/03/19 - 12:44
Zunbeltz Larrea preso ondarroarra aske gelditu da
Castelloko kartzelatik irten da goizean, espetxean 15 urte egin ostean.
2018/02/17 - 21:31
Jendetza bildu da Ondarroako plazan, Ekairen familiari babesa adierazteko
Triste dago Ondarroako herria, negar malkotan, 16 urteko Ekai gazte transexualaren heriotza dela-eta.
2018/02/17 - 20:39
Ekai gogoratzeko elkarretaratzea egin dute Ondarroan ehunka lagunek
Udalak hiru eguneko dolua deitu du heriotza salatzeko, eta ostadar bandera jarri du masta erdian.
2018/02/07 - 21:22
Bi emakume zauritu dira Markinako baserri batean izandako sutean
Sua etxe ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batean piztu da. Bi emakumeek antsietate krisia izan dute.
2018/01/18 - 11:04
Olatu erraldoiak, Lekeition
Azken egunetako denboraleak irudi ederrak utzi dizkigu euskal kostalean. Andoni Eigurenek etxetik grabatu zituen Lekeitioko olatuen irudi ikusgarriak.
2018/01/17 - 22:08
Ibon Iparragirre gaixorik larri dagoen presoa datozen orduetan iritsiko da Arrasatera
Preso ondarrutarra Alcalako espetxetik atera eta Aita Menniko Psikiatria legaleko eremuan sartuko dute.
2018/01/05 - 19:25
Espainiako Arartekoa Ibon Iparragirreren egoera ikertzen ari da
Iparragirre preso mantentzeko darabilen irizpidea zein den argitu dezala eskatu dio Arartekoak Espetxeetako Zuzendaritzari. Iparragirrek hiesa du, azken fasean.
2017/12/29 - 15:44
Ostiral honetan itzuli dira etxera Kamiñalde auzoko azken familiak
2016ko martxoan, mendi-magalean izandako luizi baten ondorioz, 176 familiak euren etxeak utzi behar izan zituzten; 21 hilabete eman dituzte, hortaz, etxetik kanpo.
2017/12/29 - 12:55
Ondarroan etxetik irtenarazi zituzten azken zazpi familiak itzuli egin dira
Lur-jauzi baten ondorioz, 176 familiak etxetik atera behar izan zuten, 2016ko martxoan, Kamiñalde auzoan, baina pixkanaka-pixkanaka itzultzen joan dira.
2017/12/26 - 08:35
Gaur hasiko dituzte Ibon Iparragirre Aita Mennira eramateko tramiteak
Ondarroako presoaren familiak ez du "begionez" hartu epailearen erabakia, ospitale batera eraman arren, Iparragirrek preso jarraituko duelako.
2017/12/22 - 19:52
Ibon Iparragirre presoa Arrasateko Aita Menni zentrora eramateko agindu du epaileak
Etxeratek adierazi du neurri "krudela" dela, zentro horretara eramanda "muturreko egoeran" dagoen presoaren osasun beharrizanak asetzen ez direlako.
2017/12/17 - 14:54
Hiru edukiontzi erre dira goizaldean Ondarroan
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 05:00etan piztu da sua Sabin Arana kalean kokatutako edukiontzietan.
2017/12/13 - 11:24
Lekeitioko Iturriotz institutua jendez hustu dute, propano isuri batengatik
Inork ez du minik hartu eta Naturgaseko teknikariak isuria konpontzeko lanean ari dira.