Lea Artibai
2021/01/03 - 20:06
23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto eta autobus baten arteko talkan
Hildakoa autoko gidaria da. Biktima markinarra zen. Ezbeharra 17:40 aldera gertatu da BI-633 errepidean, Iruzubietako bidegurutzetik gertu.
2020/12/27 - 19:38
Istiluak Ondarroan, Ertzaintza botiloi bat saihestera joan ostean
Ertzaintzak ez zuen inor atxilotu. Dena dela, inguruan zeuden bi pertsona identifikatu zituzten, osasun neurriak ez errespetatzeagatik. Gertakaria 21:00ak aldera jazo zen.
2020/10/29 - 21:36
Olatuen indarrak bultzatuta, itsasontzi batek Ondarroako morruaren kontra jo du
Itsasoaren indarrarengatik, morrura gehiegi gerturatu da itsasontzia, eta gainera, olatu handi baten azpian geratu da.
2020/10/23 - 12:22
Lander Garrok irabazi du Agustin Zubikarai saria
“Faith” Garroren nobela proiektua aukeratu du epaimahaiak. Dirulaguntza jasoko du, eta Elkar argitaletxeak argitaratuko du, bukatutakoan.
2020/10/20 - 18:33
Onik aurkitu dute Ogellako hondartzan desagertutako arrantzalea
Larrialdi zerbitzuek hondartzako aparkalekuan aurkitu dute arrantzalea, 14:14an. Anbulantzian artatu ostean, onik zegoela ikusi dute, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
2020/10/18 - 17:32
Lekeitioko Udalak ez du baztertzen neurri murriztaile gehiago hartzea
Pasa den ostiraletik, 30 bat kasu atzeman dituzte Lekeition. Udalak bihar baloratuko ditu azken egunotako datuak, eta, egoera hobetzen ez bada, neurriak gehiago hartzea ez dute baztertzen.
2020/09/17 - 22:41
Lehortea arazoak eragiten ari da hainbat udalerritan
Zuian (Araba) ureztatzea debekatu dute, eta Lea Artibaiko bost udalerritan ur kontsumoa kontrolatzeko eskatu dute eta neurriak hartu dituzte.
2020/09/17 - 12:56
Euri eskasiak eragindako lehorteari aurre egiteko neurriak ezarri dituzte Markinan
Edateko ura aurrezteko eta zentzunez erabiltzeko eskatu die Udalak herritarrei, eta sare publikora lotutako herri iturriak aldi baterako itxi ditu.
2020/09/08 - 23:23
Alberto Sololuzeren senide eta lagunek azken agurra eman diote Markinan
Hiletak hainbat pertsona bildu ditu; joan den abuztuaren 16an langilearen gorpuzkiak zabortegiko hondakinen artean aurkitu ostean egin dute elizkizuna.
2020/09/08 - 21:45
Alberto Sololuzeri azken agurra eman diote Markinan
Hileta-elizkizun intimoa egin nahi izan du familiak herriko parrokian. Bertan izan dira oraindik ere zaldibarko zabortegian desagertuta dagoen Joaquin Beltranen senideak ere.
2020/09/01 - 21:42
Normaltasuna Lekeition, San Antolin festen hasiera izango litzatekeen egunean
Jendeak egunerokoari eutsi dio eta lagun talde batzuek gaurko egunez bazkaria egiteari eutsi diote, baina modu ezberdinean.
2020/08/29 - 21:04
Lekeitio itxiko dute bertan behera utzitako San Antolin jaietan eta Antzar Egunean
Iraileko lehenengo asteburuan Lekeitiora sartu ahalko dira bakarrik han bizi, lan egin edota hotel-erreserba dutenak.
2020/08/29 - 12:44
''Arduraz'' jokatzeko eta Antzar Eguna ez ospatzeko deia egin du Lekeitioko alkateak
Datorren asteburuan, Antzar Egunean, herriko "ateak itxi egingo" dituztela iragarri du Koldo Goitiak. Elkarrizketa, osorik, ETB1eko Gaur Egun saioan, 14:00etan.
2020/08/20 - 16:53
Garraitzen indusketa arkeologikoak egin dituzte, irlaren historia hobeto ulertzeko
Zailtasunak zailtasun, indusketa arkeologikoak egiten ibili da Atabaka Kultur Elkartea Lekeitioko Garraitz uhartean.
2020/07/23 - 01:46
Desagertuta zegoen Ondarroako bizilaguna familiarekin harremanetan jarri da
79 urteko gizonak senideei deitu die eta Ertzaintzak bertan behera utzi du hura bilatzeko dispositiboa.
2020/07/06 - 23:23
Auto anfibio batek sentsazioa sortu du euskal kostaldean
Jabea Tomas Urionabarrenetxea da. Mexikon dirutza egin du, eta orain Ziortza-Bolibarren gozatu nahi du. Esan digu praktikoagoa iruditzen zaiola auto anfibio bat itsasontzi bat baino.
2020/06/29 - 19:47
Era berrira egokitutako 'Kaxarranka' batekin ospatu du Lekeitiok Done Petri eguna
Jai handia Lekeition, baina COVID-19a dela-eta, beste urte batzuetako egitarau mardulik ez da. Hala ere, 'Kaxarranka' bai egin dute. Zozketa bidez hautatutako 150 herritarrek ikusi dute.
2020/06/27 - 22:05
Lekeition ibili da izurde talde bat
Mauri Txabarrik bideo kurioso hau bidali digu. Badirudi izurdeek ere eguraldi ona gustuko dutela!
2020/06/26 - 18:30
Bertan behera geratu da Ondarroako Zapato Azule
Zapato Azule jaiaren 23. edizioa bertan bera utzi dute. Asko disfrutatzen duten eguna den arren, arduraz jokatzeko deia egin dute .
2020/06/13 - 21:03
Lekeitiok Antzar Eguna bertan behera utzi du
Udalak “penarekin” hartu du erabakia; izan ere, aurten aurrenekoz azken mende erdian larunbatean ospatzekoak ziren herriko egun handia.