Lehortea arazoak eragiten ari da hainbat udalerritan
Azken asteotan euri gutxi egin duela eta, Euskal Herriko hainbat txokotan ura falta da. Horregatik, neurriak hartzen hasiak dira hainbat udalerritan, uraren erabilera mugatzeko.
Zuiako (Araba) Udalak abuztuaren 5etik du debekatuta ibaiko ura ureztatzeko erabiltzea. Gaur gaurkoz, ez da ur mozketarik izan, baina egoera muturrekoa dela jakinarazi diote bertatik EiTBri.
Bizkaiko Lea Artibain ere indarrean dira debekuak. Udan ez du ia euririk egin, eta Artibaiko ura ezin da autoak edota patio pribatuak garbitzeko erabili, ez eta igerilekuak betetzeko ere.
Koldo Urkullu Bizkaiko Ur Partzuergoko ordezkariak adierazi duenez, neurri horiekin “normaltasun osoz” bizi daiteke.
Markina-Xemeinen harago joan dira, eta kaleko iturriak moztu dituzte, izan ere, % 70 ur gutxiago jaso omen dute, Luis Egurrola alkateak azaldu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon