Lehortea
2024/05/07 - 16:18
Kataluniak bertan behera utzi du lehortearen larrialdi fasea eta uraren erabileraren murrizketak malgutu ditu
"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.
2024/05/04 - 21:08
Katalunian arnas pixka bat eman du azken asteko euriak
Kataluniako zenbait urtegi egoera larrienetik atera dira azken egunotan. Barnealdeko urtegietan % 21,2raino igo da bildutako ur kopurua, duela astebete baino hiru puntu gehiago. Bartzelonan, Sau urtegia hutsik zegoen ia, eta %12,1an dago orain, eta Sequedakoa %26,69an. (Musika: Ura. ERAUL)
2024/04/18 - 21:54
Bartzelonak babesleku klimatiko izendatuko ditu udal igerilekuak, udan ireki ditzaten
Hiriburuko portuan gatzgabetzeko makina flotatzaile bat jarriko du Kataluniako Gobernuak, eta 14,4 hektometro kubiko ur geza emango ditu urtean, metropoli-eremuko urteko kontsumoaren % 6.
2024/04/18 - 19:48
Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du
Tenperaturak 48 graduraino iritsi dira Malin eta Burkina Fasoko hegoaldean, eta gutxienez 102 pertsonaren heriotza eragin du.
2024/04/16 - 20:27
Kataluniak muga bat ezarri du turismorako uraren kontsumoan
Udan, euskal herritar askok Katalunia aukeratuko dute oporretarako. Turismoari begira, Generalitateak ezarri duenez, larrialdi-eremuetan, turismo-establezimenduek 100 litro baino ezingo dituzte kontsumitu plaza bakoitzeko, ur-eskasia kudeatzeko ahaleginean.
2024/04/12 - 19:04
Arabako Errioxako Urkidetzak mugak ezarri ditu ureztatzeko eta igerilekuak betetzeko
Igerileku publikoak ekainaren 24an ireki, eta irailaren 1ean itxiko dituzte, eta ureztatze lanei dagokienez, 23:00etatik 24:00etara egin beharko dira, kontsumoa eta ur-ihesa kontrolatzeko, ia euririk egin ez duen neguaren ostean.
2024/03/21 - 20:57
Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak
1989ko lehortea inflexio-puntu izan zen uraren kudeaketan. Ordutik hona ura aurrezteko eta ur-galerak saihesteko lan handia egiten dute Ura partzurergoek eta udalek. Horietako batzuk ezagutu ditugu, apirilean Donostian egingo den uraren nazioarteko Water Loss kongresu handiaren atarian.
2024/02/22 - 18:40
Lehorteak neurriak hartzera behartu ditu Arabako Errioxako udalerriak
Azken hilabeteetan Arabako Errioxan izan den prezipitazio baxuak neurriak hartzera behartzen ditu erakundeak. Azken hiru hilabeteetan, 59L/m2-ko euria baino ez du egin Guardian.
2024/02/05 - 13:34
Iaz aseguruek 10,5 milioi ordaindu zizkieten EAEeko nekazariei kalte ordainetan, hein batean lehorteagatik
Kopururik handiena (6,9 milioi) laboreen ekoizleek jaso zuten (neguko eta udaberriko zerealak, olioa, lekaleak, arroza), euri faltagatik eta txingorragatik.
2024/02/01 - 13:44
Kataluniak larrialdia deklaratu du lehorteagatik sei milioi pertsonarentzat
Aurrekaririk gabeko egoera honek Bartzelonako eta Gironako 6 milioi pertsonari eragingo die. Kontsumoa gehienez ere 200 litrora mugatuko da biztanleko eta eguneko.
2024/02/01 - 13:27
Kataluniak larrialdi egoera ezarriko du bihartik aurrera, lehortea dela eta
Aurrekaririk gabeko egoera da, eta Bartzelonako eta Gironako 6 milioi pertsonari eragingo die. Kontsumoa gehienez ere 200 litrora mugatuko da biztanleko eta eguneko.
2024/01/25 - 10:50
Klima aldaketa izan zen Amazoniako lehortearen bultzatzaile nagusia 2023an, eta ez El Niño fenomenoa
Gizakiak eragindako klima-aldaketa Amazoniako lehorte gogorraren bultzatzaile nagusia izan zen iaz, eta ez El Niño fenomenoa, World Weather Attribution erakundeak egindako ikerketa baten arabera. 2023ko erdialdetik, Amazonas ibaiaren arroa aparteko lehorte-egoeran dago.
2024/01/22 - 15:28
Bizkaiko urtegiek erreserbak dituzte 15 hilabetez ur-hornidura bermatzeko
Ur Partzuergoko gerentearen esanetan, iaz baino 17 puntu gehiago daude, baina "ohikoak" diren datuak direla azpimarratu du.
2024/01/04 - 15:44
Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza
Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute duela urtebete bildutakoen aldean, eta azken hamakadako batez bestekoa ere hobetzen dute. Esako urtegia, adibidez, edukieraren % 83,22 da, eta iaz, berriz, % 29,08.
2023/10/24 - 10:56
Uribarri Ganboa bere edukieraren % 56,2an, Urrunaga % 53,4an eta Albina % 49,5ean
Azken astean 1,4 hektometro kubiko ur galdu ondoren, Uribarri Ganboa duela hamabi hilabete (% 60,9) baino 7 hm3 gutxiagorekin geratu da. Urrunagak ere 1 hm3 galdu du azken zazpi egunetan.
2023/08/28 - 16:27
Ekoizleek diotenez, hurrengo urtean oliba-olio litroa 12-15 euro artean ordaindu beharko dute kontsumitzaileek
Lehorteak eragindako ekoizpen eskasia omen da prezio igoera handi honen arrazoia, eta ez omen dira eskaera osatzeko moduan izango.
2023/08/24 - 16:21
Sute arriskuagatik alerta laranjan dago EAE
Sute arriskua handia da hiru baldintza kezkagarrik bat egin dutelako: 30 gradutik gorako tenperatura, hezetasuna %30etik behera eta 30 kilometro ordutik gorako haize ufadak.
2023/08/23 - 16:50
Ur-bilatzaileak oso gutxi dira, eta lehortearekin geroz eta lan gehiago dute
Juantxu Anda eta Alfredo Garoña ur-bilatzaileak dira. Biak 80 urte baino gehiago dituzte, baina lanez gainezka dabiltza azken urteetan.
2023/08/23 - 16:39
Ur bilatzaileen lana areagotu egin da Kataluniako hainbat eskualdetan
Tarragonako Penedes Beheko hainbat herrirentzat, esaterako, lur azpian aurkitu dituzten ur putzuak ezinbesteko irtenbide izaten ari da inoiz baino ur eskasia handiagoa duten urte sasoi honetan.
2023/08/23 - 12:03
Panamako kanala kolapsatuta dago urik gabe dagoelako
Ur-maila txikia denez, ilarak sortu dira Panamako ubidean. Joan-etorrirako itxaronaldiak gora egin du, egunean igaro daitezkeen itsasontzien kopurua mugatu baitute.