Lehortea
2022/07/19 - 22:28
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Busturialdeko 16 udalerritan neurriak hartuko beharko dituzte, ura beharrezkoa ez denean ez baliatzeko; izan ere, Bizkaian ez du euririk egin uztailean, eta udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira.
2022/07/19 - 16:30
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur-kontsumoa mugatzea eskatu die Busturialdeko 16 udalei
Nahitazkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatzen ditu, besteak beste, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean. Muga hori Lea-Artibaiko udalerrietara zabal daiteke datozen egunetan.
2022/07/06 - 11:16
Italiako hainbat eskualdek larrialdi egoera ezarri dute lehorteagatik
Erromako gobernuak 36 milioi euro bideratu ditu kaltetutako eremuetako nekazaritza-egoera arintzeko. Emilia Romagna, Friuli Venezia Julia, Lonbardia, Piamonte eta Veneto dira arazo larrienak dituzten eskualdeak. Po ibaiaren egoera, Italiako luzeena eta emaritsuena, oso larria da une honetan.
2022/07/05 - 21:55
Azken 70 urteetako lehorterik larriena dute Italian
Italiako Gobernuak ekialdeko alpeetako eta Po ibaiaren arroko 5 probintzietan emergentzia egoera larria deklaratu du ur falta dela-eta.
2022/05/24 - 16:47
Lurzoruaren, mahastiaren eta ardoaren kalitateari eragiten dio aldaketa klimatikoak
Mahastiak zaintzeko eran aldaketak egin ezean gure kalitatezko ardogintza arriskuan egon liteke. Horretaz jakitun eta Neikerren gidaritzapean, Euskal Herriko, Errioxako, eta Grantziako mahastizainak ikerketa proiektu zabal batean bildu dira. Ikerketak aldaketa klimatikoari egokitzea du helburu.
2020/09/17 - 22:41
Lehortea arazoak eragiten ari da hainbat udalerritan
Zuian (Araba) ureztatzea debekatu dute, eta Lea Artibaiko bost udalerritan ur kontsumoa kontrolatzeko eskatu dute eta neurriak hartu dituzte.
2020/09/17 - 12:56
Euri eskasiak eragindako lehorteari aurre egiteko neurriak ezarri dituzte Markinan
Edateko ura aurrezteko eta zentzunez erabiltzeko eskatu die Udalak herritarrei, eta sare publikora lotutako herri iturriak aldi baterako itxi ditu.
2017/08/25 - 17:17
Lehortea Nafarroa hegoaldean
Ibaiak baxu daude, urtegiak ere berdin. Lehortea izugarria da Nafarroako Erriberan eta Estellerrian, eta nekazariak ari dira jasaten ondorioak.Ureztatzeko sisteman %25 murriztu behar izan dute.
2017/07/18 - 17:14
Urtegiek iaz baino ur gutxiago dute, prezipitazio urrien ondorioz
Uztaila lehorra izaten ari da, izan ere, prezipitaziok erdira murriztu dira, iazko epe berarekin alderatuta. Halere, oraingoz ez dago kezkatzeko arrazoirik.
2014/08/13 - 14:53
Duela 25 urte lehorte oso handia sufritu genuen Euskal Herrian
Duela 25 urte lehorte handia izan zen Euskal Herrian, historiako handienetako bat. 1989tik 1990era bitartean iraun zuen, eta milioi eta erdi pertsonari baino gehiagori eragin zien.
2014/03/31 - 17:10
Klima aldaketa ez da uste hutsa, benetakoa da
Japoniako Yokohama hirian batzartu diren zientzialariek aurkeztutako milaka dokumentuk hala ziurtatzen dute. Inor ez omen dago, gainera, eragin horretatik kanpo.
2014/03/31 - 12:01
Klima aldaketak lehorte, uholde eta sute gehiago sortuko ditu Europan
NBEk "inoizko ikerketa zientifiko handienetako bat" egin du, klima aldaketari buruz.
2014/02/19 - 17:54
Ur eskasia, segurtasun arazoa Iranen
Herrialdearen iparraldean, Turkiako mugatik gertu dagoen 'Urmia' lakua lehortu egin dela da ur eskasiaren irudirik adierazgarriena. Gainera, ur faltak airearen kalitateari eraso egiten dio.