Lehortea
2022/09/14 - 16:42
Lehorteari aurre egiten laguntzeko lehen 28.000 litroak Karrantzako San Estebaneko ur biltegian daude jada
Egunotan joan-etorri andana izango da Kantabriako Ramales de la Victoria herria eta Karrantza artean. Lehorteak eraginda Bizkaiko mendebaldeko herriak Kantabriatik eraman beharko baitu ura, bere ur biltegiak bete eta hornidura bermatzeko.
2022/09/14 - 15:35
Karrantza urez hornituko duten kamioiak udalerrira iristen hasi dira
Lehorteari aurre egiteko, Ramales de la Victoriatik jasoko du ura Bizkaiko udalerriak, egunero, 200.000 litro, hain zuzen ere.
2022/09/14 - 12:51
Esako urtegia bere edukieraren % 16,06an dago
Nafarroako urtegien egoera oso kezkagarria bada, Esakoa dramatikoa da. Biltegiratutako ur kopuruak jaisten jarraitzen du egunez egun, eta minimo historikoak markatzen ari da.
2022/09/14 - 09:51
Karrantzak 200.000 litro ur jasoko ditu egunero gaurtik aurrera Kantabriatik iritsitako kamioitan
Lehorteari aurre egiteko, Ramales de la Victoriatik jasoko du ura Bizkaiko udalerriak eta, nahikorik ez balitz, Ampuerotik. Karrantza hornitzen duten bi urtegiak, alegia, Cerroja eta La Argañeda, % 34an eta % 13an daude hurrenez hurren.
2022/09/13 - 16:39
Kantabriatik kamioietan eramango dute ura Karrantzara bihartik hasita
Bihartik hasita zortzi kamioitan ekarriko dute ura egunero bailarara, Bizkaiko udalerri zabalenera. San Estebaneko deposituan gorde eta bertatik banatuko dute. Ura bizkaitik ekartzen saiatu dira, baina ez dute Aldundiarekin eta Ur Partzuergoarekin akordiorik lortu.
2022/09/13 - 16:33
Urtegien mailak behera egiten jarraitzen du, baina ur-hornidura bermatuta dago
Hego Euskal Herrian metatuta dagoen ur mailak behera egin du azken astean, baina ur hornidura bermatuta dagoela adierazi dute arduradunek. EAEn % 67an daude egun, aurreko astean baino 1,6 baxuago. Nafarroan, berriz, ur-maila % 32an dago.
2022/09/12 - 16:35
Nafarroako Gobernuak lehorte-mahaia bildu du 10 urtean lehen aldiz, egoeraren larritasuna dela eta
Nafarroan suteak handiak izan dira uda honetan, eta orain beste arazo larri bat etorri zaie gainera, lehortea. Hori dela eta, abereentzako belazeen % 40 galdu egin da. Horrek, bistan da, ekoizpen prezioak igo egiten ditu.
2022/09/04 - 16:20
Karrantzako ur eskasiari aurre egiteko, Kantabriako bi udalerritik ura ekartzea aztertzen ari dira
Lehenengo aukera Ramales de la Victoria da, Karrantzatik 15 kilometrora; bigarrena, zertxobait urrutiago, Ampuerotik, 20 kilometrora.
2022/09/03 - 16:55
Doñanako azken urmael iraunkorra lehortu da, lehorteak eta akuiferoen gehiegizko ustiatzeak jota
CSICek ohartarazi duenez, Santa Ollalako urmaela "ur-putzu txiki bat baino ez da orain, eta hegaztiak dagoeneko ez dira etortzen".
2022/09/03 - 16:32
Lehortu egin da ura zeukan Doñanako Parke Naturalaren azken urmaela
Aurtengo idortearen ondorioz, Santa Olallako hezegunea, parkean dagoen handiena, urik gabe geratu da. Hirugarren aldia da historian Doñana erabat lehortzen dela, arrisku larrian utzita bertako animalia eta landareak.
2022/09/01 - 14:34
Udazkeneko uzta arriskuan egon liteke Txinan lehortearen eraginez
Inoiz izan duen beroaldirik handiena pasa du uda honetan Txinak. Herrialdearen erdialdean tenperaturak 40 gradutik gora egon dira bi hilabetez. Prezipitazio eskasiak udazkeneko uzta eta hornikuntza arriskuan jarri ditzake.
2022/09/01 - 13:38
Esako terma erromatarrak, drone batetik ikusita
Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren azken datuen arabera, Esako urtegia edukieraren % 20.95ean dago. Horren ondorioz, Tiermaseko ur termalen bainuetxea azaleratu egin da.
2022/08/31 - 22:37
Uda oso beroa eta lehorra izan da
Uztaila azken 50 urteetako sargorienetako izan zen. Errekorrak izan ziren tenperatura maximoei zein minimoei dagokienez. Hilaren 18an 43,5 º C izan ziren Laudion.
2022/08/30 - 16:04
Inoizko lehorterik larriena jasaten ari da Nafarroa
Bardea larrialdi gune izendatzea erabaki du Ebroko Ur Konfederazioak. % 22ra dago Esa. Itoitzeko urtegiko ur erreserba berriz % 40tik gorakoa da. Kontrara, presa txikiagoen maila sasoi honetarako ohikoa da, % 60ren ingurukoa.
2022/08/30 - 10:18
Txina hodei-ereitea egiten ari da euria sortzeko
Lehorteei eta beroaldiei aurre egite aldera, freskatzeko bide berriak ikertzen jarri dira adituak. Txinan euri artifiziala sortzen hasi dira, 1961az geroztik idorterik larriena pairatzen ari baitira. Zerura produktu kimikoak igorriz, euri-tantak sortzen dituzte.
2022/08/29 - 23:27
Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.
2022/08/26 - 17:17
Iparraldeko 95 udalerritan zorroztu dituzte neurriak lehortea dela eta
Azkenaldiko euriei esker ibai eta erreketako emariak handitu diren arren, eta oporraldiko bisitarien kontsumoa murriztu bada ere, industriaren eta hezkuntza zentroen jardueraren itzulerak neurriak zorroztea eragin du.
2022/08/23 - 21:36
Europar Batasunaren % 64 azken 500 urteetako lehorterik okerrena pairatzen ari dira
Ur faltak laborantzan, energia hidroelektrikoaren ekoizpenean eta ibaiko garraioan eragiten du. Halaber, muturreko beroaren ondorioz, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan suteak izateko arriskua areagotu egin da.
2022/08/23 - 13:05
Esako urtegia bere edukieraren % 26an dago
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak argitaratutako azken datuen arabera, gaur egun Esako urtegia edukieraren % 26,10ean dago. Drone batetik hartutako irudiek ederki erakusten dute urtegiaren egoera tamalgarria.
2022/08/18 - 23:47
160 litro pilatu dira Hondarribian, eta 97 litro, Donostian, 24 orduan
Azken orduetan, uztaila guztian halako hiru egin du euria lurraldearen zati horretan. Lesakan (Nafarroa), esaterako, 139 litro pilatu dira metro koadroko, eta Goizuetan, 92. Irunen (Gipuzkoa), 77 litro inguru izan dira.