Leioa
2018/05/11 - 11:45
Gidari bat hil da Leioan, aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe del Rio kalean. Hildakoa DHL konpainiako behargina zen eta lantokira bidean zegoen. Honenbestez, “in itinere lan-istripu” bat dela ziurtatu du UGTk.
2018/04/27 - 12:28
Leioako Umore Azokak 13 estreinaldi erakutsiko ditu 19. edizioan
Bizkaiko udalerriko azokan erabateko 13 estreinaldi, Estatu mailako lau estreinaldi eta "kaleko" lau estreinaldi ikusi ahal izango dituzte.
2018/04/23 - 21:14
Bi pertsona zigortu dituzte, Leioatik mundu osora droga banatzeagatik
Erresuma Batuko gizon eta emakume bati sei urteko espetxe-zigorra ezarri diete. Sarea beste bi lagunekin batera osatu zuten, baina horiek ez dakite non dauden.
2018/03/21 - 17:58
EAEko bost udalek Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako Zigilua lortu dute
Gobernantza Onaren arloan Europan abangoardian dauden lehen 200 udalen artean sartu dira Irun, Ermua, Basauri, Urnieta eta Leioa.
2018/03/19 - 13:32
EAEko bederatzi udalek Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortu dezakete
Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortzeko aukera dute.
2018/03/07 - 15:19
Sendagiria jaso dute Leioan sute baten ondorioz zauritutako 11 pertsonek
Sutea astearte arratsaldean piztu zen denda txinatar batean. Toxikatutako pertsonak hiru ospitalera eraman zituzten. Horietako hiru suhiltzaileak ziren, eta beste lau udaltzainak.
2018/03/07 - 14:59
11 pertsona toxikatu dira Leioan, denda txinatar batean izandako sute batean
Toxikatutako pertsonak hiru ospitalera eraman dituzte. Horietako hiru suhiltzaileak dira, eta beste lau udaltzainak.
2018/02/13 - 08:04
Gaztelueta eskolako irakasle ohiak sexu-abusuak egin izana ukatu du
Akusatua auzipetuta dago 2008 eta 2009an ikasleetako bati sexu-abusuak egitea leporatuta, eta akusazioa ukatu du aurkeztu berri duen idazkian.
2018/02/10 - 15:02
826 lagun Euskadin, barne mediku egoiliar izateko azterketetan
Gurean 317 plaza eskaintzen dira, baina plaza horietara Estatuko edozeinek egin dezake aukera.
2018/01/30 - 18:20
Gazteluetako ikasle ohiaren abokatuak 10 urteko zigorra eskatu du sexu abusuengatik
Halaber, irakasleari hamar urtez biktimarengana hurreratzeko debekua jartzea eskatu du.
2017/12/22 - 17:31
Bigarren saria Artea merkataritza-guneko administrazioan saldu dute
125.000 euro irabazi dituzte 51.244 zenbakiaren dezimo bat dutenek; dezimo gehienak Areetako enpresa batean jokatu dituzte.
2017/12/22 - 13:54
Bigarren sariaren (51244) zati bat Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Leioan jausi da
Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria du; hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro poltsikoratuko ditu.
2017/12/22 - 12:27
Leioako Artea merkataritza guneko administrazioak 31,2 milioi euro banatu ditu
Zorioneko daude Getxoko 4set informatika enpresako langileak, 25 milioi euro irabazi baitituzte, 51244 bigarren sariarekin.
2017/12/22 - 12:25
Leioan saldu dute bigarren saria
Artea merkataritza zentroan irten da bigarren saria, Leioan (Bizkaia). 51.244 zenbakiaren 200 eta 250 dezimo artean saldu ditu administrazioak.
2017/11/30 - 16:14
Travellin' Brothers: 'Nashvillen grabatzea ametsa izan da'
Bizkaitar taldeak, 2015eko Blues Talderik Onena Europan, zazpigarren diskoa grabatzen bukatu berri du AEBko hiri horretan, jotzen duten musika estiloaren munduko hiriburuan.
2017/11/22 - 22:26
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan
Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du.
2017/11/05 - 22:36
Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri
160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).
2017/11/05 - 19:58
%13,07ko parte-hartzea, A5eko Gure Esku Dagoren galdeketetan
21.027 pertsonek hartu dute parte igande honetan erabakitzeko eskubidearen alde Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan antolatu diren galdeketetan.
2017/11/05 - 09:00
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egingo dira gaur 13 udalerritan
Hautetsontziak jarriko dituzte Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa, Otxandio eta Getxon.
2017/10/28 - 19:20
Azaroaren 5eko kontsultetan parte hartzeko deia egin dute hainbat hautetsik
Erandio, Leioa eta Getxoko hautetsiek erabakitzeko eskubidearen festa izango dela nabarmendu dute, galderak eta emaitzak gorabehera, gaia "sendotzen" ari delako.