Bigarren sariaren (51244) zati bat Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Leioan jausi da
Gabonetako loteriako bigarren sariaren (51244) zati bat Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Leioan jausi da. Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria jaso du; hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro poltsikoratuko ditu. Guztira, 31.625.000 euro banatu ditu bigarren sariak Euskal Herrian.
Zehatz-mehatz esanda, Artea merkataritza eta aisia guneko loteria administrazioan zenbaki saridunaren 25 serie saldu dituzte (31.250.000 euro), eta dezimo bana Donostiako Narrika kaleko loteria administrazioan, Gasteizko Navarro Villoslada kaleko administrazioan eta Iruñeko Zaragoza kalekoan.
Dena den, oso sari banatua izan da, eta, Euskal Herriaz gain, Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan saldu dute zenbaki sariduna: Kantabrian, Santa Cruz Tenerifekoan, Albaceten, Balear Uharteetan, Lleidan, Madrilen, Valentzian, Las Palmasen, Leonen, Kordoban, Ourensen, Pontevedran, Badajozen, Bartzelonan, Caceresen, Cadizen, Castellon, Ciudad Realen, Coruñan, Granadan, Jaenen, Lugon, Murtzian, Salamancan, Sevillan, Sorian, Tarragonan eta Zaragozan.
Bigarren saria 09:56an irten da, bigarren taulan, eta Nazaret Blanco eta Yanisse Alexandra Soto San Ildefontsoko haurrek abestu dute.
2014tik, egunean bertan kobra daitezke Gabonetako loteriako sariak; hain justu, abenduaren 22ko iluntzetik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean