Leioa
2017/03/14 - 18:22
Petardoak bota eta pintadak egin dituzte EHUko Leioako kanpusean
Burua estalita zuten hiru pertsonak Kazetaritzako Dekanotzan sartu dira. Bik petardoak bota eta ETAko presoen aldeko pintadak egiten zituzten bitartean, hirugarrenak dena grabatu du.
2017/03/09 - 22:12
Sexu erasoei nola aurre egin irakatsiko dute Leioako ikastetxe batean
Ikasleek euren buruak defendatzen jakitea izango dute helburu Claret Askartza ikastetxean.
2017/03/03 - 10:16
Jon Maya: 'Gogoeta egiteko gonbita da ‘Oskara plazara’'
“Oskara” Kukai dantza konpainiaren lorratzean, “Oskara plazara” dantza eta dokumentala uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko dute gaur Errenterian, Niessen aretoan, Korrika Kulturalaren harira.
2017/02/24 - 15:36
Lan Ondo enpresako administratzaileari urtebeteko zigorra ezarri diote
Horren langile bat 25 metrotik behera erorita hil zen 2014ko maiatzaren 20an, EHUren instalazioetan lanean ari zela.
2017/02/14 - 15:34
Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohiak ez du deklaratu nahi izan
2008tik 2010erarteko urteetan, 12-13 urte zituen ikasleari sexualki eraso izanaren delitu zantzuengatik auzipetu du instrukzio epaileak Leioako Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia.
2017/02/14 - 14:13
Gazteluetako irakasle ohiak sexu abusuak ukatu ditu epailearen aurrean
Irteeran defentsaren abokatuak adierazi duenez, irakasle ohiak aurrez egindako deklarazioa berretsi du instrukzio-epailearen aurrean, eta ez du datu berririk erantsi.
2017/02/14 - 12:44
Gazteluetako irakasleak ez du epailearen aurrean deklaratu
Ustezko sexu abusuak egitea leporatzen zaio Gazteluetako irakaslea epailearen aurrera azaldu da gaur. Ez du deklaratu nahi izan eta lehen esandakoak berretsi ditu.
2017/01/28 - 12:54
Gazteluetako irakasle ohiak errugabea dela defendatu du
Guztiz errugabea dela defendatu du ikastetxeko zuzendariari eta irakasleei bidalitako gutun batean.
2017/01/21 - 15:30
Sexu abusuengatik Gazteluetako irakasle ohia auzipetu egingo dute
Delituaren zantzu argiak ikusi ditu epaileak, eta horrek gazteari ondorio psikologiko larriak eragin zizkiola.
2017/01/21 - 12:46
'Nire semeari egindakoagatik irakasle hori zigortzea nahi dugu'
Gaztelueta ikastetxean sexu-abusuak jasan zituen adingabearen aitak, Juan Cuatrecasak, elkarrizketa eskaini dio ETBri. Gaur Egunen, 14:00etan, erreportajea osorik (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2017/01/21 - 11:52
Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia auzipetu dute sexu abusuengatik
Horrez gain, epaileak 40.000 euroko fidantza ezarri dio, eta otsailaren 14an deklaratu beharko du.
2017/01/19 - 10:54
Sute batek kutxazain automatiko bat erre du Leioan
Lehendabiziko ikerketen arabera, baliteke sutea nahita eragindakoa izatea.
2017/01/19 - 10:36
Kutxazaina erre dute Leioan, itxuraz, nahita
Gertaera goizaleko 03:00ak aldera gertatu da, Leioako Sabino Arana kalean kokaturik dagoen kutxazain automatikoan.
2017/01/04 - 23:06
Ama bat eta bi seme-alaba adingabeak toxikatu dira Leioan, sute batean
Sua zartagin batean piztu da, eta sukaldean baino ez ditu egin kalteak.
2017/01/01 - 13:57
Kalteak Leioako hiru ibilgailutan, bost edukiontzik su hartu ostean
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta ez du baztertzen gertatutakoak pirotekniarekin zerikusia izatea.
2016/12/31 - 13:01
Bi motor-gidari zauritu dira Bizkaian izandako bi istriputan
Ezbeharrak Mungian eta Leioan izan dira eta zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
2016/11/25 - 19:51
Leioako campusean atxilotutako gaztea aske utzi dute, karguekin
Errektoretzara bidean joan zirenean atxilotu zuten gaztea, agintedunaren aurkako atentatua egitea leporatuta.
2016/11/24 - 15:14
Pertsona bat atxilotu dute eta hiru zauritu dira, Leioako campusean
Zauritutakoak kazetari bat eta bi ertzain dira. Ikasle Abertzaleakek ikasle mugimendua "kriminalizatzeko" asmoa dagoela salatu du.
2016/11/24 - 10:21
Itxi egin dituzte hauteslekuak EHUn
Hauteskundeen emaitzak 20:30 inguruan ezagutzea espero da.
2016/11/15 - 21:14
Leioako sexu erasoaren harira atxilotutakoa ez da agertu epaitegian
Epaileak karguekin aske utzi zuen, baina noizbehinka epaitegira joateko beharra ezarri zion.