Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat atxilotu dute eta hiru zauritu dira, Leioako campusean

Zauritutakoak kazetari bat eta bi ertzain dira. Ikasle Abertzaleakek ikasle mugimendua "kriminalizatzeko" asmoa dagoela salatu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Istiluak, Leioako kanpusean

Gazte bat atxilotu dute eta beste hiru pertsona (bi ertzain eta kazetari bat) zauritu dira, gaur goizean, Ertzaintzaren eta ikasleen artean izan diren istiluetan, EHUko errektore berria hautatzeko sistemaren kontra Leioako campusean egindako manifestazioan.

Istiluak 13:00etan hasi dira, deitutako manifestazioa behin amaituta. Euskal unibertsitatean errektore berria aukeratzeko dagoen bozkatzeko sistema salatzeko egindako deia izan da, izan ere, irakasleen botoak ikasleenaren bikoitza balio du.

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du, manifestazioaren hasieran, istiluak lehertu baino lehen, petardo bat jaurtitzea egotzita.

12:30ean hasi dute martxa, eta 2.000 ikasle inguru izan dira; horietako asko Errektoretzako eraikinera joan dira. Ertzaintzako bederatzi furgoi zeuden bertan.

Une horretan, manifestatzaileek harriak eta petardoak jaurti dizkiete ertzainei, eta hainbat karga izan dira azken hauen aldetik.

Manifestazioaren berri ematen ari zen kazetari bat zauritu egin da, buruan harri batek eman izanaren ondorioz. Bestalde, bi ertzain ere zauritu dira.

Manifestazioa hauteskunde prozesuaren aurka deitu dute. Gaur bertan aukeratuko dute errektore berria, Nekane Balluerza EHUko irakaslea eta ikertzailea hautagai bakarra dela.

EHU manifestazioa UPV EFE

Ikasle mugimenduaren "kriminalizazioa" salatu du IAk

Ikasle Abertzaleakek Leioako campusean atxilotutako manifestaria aske uzteko eskatu du eta ikasle mugimendua ?kriminalizatzeko? nahia salatu du.

Arratsalde honetan Bilbon egindako agerraldian, ikasleen sindikatuak azaldu du Nekane Balluerka EHUko errektore izateko hautagai bakarri beren aldarrikapenak emateko errektoretzara bidean joan direnean, Ertzaintzak haien kontra kargatu duela. ?Eraso horren aurrean autodefentsa erabili dugu?, azpimarratu dute.

Hortaz, EHUren jarrera kritikatu du, ?indarkeria poliziala? erabiltzegatik. Horrez gain, ?ikasle mugimendua kriminalizatzeko asmoz botere politikoen menpeko komunikabideek gertatutakoaren irakurketa faltsua? egin dutela salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X