Lekeitio
2021/02/25 - 13:43
Berango gune gorritik kanpo dago, kutsatzeek izandako beherakadaren ondorioz
Gasteizek gune horira egin du jauzi, baita Etxebarrik, Muskizek eta Ondarroak ere.
2021/02/24 - 13:44
Getxok eta Gueñesek lortu dute azkenean eremu gorritik ateratzea
Berangon, Derion, Oñatin, Santurtzin eta Sopelan egoerak okerrenean jarraitzen du oraindik ere, gune gorritik irten ezinda baitabiltza.
2021/02/23 - 13:45
Elgoibarrek gune latzena utzita, Oñati da Gipuzkoako udalerri gorri bakarra
Bestalde, Arabako lurralde historikoa eremu laranjatik atera eta maila horira egin du jauzi, kutsatzeek bertan izan duten beherakadaren ondorioz.
2021/02/22 - 13:57
Bermeok eremurik astinduena utzi ostean, zortzi udalerri gorri ditu EAEk
Gipuzkoako lurralde historikoak maila laranjatik horira igarotzea lortu du.
2021/02/21 - 18:26
Lekeition agertutako pintadak salatu dituzte EAJk eta EH Bilduk
Pintadak udaletxean, Batzokian, Herriko tabernan eta beste hainbat lekutan agertu dira. EAJk "antolatutako erasotzat" jo ditu, EH Bilduk uste du "lekuz kanpo" daudela.
2021/02/19 - 13:57
Bergarak eta Gorlizek gune astinduena utzi dute, eta Donostia eremu horira igaro da
Bizkaiko zazpi udalerri eta Gipuzkoako bi daude gaur-gaurkoz eremu gorrian. Gainerakoan, egoerak hobera egin du.
2021/02/18 - 13:56
Bilbo eremu gorritik atera da hilabete geroago
Astigarraga, Legazpi, Leioa, Lezo eta Ondarroa ere maila laranjan daude orain. Gorlizek, aldiz, eremu gorrira egin du jauzi, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.
2021/02/17 - 13:55
Basaurik, Gorlizek eta Lasarte-Oriak gune gorria utzi dute, intzidentzia hobetuta
Aldiz, Ondarroak ezin izan dio maila laranjari eutsi, eta eremurik latzenera itzuli da. Gaur-gaurkoz 16 udalerri gorri daude EAEn.
2021/02/16 - 14:00
Bizkaia ere eremu gorritik atera da
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek eremu kritikoenetik urruntzea lortu dute.
2021/02/15 - 16:30
Gasteiz eta Araba ere, gune gorritik kanpo
Bizkaia da gune gorriari eutsi dion lurralde historiko bakarra, baina intzidentzia asko jaitsi da bertan. Gaur-gaurkoz, 100.000 biztanleko 504 kasu daude; eremu latzenetik irteteko hurbil dago, beraz.
2021/02/12 - 13:57
Donostia eta Gipuzkoa gune gorritik atera dira
Tolosak eta Errenteriak ere lortu dute gune kritikoenetik irtetea. Bizkaian, Markina-Xemein, 39,8 kasuko intzidentzia metatuarekin, gune berdea estreinatzen lehena izan da.
2021/02/11 - 13:45
Barakaldo eta Erandio eremu laranjan sartu dira
Horrez gain, Ermua, Sestao eta Azkoitia udalerri hori dira gaurtik.
2021/02/10 - 22:20
Inauteriengatik kezkatuta, udalak ardura eta zuhurtzia eskatzen ari dira
Tolosako udal-gobernuak, adibidez, bideo bat argitaratu du inauteriak bertan behera geratu direla gogoratuz eta herritarrei segurtasun-neurriak betetzeko eskatuz.
2021/02/10 - 13:51
Gune gorritik irten dira Bizkaiko bi udalerri eta Gipuzkoako hiru
Galdakao, Hernani, Mungia, Oiartzun eta Urnieta dira, hain zuzen, azken orduetan kutsatzeen beherakada nabarmenena izan duten udalerriak. Markina-Xemeinek, bestalde, gune horian sartzea lortu du.
2021/02/09 - 14:15
Beste sei udalerri atera dira eremu gorritik, baina Bergara eta Oñati sartu dira
Andoain, Gernika-Lumo, Laudio, Markina-Xemein, Ortuella eta Portugalete dira azken 24 orduetan datuen hobekuntza nabarmenena izan duten udalerriak.
2021/02/08 - 15:38
Egoera hobetuta, eremu gorritik atera dira sei udalerri
Honakoak dira: Lekeitio, Trapagaran, Zalla eta Zornotza, Bizkaian, eta Eibar eta Hondarribia, Gipuzkoan. Usurbilek kontrako bidea egin du, eta laranjatik gorrira igaro da.
2021/02/06 - 22:08
Uholdeak izan dira Lekeition eta luiziak Zarautzeko eta Bermeoko errepideetan
N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.
2021/02/06 - 21:58
Goizean gogotik bota du eta euriak arazo ugari sortu ditu
Uholdeak izan dira Lekeition, eta Alonsotegin Kadagua ibaia oso hazita eta hainbat puntutan bidetik atera da. Luizien ondorioz errepideak itxi behar izan dituzte Bermeon eta Zarautzen.
2021/02/05 - 13:48
Laudio, Gorliz eta Oiartzun, gorriz margotzen azkenak
Elorriok, ordea, maila bat egin du behera eta laranjan dago orain. Horrenbestez, 51 udalerri daude intzidentzia tasa metatua 500 kasu baino gehiagokoa dutenak.
2021/02/04 - 15:58
Berango eremu gorrian sartu da, eta Gorliz, berriz, bertatik atera
Gipuzkoan ere bi aldaketa izan dira: Debak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da. Mutriku, ordea, udalerri horia da gaurtik.