Lekeitio
2022/09/03 - 00:36
Lekeitioko Udalaren omenaldia, Mujika eta Martinez de Murgia ETAkideen exekuzioaren 50. urteurrenean
Orduko erregimen frankistaren bertsio ofizialak istilu armatu bat izan zela esan bazuen ere, Jaurlaritzaren balorazio batzordeak ikertu eta ondorioztatu berri duenez, "exekuzio estrajudizial" baten zantzu garbiak daude, eta polizia abusuei buruzko legearen arabera, biktimatzat aitortu ditu.
2022/08/12 - 18:19
Lekeitiok gomazko antzarren erabilera esklusiboa onartu du Antzar Egunean
Udalak aho batez onartu du urte honetatik aurrera gomazko antzarak soilik erabiltzea irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.
2022/08/08 - 09:24
Uraren presioa jaitsiko dute Busturialdean gauez gaurtik aurrera
Murrizketa 24:00etatik 06:00etara izango da, eta, ordu horretan, ohiko presioa berreskuratuko da. Lea-Artibai eskualdean, berriz, funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzea eskatu dute, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean, adibidez.
2022/07/19 - 22:28
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Busturialdeko 16 udalerritan neurriak hartuko beharko dituzte, ura beharrezkoa ez denean ez baliatzeko; izan ere, Bizkaian ez du euririk egin uztailean, eta udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira.
2022/07/16 - 21:19
Ertzaintzaren helikopteroak Lekeitioko kala batean istripua izan duen emakume bat erreskatatu du
Larunbat honetako 11:45 aldera, 47 urteko emakume batek istripua izan du, bizkaitar udalerriko kala batera iristen saiatzen ari zela; gunera ailegatzea zaila zenez, helikopteroz eraman dute. Makadurak ditu, eta baliteke eskumuturra apurtuta izatea.
2022/06/29 - 16:10
Ane Maruri Lekeitioko 'Kaxarranka' dantzatzen duen lehen emakumea izan da
Lehendabiziko aldiz emakume batek dantzatu du "Kaxarranka" Lekeition. Ane Maruri, Elkartasuna dantza taldeko kidea herriko historian sartu da, San Pedroko arkuaren aurrean dantza eginez.
2022/06/28 - 23:10
Historian lehen aldiz emakume batek, Ane Marurik, dantzatuko du Lekeitioko San Pedro jaietako kaxarranka
Lekeitioko kaxarranka lehen aldiz emakume batek dantzatuko du. Bizkaiko herrian bihar ospatuko da San Pedro eguna, eta egunaren une ikusgarriena, kaxarranka, aurten Ane Marurik dantzatuko du. Entseguetan izan gara.
2022/06/28 - 17:21
Ane Maruri: 'Aldaketak eman behar dira derrigorrez, berdintasunera ailegatzeko'
Emakume batek dantzatuko du lehen aldiz Kaxarranka dantza Lekeitioko jaien egun handian, eta Ane Maruri da aldaketa horrek hartu duen izena. "Herriak "oso pozik hartu du, animo asko jasotzen ditut egunero", esan digu Anek dantzaren bezperan.
2022/06/16 - 18:19
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
2022/05/30 - 23:58
Bilbao Bizkaia Harro 2022 jaialdiaren egitaraua
Jarduerak ekainaren 16tik 29ra egingo dira Bilbon, Lekeition, Santurtzin eta Plentzian.
2022/05/30 - 19:45
Bilbok eta Bizkaiak itsasadarreko Ur Parade berreskuratuko dute Harrotasun Egunean
Formatu originala berreskuratzeaz gain, Bilbo-Bizkaia Harro Lekeitio, Plentzia eta Santurtzira zabalduko da. Jaialdia ekainaren 16tik 29ra izango da.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/04/15 - 16:16
Kostaldeko herriak bisitariz bete dira
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, milaka dira Ostiral Santu honetan euskal kostaldea bisitatzen ari diren turistak. Herri hauetako ostalari eta dendariak pozik daude bisitariekin.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.