Libano
2012/09/17 - 23:08
Hizbolak protestarako deia egin du
Urteak dira Hizbolako buruzagi nagusiak ez zuela agerraldi publikorik egiten. Protestak egitera deitu ditu bere jarraitzaileak. Beiruten berriemaile, Ane Irazabal.
2012/09/17 - 00:57
Hezbolak Mahomaren filmaren aurkako manifestazioak deitu ditu Libanon
Filmea musulmanak eta kristauak aurrez aurre jartzeko erabili izana egotzi die Hezbolak AEBei. Hortaz, "Islamaren kontrako gerra" honi erantzuteko deia egin die musulmanei.
2012/09/15 - 22:52
Libano: Aita Santuak gazteekin topaketa izan du
Giro bortitz hau tarteko Libanon Benedicto Hamaseigarrenak, kristautasuna eta islama, batera bakean bizitzearen beharra azpimarratu du. Aita Santuak gazteekin topaketa izan du arratsaldean
2012/09/14 - 19:54
Aita Santuak Libano bisitatu du
Aireportuan bertan kristau eta musulmanen arteko orekaren beharraz mintzatu da Aita Santua. Bakearen izenean doala iragarri du eta bertako agintariei adiskidetzeari lehentasuna emateko eskatu die.
2012/08/23 - 10:37
Siriako gerrak Libano kutsatu du
Siriako indarkeria Libanora iristea saihestezina zen, eta kitto, gertatu da.
2012/08/16 - 15:55
Siriako gatazka Libanora zabaltzeko beldurra zabaltzen ari da
50.000 siriarrek aurkitu dute babesa Libanon eta konfesioen arteko tentsioa haundituz doa bertan. Mikel Ayestaran Tripolin da, suniek (matxino siriarren aldekoak) Libanon duten gotorlekua.
2012/08/15 - 17:41
Libano iparraldea Siria txiki bat bilakatu da
Siriako gerrak muga zeharkatu du. Gutxiengo alauiak erregimena defendatzen du. Suniek, Libano iparraldean dagoen sektarik handienak, matxinoen iraultza babesten dute.
2012/07/20 - 14:36
Biolentzia areagotu da Sirian
200 pertsona baino gehiago hil ziren atzo Sirian, gehienak Damaskon. Gainera, matxinoek hiriburuko polizia-etxerik handienari eraso diote.
2012/04/09 - 23:36
153 lagun hil dira Sirian su-etenaren bezpera egunean
Gainera, Libanoko Al Jadeed telebista kateko kameralari bat hil da Libano eta Siriaren arteko mugan egon den tiroketa batean.