Hezbolak Mahomaren filmaren aurkako manifestazioak deitu ditu Libanon
Hasan Nasrala Hezbolako liderrak Mahomari buruzko 'Musulmanen errugabetasuna' AEBetako filmaren aurka protestatzeko hainbat manifestazio deitu ditu Libanon. Honen arabera, film honek irain egiten dio Mahomari. Halaber, filmea musulmanak eta kristauak aurrez aurre jartzeko erabili izana egotzi die Nasralak AEBei.
"Musulmanek eta kristauek erne jarraitu behar dute, gatazkak okerrera egin ez dezan", esan du Hezbolako buruak telebistan eskainitako hitzaldian, "filmaren arduradunek, AEBetatik hasita, kontuak eman beharko dituzte".
"Gertatutako guztia AEBetako zerbitzu sekretukoek antolatu dute", salatu du. Gainera, adierazpen askatasuna aitzakitzat erabilita, filmaren zabaltzea zuritu izana errefusatu du.
Hortaz, "Islamaren kontrako gerra" honi erantzuteko deia egin die musulmanei. "Arrisku honen neurrian, musulmanek honi aurre egitea beharrezkoa da", azaldu du, "enbadaxen aurrean amorrua erakustea ez da nahikoa, buruzagiei neurriak hartzeko eskatu behar diegu".
Hasan Nasrala Hezbolako liderrak Mahomari buruzko 'Musulmanen errugabetasuna' AEBetako filmaren aurka protestatzeko hainbat manifestazio deitu ditu Libanon. Honen arabera, film honek irain egiten dio Mahomari. Halaber, filmea musulmanak eta kristauak aurrez aurre jartzeko erabili izana egotzi die Nasralak AEBei. "Musulmanek eta kristauek erne jarraitu behar dute, gatazkak okerrera egin ez dezan", esan du Hezbolako buruak telebistan eskainitako hitzaldian, "filmaren arduradunek, AEBetatik hasita, kontuak eman beharko dituzte". "Gertatutako guztia AEBetako zerbitzu sekretukoek antolatu dute", salatu du. Gainera, adierazpen askatasuna aitzakitzat erabilita, filmaren zabaltzea zuritu izana errefusatu du.Hortaz, "Islamaren kontrako gerra" honi erantzuteko deia egin die musulmanei. "Arrisku honen neurrian, musulmanek honi aurre egitea beharrezkoa da", azaldu du, "enbadaxen aurrean amorrua erakustea ez da nahikoa, buruzagiei neurriak hartzeko eskatu behar diegu".
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte