Siriako gerrak Libano kutsatu du
Siriako indarkeria Libanora iristea saihestezina zen, eta kitto, gertatu da. Azken egunetan borroka gogorrak izan dira Libanoko Tripoli hirian, Bashar El Assad Siriako presidentearen aldeko eta kontrakoen artean. Mugan ere sortu dira liskarrak eta Beirut hiriburuan egunetik egunera hazten ari da tentsioa.
Siriak eragin handia du Libanon; duela ia zazpi urte hogei mila soldadu zituen herrialdeko ekialde osoan. Siriarren gehiengoak ez du Libano herrialde independente gisa ikusten, kolonialista frantsesek duela mende bat kendutako Siriako zati gisa baizik. Eta, gainera, Libanon Siriako eskema sektario berbera errepikatzen da, baita era nabarmenagoan ere: Nafarroaren tamaina duen herrialde txiki honetan 17 sinesmen erlijioso desberdin dituzten lau milioi pertsona bizi dira. Garrantzitsuenak erlijio kristaua, musulmana, xiia, suni musulmana eta drusa dira. Gutxiengo alauitar bat ere badago, Assadek parte hartzen duen berbera.
Begiko izate edo ez izate hutsagatik, komunitate horietako batzuk Assaden alde jarri dira, eta beste batzuk aurka. Horri kanpoko interesak gehitzen badizkiogu, bolborategi bat dugu aurrean.
Siriarrak eta irandarrak ez daude Libanon duten influentzia galtzeko prest; saudiarabiar, Golkoko emiratoak eta estatubatuarrak, berriz, influentzia hori ahultzeko hariak mugitzen ari dira, eta baita Libano Assaden kontra borrokatzen ari direnentzako atzeguardia bihurtzeko ere.
Libanok sekulako gerra zibila bizi izan zuen 1975 eta 1990 urteen artean. Gerra horren mamuak, berriz ere, loa kentzen du.
Siriako indarkeria Libanora iristea saihestezina zen, eta kitto, gertatu da. Azken egunetan borroka gogorrak izan dira Libanoko Tripoli hirian, Bashar El Assad Siriako presidentearen aldeko eta kontrakoen artean. Mugan ere sortu dira liskarrak eta Beirut hiriburuan egunetik egunera hazten ari da tentsioa. Siriak eragin handia du Libanon; duela ia zazpi urte hogei mila soldadu zituen herrialdeko ekialde osoan. Siriarren gehiengoak ez du Libano herrialde independente gisa ikusten, kolonialista frantsesek duela mende bat kendutako Siriako zati gisa baizik. Eta, gainera, Libanon Siriako eskema sektario berbera errepikatzen da, baita era nabarmenagoan ere: Nafarroaren tamaina duen herrialde txiki honetan 17 sinesmen erlijioso desberdin dituzten lau milioi pertsona bizi dira. Garrantzitsuenak erlijio kristaua, musulmana, xiia, suni musulmana eta drusa dira. Gutxiengo alauitar bat ere badago, Assadek parte hartzen duen berbera. Begiko izate edo ez izate hutsagatik, komunitate horietako batzuk Assaden alde jarri dira, eta beste batzuk aurka. Horri kanpoko interesak gehitzen badizkiogu, bolborategi bat dugu aurrean. Siriarrak eta irandarrak ez daude Libanon duten influentzia galtzeko prest; saudiarabiar, Golkoko emiratoak eta estatubatuarrak, berriz, influentzia hori ahultzeko hariak mugitzen ari dira, eta baita Libano Assaden kontra borrokatzen ari direnentzako atzeguardia bihurtzeko ere. Libanok sekulako gerra zibila bizi izan zuen 1975 eta 1990 urteen artean. Gerra horren mamuak, berriz ere, loa kentzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte