Libia
2011/08/30 - 16:28
Gadafiren emaztea eta hiru seme Aljerian daudela zabaldu dute
Aljeriako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez, "Muamar Gadafiren emaztea Safia, Aisha alaba eta Hannibal eta Mohamed semeak Aljerian sartu dira astelehen honetan".
2011/08/30 - 12:53
Libiako iraultza kutsatzearen beldur
Abdelaziz Buteflika Aljeriako presidentea eta Hafez El Assad Siriakoa herrialde arabiarretako iraultzen beldur dira.
2011/08/29 - 15:28
NATOk eta matxinoek Gadafi setiatzen jarraitzen dute Libian
Azken orduetan, erregimenaren zenbait jomuga bonbardatu dituzte, hogei baino gehiago lider libiarraren jaioterrian; Trantsizio Nazio-Kontseiluaren ustez, Gadafi "mehatxua" da oraindik.
2011/08/29 - 12:03
Trantsizio Kontseiluak Gadafirekin negoziatzea baztertu du
Bestalde, Tripolin, Libiako hiriburuan, "inoiz ez bezalako" izurritea jasan lezakeela iragarri du UNICEFek, herritarrek ezin dutelako edateko urik lortu.
2011/08/27 - 21:15
Erreboltarien arabera, baliteke Gadafik Libia utzi izana
Gainera, Sky News kate bretainiarraren arabera, gutxienez 53 hilotz aurkitu dituzte Tripoliko biltegi batean. Antza, dituzten zantzuak ikusita, Gadafiren tropek aste honetan bertan exekutatu dituzte.
2011/08/26 - 13:09
Condoleezza Ricen argazki-albuma aurkitu dute Gadafiren jauregian
"Asko miresten dut, agintari arabiarrei hurbildu eta aginduak nola ematen dizkien oso gustukoa dut... Leezza, Leezza, Leezza. Asko maite dut", esan zuen behin Gadafik.
2011/08/26 - 01:35
Matxinoei eraso egiteko eta horiek suntsitzeko eskatu du Gadafik
Libiako liderrak esku-hartze atzerritarraren aurka borrokatzeko eskatu die herrialdeko tribu guztiei; NBEk 1.500 milioi dolar desblokeatu ditu matxinoentzat.
2011/08/25 - 14:55
Libian bahitutako lau kazetari italiarrak aske utzi dituzte
NATO matxinoekin elkarlanean ari da Gadafi aurkitzeko. Libiako Transizio Kontseilu Nazionaleko presidenteak 1,3 milioi euroko ordain saria eskaini zuen atzo atzematea lortzen zuenarentzat.
2011/08/25 - 00:43
Italiako lau kazetari bahitu dituzte Libian
Astearte honetan Gadafiren egoitzaz jabetu ziren erreboltariak. Honen ustetan, Libiako buruzagia Tripolin da oraindik. Gadafik hil arte borrokatuko duela hitz eman du.
2011/08/24 - 14:07
Gadafik hil arte borrokatuko duela hitz eman du
Erreboltariek Gadafiren kuartela hartu dute mendean. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago.
2011/08/23 - 22:37
Libiako matxinoek Gadafiren egoitza mendean hartu dute
Erreboltariek haien bandera jarri dute Gadafiren kuartelean. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk.
2011/08/23 - 17:27
Gadafiren seme batek agerraldia egin du aita onik dagoela esateko
Saif el Islamek agerraldi publikoa egin du, atzo matxinoek atxilotu egin zutela zabaldu eta gero. Tripoliko hainbat auzotan errebeldeen eta Gadafiren aldekoen arteko borroka gogorrak dira nagusi.
2011/08/22 - 12:26
Matxinoek eta NATOk Gadafi inguratu dute
Istilu gogorrak izan dira Tripolin eta matxinoek erregimenaren bukaera "oso gertu" dagoela adierazi dute. Nazioarteko agintariek "berehala" amore eman dezala eskatu diote Gadafiri.
2011/08/17 - 15:22
Abuztuaren bukaerarako Gadafi menderatuko dutela uste dute matxinoek
Al Zauiako kontrola berreskuratzea "garrantzitsua da, Tripolirako bidea irekitzen duelako"; beraz, orain "fase militar erabakigarria pasatzen ari gara", dio Trantsizioko Kontseilu Nazionalak.
2011/08/16 - 10:52
Libia: Tripoli Brigada, erreboltarien esperantza hiriburua menperatzeko
Erreboltarien armada kaotikoan dagoen multzorik prestatuena da Tripoli Brigada.
2011/08/09 - 22:25
Libia: Gutxienez 85 hildako NATOren erasoan
Gadafiren aldekoen kontrolpean dagoen Jana albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez, biktimen gehiengoa emakumeak eta haurrak dira. Honen esanetan, "talde-sarraskia" izan da.
2011/06/10 - 11:37
Gerrako krimenengatik epaituko dute Gadafi
Hagako auzitegiko fiskal buruaren arabera, Gadafi buruzagi libiarrak bere gizonei emakumeenganako indarkeria arma gerra gisa erabiltzeko baimena eman dien susmoa du.
2011/06/08 - 18:21
Bere helburuak lortzeko beharrezkoa den denbora izango da NATO Libian
Bruselan bildutako Defentsa ministroek adostu dutenez, "beharrezkoa den heinean mantenduko dugu presioa". Gainera, hauen esanetan, Muamar el Gadafi "iraganeko kontua" da.
2011/03/29 - 21:50
Gadafirik gabe Libia nola bideratu eztabaidatuko dute gaur aliatuek
Nazioarteak operazio militarrak aztertu eta su-etenaren ostean egin beharrekoak erabakiko ditu.
2011/03/19 - 17:00
Gadafik Bengasi bonbardatu du eta NBEri aurre egin dio
-"Libiako barne arazoetan sartzen badira, damutuko dira", ohartarazi die Gadafik Sarkozyri, Zapaterori, Ban Ki-mooni eta Cameroni.-Oposizioak nazioarteko esku-hartzea eskatu du.