Matxinoei eraso egiteko eta horiek suntsitzeko eskatu du Gadafik
Muamar Gadafik, ostegun arratsaldean, Matxinoei eraso egiteko eta horiek 'suntsitzeko' eskatu du berriro. Al Aruba katetik zabaldutako mezu baten bidez, Libiako liderrak esku-hartze atzerritarraren aurka borrokatzeko deia luzatu die herrialdeko tribu guztiei; halaber, emakumeak eta umeak Tripolira eramateko deia egin du, hiriburua 'arazteko'. Bere jarraitzaleak askoz gehiago direla esan du, matxinoentzako toki segururik egongo ez dela ohartarazi aurretik. NBEk, osteguneko azken orduan baieztatu dutenez, 1.500 milioi dolar desblokeatu ditu matxinoentzat.
Bitartean, matxinoak Sirtera bidean dira, Muamar Gadafik Mediterraneoan duen azken gotorlekuari aurre egiteko asmoz, hala adierazi du errebeldeen bozeramaile batek.
Gune desberdinetatik gerturatzen ari dira Sirtera, Gadafiren jaioterrira. Diktadorearen aldeko indarrek amore emango duten itxaropena dute, baina, azken hauek hitz eman dutenez, "hil arte" arituko dira borrokan.
Inork ez daki Gadafi non dagoen, baina Sirtera ihes egin duen zurrumurrua zabaldu da. 100.000 biztanleko hiriburu horretan bere tribuko kide asko bizi dira.
Gadafiren indarrek Brega eta Ras Lanuf hiriak utzi dituzte aste honetan Sirtera joateko eta, orain, bailara Gorria izenaz ezaguna den inguru batean bilduta daude, Sirtetik 120 bat kilometro ekialdera.
NATO errebeldeei datuak ematen ari da
Liam Fox Erresuma Batuko Defentsa ministroaren araber, NATO matxinoei inteligentzia datuak ematen ari da Muamar Gadafi eta bere semeak atzeman ahal izateko.
"Gadafi aurkitu dezaten NATO matxinoei eta erregimeneko hainbat kideri ikuskapen eta inteligentzia datuak ematen ari dela aitortu dezaket", esan du Foxek Sky News telebista katean.
'The Daily Telegraph' egunkariak dioenez, Erresuma Batuko indarrak Libian zabalduta daude pertsona horiek bilatzen laguntzeko, baina Foxek ez du horren inguruan adierazpenik egin nahi izan.
NATOk ohar batean adierazi duenez, aliantzako indarrek Sirte eta Tripoli inguruan dauden 11 helburu militarri eraso diete. Sirte Muamar Gadafiren jaioterria da, une honetan matxinoak bertara heltzeko ahaleginetan ari dira larunbatean Tripoli ia mendean hartzea lortu eta gero.
Gadafik eta bere semeek desagertuta jarraitzen dute, egoera horrekinbeldurtuta Libiako Transizio Kontseilu Nazionalak 1,3 milioi dolareskaini ditu erregimeneko buruzagia atzematearn truke.
Saif al Islam, Gadafiren semeetako bat, Tripoli mendebaldean ezkutatuta egon daitekeen susmoa dute errebeldeek.
Lau kazetari italiarrak, aske
Asteazkenean bahitu zituzten lau kazetari italiarrak aske utzi dituzte Tripolin, "Corriere della Sera" eta "La Stampa" egunkariek diotenez. Bahitutako hiruk bi komunikabide horietan egiten dute lan eta beste batek "Avvenire" aldizkarian.
Domenico Quirico "La Stampa"egunkariko korrespontsala aske utzi bezain pronto egunkarikoerredakzioko kideekin harremanetan jarri da. "Ongi nago, baina orainordubete arte hilik nengoela uste nuen", adierazi die telefonoz.
DomenicoQuirico, Elisabetta Rosaspina, Giuseppe Sarcina eta Claudio Monici atzoarratsaldean bahitu zituzten Tripolitik 50 bat kilometrotara. Ferrucciode Bortoli 'Corriere della Sera'ko zuzendariak Rosaspinarekin hitzegindu telefonoz, eta lau italiarrak ongi eta lasai daudela ziurtatu du.
Oraingoz, bi egunkariek argitaratutakoaren arabera bahituta zituzten etxean bi gazte sartu dira eta aske utzi dituzte. "Corriere della Serak" dioenez, eurak zaintzen zegoen gizonezkoak ihes egin du gauean.
Mugarik Gabeko Medikuen erakundearen salaketa
Tripoliko ospitaleak gainezka daudela salatu du Mugarik gabeko Medikuen elkarteak eta azken hiru egun hauetan izan diren zaurituei aurre egiteko baliabiderik ez dagoela esan du.
Mugarik gabeko Medikuen gobernuz kanpoko erakundea joan den otsailean hasi zen lanean Libian, ospitaleak ordurako gainezka zeudela salatu du erakundeko kide batek eta orain arazoa gehiago larritu dela adierazi du, batik bat, atzerriko mediku eta erizain askok euren lurraldeetara ihes egin dutelako.
Muamar Gadafik, ostegun arratsaldean, Matxinoei eraso egiteko eta horiek 'suntsitzeko' eskatu du berriro. Al Aruba katetik zabaldutako mezu baten bidez, Libiako liderrak esku-hartze atzerritarraren aurka borrokatzeko deia luzatu die herrialdeko tribu guztiei; halaber, emakumeak eta umeak Tripolira eramateko deia egin du, hiriburua 'arazteko'. Bere jarraitzaleak askoz gehiago direla esan du, matxinoentzako toki segururik egongo ez dela ohartarazi aurretik. NBEk, osteguneko azken orduan baieztatu dutenez, 1.500 milioi dolar desblokeatu ditu matxinoentzat.Bitartean, matxinoak Sirtera bidean dira, Muamar Gadafik Mediterraneoan duen azken gotorlekuari aurre egiteko asmoz, hala adierazi du errebeldeen bozeramaile batek.Gune desberdinetatik gerturatzen ari dira Sirtera, Gadafiren jaioterrira. Diktadorearen aldeko indarrek amore emango duten itxaropena dute, baina, azken hauek hitz eman dutenez, "hil arte" arituko dira borrokan. Inork ez daki Gadafi non dagoen, baina Sirtera ihes egin duen zurrumurrua zabaldu da. 100.000 biztanleko hiriburu horretan bere tribuko kide asko bizi dira. Gadafiren indarrek Brega eta Ras Lanuf hiriak utzi dituzte aste honetan Sirtera joateko eta, orain, bailara Gorria izenaz ezaguna den inguru batean bilduta daude, Sirtetik 120 bat kilometro ekialdera. NATO errebeldeei datuak ematen ari daLiam Fox Erresuma Batuko Defentsa ministroaren araber, NATO matxinoei inteligentzia datuak ematen ari da Muamar Gadafi eta bere semeak atzeman ahal izateko."Gadafi aurkitu dezaten NATO matxinoei eta erregimeneko hainbat kideri ikuskapen eta inteligentzia datuak ematen ari dela aitortu dezaket", esan du Foxek Sky News telebista katean.'The Daily Telegraph' egunkariak dioenez, Erresuma Batuko indarrak Libian zabalduta daude pertsona horiek bilatzen laguntzeko, baina Foxek ez du horren inguruan adierazpenik egin nahi izan.NATOk ohar batean adierazi duenez, aliantzako indarrek Sirte eta Tripoli inguruan dauden 11 helburu militarri eraso diete. Sirte Muamar Gadafiren jaioterria da, une honetan matxinoak bertara heltzeko ahaleginetan ari dira larunbatean Tripoli ia mendean hartzea lortu eta gero. Gadafik eta bere semeek desagertuta jarraitzen dute, egoera horrekinbeldurtuta Libiako Transizio Kontseilu Nazionalak 1,3 milioi dolareskaini ditu erregimeneko buruzagia atzematearn truke. Saif al Islam, Gadafiren semeetako bat, Tripoli mendebaldean ezkutatuta egon daitekeen susmoa dute errebeldeek.Lau kazetari italiarrak, aske Asteazkenean bahitu zituzten lau kazetari italiarrak aske utzi dituzte Tripolin, "Corriere della Sera" eta "La Stampa" egunkariek diotenez. Bahitutako hiruk bi komunikabide horietan egiten dute lan eta beste batek "Avvenire" aldizkarian. Domenico Quirico "La Stampa"egunkariko korrespontsala aske utzi bezain pronto egunkarikoerredakzioko kideekin harremanetan jarri da. "Ongi nago, baina orainordubete arte hilik nengoela uste nuen", adierazi die telefonoz. DomenicoQuirico, Elisabetta Rosaspina, Giuseppe Sarcina eta Claudio Monici atzoarratsaldean bahitu zituzten Tripolitik 50 bat kilometrotara. Ferrucciode Bortoli 'Corriere della Sera'ko zuzendariak Rosaspinarekin hitzegindu telefonoz, eta lau italiarrak ongi eta lasai daudela ziurtatu du. Oraingoz, bi egunkariek argitaratutakoaren arabera bahituta zituzten etxean bi gazte sartu dira eta aske utzi dituzte. "Corriere della Serak" dioenez, eurak zaintzen zegoen gizonezkoak ihes egin du gauean.Mugarik Gabeko Medikuen erakundearen salaketa Tripoliko ospitaleak gainezka daudela salatu du Mugarik gabeko Medikuen elkarteak eta azken hiru egun hauetan izan diren zaurituei aurre egiteko baliabiderik ez dagoela esan du.Mugarik gabeko Medikuen gobernuz kanpoko erakundea joan den otsailean hasi zen lanean Libian, ospitaleak ordurako gainezka zeudela salatu du erakundeko kide batek eta orain arazoa gehiago larritu dela adierazi du, batik bat, atzerriko mediku eta erizain askok euren lurraldeetara ihes egin dutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.