Liburu azokak
2021/12/04 - 17:07
Nola prestatzen dute argitaletxeek Durangoko Azokara bidali behar duten materiala?
Argitaletxeak Azokara begira noiz antolatzen hasi, zein material bidali, liburuen banaketa nola egin… prestaketa hori nolakoa den ezagutu nahi izan du ETBk eta horretarako Elkarren banaketa biltegia bisitatu du.
2021/12/04 - 11:12
Durangoko 56. Azoka ere, oztopoak oztopo, bada
Durangoko Azokak aurrez aurreko formulari eutsi dio, eta erakusmahaiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, solasaldiak, aurkezpenak eta beste bisitagai izango dira gaurdanik abenduaren 8ra arte.
2021/12/03 - 15:32
Bi urte eta gero, ilusio handiz, milaka kultur-zale hartuko ditu Durangoko Azokak
Bizi dugun egoerara egokituta, baina joan den urtean biltegia zenak ohiko itxura hartuko du. 220 stand egongo dira guztira aurtengo 990 nobedade eta beste hamaika proposamenekin. Eta aurten bai sortzaileekin hartu-emana izateko aukera egongo da.
2021/12/03 - 15:29
Goizean goizetik martxan da Durangoko Azokako online denda, eta abenduaren 7ra arte zabalik egongo da
Egunaren amaieran, Landako guneak ateak ixten dituenean, eskaerak argitaletxeei pasako dizkiete. Gerediagako boluntarioek material hori guztia bildu eta paletetan garraiorako prestatuko dituzte. Abenduaren 9tik aurrera hasiko dira banatzen eskaerak etxeetara.
2021/11/29 - 20:20
Nola eman dezaket izena Durangoko Azoka bisitatzeko?
Pandemiaren bilakaera dela eta, aurten ezinbestekoa izango da izena aurrez ematea Landako Gunean nahiz Plateruena antzokian sartu ahal izateko.
2021/11/29 - 09:06
Durangoko Azokarako izena emateko epea, abian
Segurtasun-neurriak indartu behar izan dituzte Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Landako Gunean zein Plateruenako kontzertuetan sartzeko beharrezkoa da aurretik izen ematea.
2021/11/11 - 11:05
Ahotsenea guneak 50 zuzeneko eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra
Egunero hamar kontzertu egongo dira, Plateruenean, 11:00etatik 22:00etara.
2021/11/08 - 11:43
Durangoko 56. Azoka: BaDA!
Durangoko Azoka abenduaren 3tik 7ra egingo dute on line, eta abenduaren 4tik 8ra aurrez aurre. Jon Ander Urresti bermeotar aktorea da protagonista.
2021/09/06 - 20:23
Aurrez aurreko 56. Durangoko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak
Horrez gain, iazko sareko salmentaren arrakasta ikusita, eta edukiera mugatua izan beharko denaren jakitun, denda birtualari ere eustea erabaki dute.
2021/06/07 - 17:15
Ramon Saizarbitoriak Urrezko Luma jaso du Bilboko Liburu Azokan
Donostiar idazleak liburu-saltzaileen papera azpimarratu du eskerrak emateko hitzaldian.
2021/05/25 - 18:54
Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an, Ziburun
Baltsan elkarteak eta "Argia" aldizkariak "oasi bat" eskaini nahi dute "erdararen basamortuan".
2020/12/09 - 15:46
Pozik, hunkituta eta eskertuta dago Durangoko Azokaren antolakuntza
Ia 8.000 eskaritan 27.758 produktu saldu dituzte. Erdiak baino gehiago liburuak izan dira, 7.000 pasatxo musika produktuak eta 5.000 inguru bestelakoak.
2020/12/09 - 13:50
Durangoko Azokak aurreikuspenak gainditu ditu
27.758 produktu saldu dituzte online dendan, 7.800 erosketatan, eta erosle bakoitzak 53 euro gastatu ditu, batez beste. Produktuak liburu dendetan erosi ahalko dira orain.
2020/12/07 - 21:29
Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren azken egunean?
Besteak beste, 12:00etan, Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak eta Miren Amurizak bakarrizketa eta hausnarketa ezberdinak plazaratuko dituzte Landako Gunean egingo duten ikuskizun batean.
2020/12/07 - 15:31
Euskara kolokialaren baliabideak, eskura
Asier Larrinaga EiTBko Euskara Zerbitzuko buruak “Euskara kolokialaren eskuliburua” liburua prestatu du.
2020/12/04 - 16:24
Nolako urtea, halako Azoka
Urte ezberdin batean halabeharrez, ohi ez bezala ekin dio Durangoko Azokak aurtengo edizioari: salerosketak on line egingo dira eta ekitaldietan aforo murritza egongo da.
2020/12/04 - 15:23
2.300 produktu daude eskuragarri Durangoko Azokaren online dendan
Lehen aldia denez, webgunean arazoak izaten ari dira eta horregatik antolatzaileek pazientzia eskatzen dute antolatzaileek.
2020/12/04 - 11:27
Hemen da Durangoko Azokarik "ezohikoena", 2.300 produkturekin eta publikorik gabe
55. edizio honek ere ikasleei eskaini die irekiera eguneko goiza. Nolanahi dela, aurten, Durangoko ikasleek soilik izango dute Azoka bisitatzeko aukera.
2020/12/04 - 09:54
Gaur hasiko da Durangoko Azokarik ezohikoena
Aurten ez da Landako gunea euskal kulturaren biltegi erraldoia bilakatu da aurten. Azokako online dendak 2300 produktu baino gehiago izango ditu salgai.
2020/11/26 - 12:37
Durangoko Azokaren online denda, gaurdanik kontsultagai
Gaurdanik kontsultatu daitekeen dendan 2.300 produktu izango dira, eta abenduaren 4tik aurrera egin ahalko dira erosketak. 100 kultur ekitaldi antolatu dituzte Azokaren bost egunetarako.