Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eman dezaket izena Durangoko Azoka bisitatzeko?

Pandemiaren bilakaera dela eta, aurten ezinbestekoa izango da izena aurrez ematea Landako Gunean nahiz Plateruena antzokian sartu ahal izateko.
Leire Urbeltzek egin du aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: Durangoko Azoka
Leire Urbeltzek egin du aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: Durangoko Azoka

Astelehen honetan -azaroak 29- ireki dute epea Durangoko Azoka bisitatzeko sarrerak erreserbatzeko. Osasun egoera dela eta, derrigorrezkoa izango da aurretiaz Durangoko Azokaren webaren bitartez izena ematea, bisitaren eguna eta ordua zehaztuta, bai Landako Gunean sartzeko bai Platerunean Ahotseneko kontzertuez gozatzeko.   

Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.

Bestalde, Ahotsenea gunean, Plateruenan, 50 kontzertu eskainiko dituzten abenduaren 4tik 8ra bitartean.

Azokako eremu guztietan maskara erabili beharko da une oro, eta ezingo da jan eta edan.

Guztira 219 erakusmahai egongo dira ikusgai Landako Gunean. Aurten 990 nobedaderekin dator Durangoko Azoka: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta bestelako hainbat produktu. Gainera, aurrez aurreko salmentaz gain, abenduaren 3tik 7ra online denda egongo da martxan, Azokaren webgunean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X