Liz Truss
2022/09/07 - 16:34
Zergak jaitsiko dituela agindu du Liz Trussek, baina energiaren krisiak zorpetze handia ekarriko duela dio
Aurretik esandakoa berretsi du gaur Liz Trussek, lehen ministro modura Parlamentuan egin duen lehen agerraldian. Zergak jaitsi egingo dituela, bere esanetan, hazkundea bultzatzeko.
2022/09/07 - 00:41
Liz Truss aurpegi berriez inguratu da, Johnson aroa atzean uzteko
Lehen ministro britainiar berriak sail nagusiak birmoldatu ditu, Defentsa arduraduna soilik mantenduta.
2022/09/06 - 21:10
Liz Trussek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta krisi energetikoaren aurkako neurriak agindu
Elisabet II.ak Downing Streeteko 10. zenbakiko maizter berria gonbidatu du kargua onartzera, horrela botere-eskualdaketari amaiera emanez, eta Trussi gobernu berri bat osatzeko eskatu dio.
2022/09/06 - 16:25
Liz Truss da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Goizean, Balmoralgo gazteluan (Eskozia), dimisioa eman dio Elisabet II.ari Boris Johnsonek eta ondoren eman dio kargua Liz Trussi. Elisabet II.a erregina denetik, Liz Truss 15. lehen ministroa da

2022/09/05 - 23:17
Liz Truss, 'Burdinazko Dama' berria
Erresuma Batuko lehen ministro berria sektore kontserbadoreenekin eta neoliberalenekin lerrotuta dago, eta Margaret Thatcher imitatzen saiatu da askotan, gaztetan ezkertiarra izan bazen ere.
2022/09/05 - 23:09
Erresuma Batuko lehen ministro berriaren erronkak
'Premier' berria testuinguru konplexuan helduko da Downing Streetera. Izan ere, egoera ekonomikoa kezkagarria da: inflazioa % 10etik gora dago egun Erresuma Batuan, eta Ingalaterrako Bankuaren aurreikuspenen arabera, urtea %13an buka lezake.
2022/09/05 - 17:23
Truss, Downing Streeten izango den hirugarren emakumea
Erresuma Batuan, aukeratu berri duten lehen ministro britainiarrak Burdinazko Dama berriaren titulua eskuratu du, eta askok nabarmendu dute Margaret Thatcher lehen ministro ohiari dion begirunea.
2022/09/05 - 16:32
Liz Truss izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Lizz Truss bihar egingo da karguaren jabe, Eskozian, Balmoralgo gazteluan erreginarekin egon ondoren. Hala ere, dagoeneko bera eta bere taldea hasi dira lanean, egoera benetan latza dutelako aurrean. Jarduneko gobernua tarteko, ez da herritarrei laguntzeko erabakirik hartu azken asteetan.
2022/09/05 - 15:46
Liz Truss izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Hala, orain arte Kanpo Arazoetako ministroa izan denak Johnson ordezkatuko du, primarioetan gailendu ostean. Downing Streeten egongo den hirugarren emakumea izango da, Margaret Thatcher (1979-1990) eta Theresa May (2016-2019) alderdi bereko hiru kideen ondoren.
2022/09/04 - 13:19
Liz Truss Atzerri ministroa Boris Johnsonen ondorengo izendatuko dute astelehen honetan
Babes kopururik handiena bildu dituelakoan, Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartuko du asteartean. Orduan, Downing Streeteko bulegotik bere lehen hitzaldia eskainiko du, eta ministroak izendatzen hasiko da.
2022/07/20 - 20:08
Rishi Sunak eta Liz Truss lehiatuko dira Boris Johnson ordezkatzeko
Sunak Komunen Ganberako parlamentari kontserbadoreen faboritoa da, 137 boto eskuratu baititu. Trussek, aldiz, 113 boz lortu ditu.
2022/07/13 - 22:54
Sunak gailendu da Johnsonen lekua hartzeko lehen bozketan
Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia izan da bozkatuena Boris Johnsonen lehen ministro kargua hartzeko prozesuan egin den lehen bozketan. Hautagaietako bi lehiatik kanpo geratu dira, gutxieneko babesa eskuratu ez dutelako.
2022/07/13 - 11:59
Hasi da Johnson Alderdi Kontserbadoreko buru eta Erresuma Batuko lehen ministro gisa ordezkatzeko norgehiagoka
Asteazken honetan lehen bozketara aurkeztuko diren zortzi izangai daude. Gutxienez 30 diputatu kontserbadoreren sostengua behar izango dute. Uztailaren 22rako, hurrengo asteko ostiralerako, bi izangai baino ez dira geratuko.
2022/07/12 - 12:34
Irailaren 5ean jakingo da alderdi kontserbadore britainiarreko buruzagi berria nor izango den
Prozesua azkartzeko, barne-hauteskundeetarako arau berriak adostu dituzte, hala nola 20 diputatu toryren babesa izatea hautagaitza aurkeztu ahal izateko. Gainera, lehen bozketan 30 boto lortzen ez dituztenak kanporatuta geldituko dira. Asteazken eta ostegunean egingo dira lehen bozketak.
2022/07/07 - 23:01
Mikel Reparazek Boris Johnsonen balizko ordezkoak aztertu ditu
Boris Johnsonen dimisioaren ondoren, Alderdi Kontserbadoreak buruzagi berri bat bilatzeko barne prozesuari ekingo dio. Prozesu horretan, lehenik eta behin, hautagaitzak aurkezteko aldi bat irekiko da. Hautagaiek, aurkeztu ahal izateko, beste bi diputatu kontserbadoreren babesa izan beharko dute.

2022/07/07 - 19:31
Nortzuk dira Boris Johnsonen ordezkoa izateko balizko hautagaiak?
Alderdi Kontserbadoreak barne-prozesu bat hasiko du hurrengo liderra aukeratzeko. Bozketa sekretuen bidez, hautagaitzak ezabatuko dituzte banan-banan, bi bakarrik geratu arte. Bi finalista horietatik aterako da hurrengo liderra. Hasi dira hautagaien izenak ateratzen.