Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Liz Truss izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria

Liz Truss, nueva primera ministra británica
18:00 - 20:00
Liz Truss izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Lizz Truss bihar egingo da karguaren jabe, Eskozian, Balmoralgo gazteluan erreginarekin egon ondoren. Hala ere, dagoeneko bera eta bere taldea hasi dira lanean, egoera benetan latza dutelako aurrean. Jarduneko gobernua tarteko, ez da herritarrei laguntzeko erabakirik hartu azken asteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X