Lizarra
2021/03/26 - 10:43
Positiboen igoera nabarmena Nafarroan: 205 kasu atzeman dituzte
Milagron, gauerditik itxiera perimetralean dagoen udalerrian, 14 kutsatze berri topatu dituzte. Horrenbestez, 50 baino gehiago dira azken hiru egunetan zenbatutakoak.
2021/03/25 - 09:41
Kasuek apur bat egin dute behera Nafarroan, 150eko langatik gora dauden arren
Milagron duela bi egun egindako baheketak 21 positibo azaleratu ditu. Birusaren hedatzea saihestu nahian, konfinamendu perimetrala ezarriko dute herri horretan.
2021/03/24 - 18:55
Birusa oldartuta dago Nafarroan, 171 kasu zenbatu baitituzte
Otsailaren 7tik zenbatutako daturik altuena da, eta atzo baino 53 kasu gehiago dira.
2021/03/23 - 18:51
Positiboak puztuta daude berriro Nafarroan, 118 kasu atzeman baitituzte
Bezperan baino 52 gehiago dira, eta duela bi aste zenbatutakoen bikoitza baino gehiago.
2021/03/22 - 18:05
Kutsatzeak 70eko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan
Bigarren eguna da jarraian 100 kasu baino gutxiago zenbatzen direna, baina egia bada, asteburuetan egindako probak gutxiago dira, eta horrenbestez, atzemandako kasuak ere gutxiago direla.
2021/03/21 - 19:42
89ra jaitsi dira covid kasu berriak Nafarroan baina % 6,9an dago positibitatea
Aste honetan, hiru aldiz gainditu da 100 kasuko langa. Atzo baino 13 kasu gutxiago atzeman dira, 40 proba gehiago eginda.
2021/03/20 - 11:34
Ehuneko langatik gora jarraitzen dute covid kasuek Nafarroan, tasa % 8,2raino igota
Astebetean, bikoiztu egin da positibo berrien kopurua, eta positibotasun tasa, berriz, hirukoiztu.
2021/03/19 - 11:28
Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, 123 zenbatzeraino
Positibotasun tasa ere nabarmen igo da, eta bezperako % 3,9tik % 6,2ra pasatu da.
2021/03/18 - 19:26
Kutsatzeek behera egin dute berriro Nafarroan, astearteko igoeraren ostean
Zehazki, 70 kasu atzeman dituzte azken orduetan. Positibotasun tasa % 3,9ra jaitsi da.
2021/03/17 - 20:06
Kutsatzeen igoera nabarmena Nafarroan: ia 100 kasu atzeman dituzte
Otsailaren 9ra arte egin behar da atzera positibo kopuru handiagoa topatzeko (139 izan ziren orduko hartan).
2021/03/16 - 11:53
Estelleriko bi lagun atxilotu dituzte Zudairiko zerbitzugunean lapurtzea egotzita
Lapurreta martxoaren 2an gertatu zen, kaputxadun gizon batek Nafarroako Zudairi herriko gasolina-zerbitzuguneko arduradunari su-arma batez mehatxu egin zionean.
2021/03/11 - 15:44
Jose Leuzaunek Bilboko familia hartu du Lizarrako San Jeronimo egoitzan
Egunero telefonoz hitz egin arren, senidea gertu sentitzeak bizipoza eman die guztiei. Elkarrekin pasa dituzten bi orduak ondo aprobetxatu dituzte.
2021/03/06 - 20:14
15 urteko adingabe bat larri zauritu da Lizarran, deskarga elektrikoa jasota
Adingabea linea elektrikoaren zutoin batera igo da Remontiva Institututik gertu. Gorputzaren % 35 erreta du, eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan dute.
2021/02/22 - 18:00
Azagran bikotekidea larri zauritu zuen gizona espetxeratu dute, hilketa saiakeragatik
Hilketa saiakera, genero indarkeria, lesioak eragitea eta tratu txar delitua egotzi dio epaileak erasotzaileari. Emakumea egoera larrian dago oraindik ere.
2021/01/22 - 21:56
Denda zaharrak margotzen dihardu Garbiñe Basartek Lizarrako hormetan
Lizarran, garai bateko dendak gogoratu nahi dituzte, eta horretarako denda hauen fatxadak margotzen ari da Garbiñe Basarte artista, kale baten hormetan.
2021/01/18 - 13:28
Auto bat irauli egin da Lerinen, bidean zegoen animalia bat saihesten saiatuta
Istripua atzo 22:10ean gertatu zen, NA-601 errepidean, Lerin parean, eta ibilgailua gidatzen ari zen emakumea arin zauritu zen.
2021/01/14 - 19:04
PCR proba egitera deitu dituzte Sartagudako Las Vegas tabernako bezeroak
948 66 70 07 telefono zenbakira deituta eskatu beharko dute proba egiteko txanda urtarrilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara. Baheketa hilaren 16an egingo dute, 09:30etik aurrera.
2021/01/03 - 18:09
Arrazakeria salatzeko protesta deitu dute Lizarrako Juguettos dendaren atarian
Bertan praktikak egiten hastekoa zen emakume bat ijitoa izateagatik arbuiatu dutela salatzen dute SOS Arrazakeriak, Gaz Kalo ijito elkarteak eta LABek.
2020/12/14 - 13:31
13 pertsona atxilotu dituzte zibererasoak erabilita hainbat enpresatan lapurtzeagatik
160.000 euro lapurtu dituzte osotara Nafarroako hainbat enpresatan , eta 82.000 euro berreskuratu ditu Guardia Zibilak.
2020/11/10 - 11:03
Lizarra eta inguruko herrietan kokaina eta heroina saltzen zuen taldea desegin dute
Guardia Zibilak 7 pertsona atxilotu ditu, droga-trafikoaren delitua egotzita, bi fase izan dituen operazio batean. Atxilotuetako baten etxebizitzan 166.000 euro aurkitu zituzten agenteek, eskudirutan.