Kutsatzeen igoera nabarmena Nafarroan: ia 100 kasu atzeman dituzte
Kutsatzeen kopuruak nabarmen egin du gora Nafarroan azken orduetan, eta ia 100 zenbatu dituzte (99), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Zehazki, atzo 2.231 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 101 gehiago) eta horietatik % 4,5 positibo izan ziren. Positibotasun tasak puntu bat baino gehiago egin du gora (% 3,2an zegoen astelehenean).
Joan den otsailaren 9tik izandako kopururik altuena da (139 positibo atzeman zituzten orduan). Bezperako datuekin alderatuta, 31 gehiago dira, eta duela astebete eta bi aste baino 47 eta 42 gehiago, hurrenez hurren.
Guneka, Lizarran eta Iruñeko Txantrea auzoan atzeman dituzte kasu gehien, zazpina, hain justu. Lerinen eta Lodosan sei kutsatze zenbatu dituzte.
Gainera, martxoaren 8tik 14ra, aldaera britainiarrarena izateko susmoa zuten kutsatzeak balantze osoaren % 67ra iritsi ziren.
Atzo 73 ziren covid-19arekin Foru Erkidegoko ospitaleetan ingresatuta zeudenak, bezperan baino bi gutxiago.
Zortzi pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusarekin lotuta, horietako bi ZIUn, eta bi pertsona hil ziren, 54 eta 82 urteko bi gizonezko. Hala, Nafarroan 1.118 pertsona hil dira gaitzak jota pandemia hasi zenetik, eta 52.347 kutsatu dira.
Osasunbideak jakinarazi du osasun langileen artean lau daudela kutsatuta, eta azken astean kutsatze bakar bat izan dela, 13.000 profesionalek osatutako sektorean.
Kasu berrien artean, 15 urtetik beherakoak izan dira % 25, eta % 22a 30 eta 44 urte artekoei dagokie. Ondoren daude % 20arekin 45 eta 59 urte artekoak, 15-29 urtekoak (% 17), 60-75 urtekoak (% 13), eta 75 urtetik gorakoak (% 3).
Positibo berrien batez besteko adina 35,5ekoa da da, eta % 52 gizonezkoak dira.
Txertaketa prozesuko azken datuen arabera, atzo 1.255 dosi eman zituzten, eta jasotako 109.485 dosietatik 91.684 dira jarritakoak, tartean AstraZenecaren 9.500.
29.580 pertsonak immunizazio prozesua osatu dute bigarren dosia jaso ostean, eta horietatik 598k, atzo.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.