Lizarra
2017/10/22 - 20:37
Lizarrako zuhaitz bat, Europako politena izateko lehian
Hiru hankako artea Mendaza herriaren eta Santa Coloma ermitaren artean dago. 1.200 urte inguru ditu, 15 metroko luzera, eta adaburuaren diametroak ia 20 metro ditu.
2017/09/16 - 19:23
Bi txirrindulari zauritu dira Berriobeitin eta Muezen, erorikoen ondorioz
Zaurituak Nafarroako Bideko Amaren ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.
2017/09/14 - 15:25
Etxebizitzen alokairuan iruzur egiten ari direla ohartarazi du Foruzaingoak
Azken egunetan, bost kasu atzeman dituzte: bi Iruñean eta bana Burlatan, Lizarran eta Bizkaian.
2017/08/25 - 17:17
Lehortea Nafarroa hegoaldean
Ibaiak baxu daude, urtegiak ere berdin. Lehortea izugarria da Nafarroako Erriberan eta Estellerrian, eta nekazariak ari dira jasaten ondorioak.Ureztatzeko sisteman %25 murriztu behar izan dute.
2017/08/08 - 11:54
Foruzaingoak mezu sexistak zituzten hainbat txapa atzeman ditu Lizarran
Guztira 80 txapa konfiskatu dizkiote Lizarrako alde zaharrean saltzen ari zen salatzaile ibiltari bati.
2017/08/06 - 12:17
Sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute ehunka lagunek Lizarran
Neska batek bortxaketa salatu zuen ostiralean. Elkarte feministek, Udalaren babesarekin, deitutako protesta izan da. Nafarroako Gobernuak ere erasoa "sendo" gaitzetsi du.
2017/08/06 - 01:05
21 urteko emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Lizarran
Foruzaingoak 23 urteko gizonezkoa atxilotu du, eta epaileak aske utzi du, kargupean. Elkarte feministek elkarretaratzea deitu dute igande arratsalderako erasoa gaitzesteko.
2017/08/04 - 20:22
Lizarrako Udalaren kontrako helegitea jarriko dute, ikurrina jartzeagatik
Berako eta Olatzagutiko Udalen kontra ere administrazioarekiko auzi-helegiteak jarriko dituela ziurtatu du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.
2017/06/24 - 21:32
Lizarrako motozale bat hil da Huescan, istripu baten ondorioz
Ezbeharra N-240 errepideko 309,4. kilometroan gertatu da, Canal de Berdun (Huesca) udalerri parean.
2017/06/04 - 13:32
Txirrindulari bat hil da Lizarran, 81 urteko gidari batek harrapatuta
Txirrindulariak 45 urte zituen, eta nahiz eta kaskoa zeraman zintarriaren aurka buruarekin jo duenean hil da.
2017/06/02 - 13:41
Uxue Barkos Lizarran, Geroa Baiko hautagaiak babesteko
Nafarroako Presidente Uxue Barkos Lizarran egon da gaur arratsaldean, Geroa Baiko hautagaiei babesa emateko. Hain justu ere, hantxe ekin zion bere ibilbide politikoari orain dela hamaika urte.
2017/01/13 - 11:24
Gizon batek besoa hautsi dio emakume bati Lizarran, gogor bultzatuta
Biktima bere bikotekidearen eta atxilotuaren arteko eztabaida batean sartu zen, eta ustezko erasotzaileak bultzatu egin zuen.
2016/12/24 - 12:03
Lau pertsona ospitaleratu dituzte Lizarran, kea arnastuta
Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo izan zen sutea, 22:27 inguruan, Lizarrako Fray Diego kaleko etxebizitza batean.
2016/09/30 - 14:48
Agirre lehendakaria, Lizarrako Estatutuan funtsezko irudia
Alberto Santana historialaria Jose Antonio Agirreren bizitzan garrantzia izan duten lekuetan barrena ibili da. Lizarrako Estatutuaren sinatzean garrantzi handia izan zuen Agirre lehendakariak.
2016/09/15 - 17:17
170 kilometro orduko abiaduran Lizarra eta Zangotza artean
Nafarroako foruzainek 600 euroko izuna ipini diete hiru gidari britaniar eta kanadarrei, orduko 170 kilometro abiaduran gidatzeagatik, Lizarra eta Zangotza artean.
2016/06/30 - 17:54
'Lege-iruzurra' egotzi diote beste 5 udali ikurrina jartzeagatik
Berriozar, Lizarra, Lakuntza, Etxarri-Aranatz eta Leitzako udalak dira aipatutako bost horiek, eta atzo ezagutzera eman ziren Iruñeko eta Tafallako ebazpenei batzen zaizkie.
2016/04/15 - 16:03
Lau pertsona atxilotu dituzte Altsasu, Lizarra eta Noainen
Foruzaingoak lau pertsona atxilotu berri ditu Altsasuan, Lizarran eta Noainen, lapurreta indarkeria erabiliz edo bidegabe jabetze delituak egotzita.
2015/10/29 - 17:48
Emakume bat errepidean erditu da, Lizarrako Ospitalerako bidean
Ama eta alaba jaioberria onik daude. Asteazken arratsaldean jazo zen.
2015/10/27 - 19:47
Lagun bat hil da Lizarran jazotako istripu batean
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, baina ez dago argi zer dela eta.
2015/09/01 - 14:41
Lizarrako euri-erauntsia, herritarrek grabatuta
Xabier Carrillo Euskal Telebistako lankidea Lizarran da eta bizilagunek WhatsApp bidez atzoko euri-erauntsiaren irudi ikusgarriak bidali dizkiote.