Loiola auzoa
2020/11/26 - 20:50
Loiolako kuarteletako militarrak Hipikara lekualdatuko dituzte
Hala, Espainiako Lurreko Armadak Gipuzkoako hiriburuan jarraituko du, EAJk Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa gauzatuta ere.
2020/11/26 - 09:57
PP barruan zatiketa eragin du Loiolako kuartelak Donostiari saltzeko akordioak
Goizean, Donostiako PPko zinegotziak txalotu egin du Loiolako kuartelak eskualdatzeko akordioa, baina Gipuzkoako PPren, Iturgaizen eta Casadoren kritiken ondotik, jarrera kritikoagoa agertu du.
2020/11/24 - 21:15
Loiolako kuartelen lursailak Donostiako Udalaren esku geratuko dira 2021ean
Aurrekontuekin lotutako akordioa hitzartu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak, eta horren bidez adostu dute kuartelen lekualdaketa.
2020/11/24 - 15:03
Loiolako kuartelari buruzko akordioa ''oso positiboa'' da Eneko Goiarentzat
Donostiako alkatea oso pozik agertu da Loiolako kuartelaren inguruan EAJk eta Gobernuak lortutako akordioarekin. Hiriarentzat albiste garrantzitsua dela azpimarratu du.
2020/02/09 - 19:43
Moto gidari bat hil da Donostian izandako trafiko istripuan
Loiolako Erriberak auzoan, errepide ertzeko babes hesia jo du motorrak, eta gidaria airean atera da. 44 urteko gizon donostiarra da hildakoa.
2020/01/17 - 13:08
Martuteneko espetxea mugitzea 'presazkoa' dela esango dio Goiak Espainiako Gobernuari
Gaiari "lehenbailehen" heltzeko eskatuko du Donostiako alkateak, eta espero du koalizio gobernuaren aldetik "jarrera ona" topatzea.
2020/01/02 - 20:21
'Loiolako kuartela eta Euskotreneko igarobidea', Goiaren erronkak 2020rako
Goiak gobernu berriarekin Loiolako kuartelari buruz negoziatzea espero du. Era berean, exekutibo berria "erabakigarria" izango dela nabarmendu du Euskotreneko igarobidearen obretarako.
2019/04/23 - 23:11
Donostiak 187.000 biztanleen muga gainditu du 2018an
Hazi egin da urtebetean Donostiako biztanlegoa. Batipat atzerriko biztanleen hazkundea izan da.Emakumezkoak gehiengoa dira hirian. Loiola da gehien hazi den auzoa,Txomin berriko etxebizitzen eraginez
2019/01/26 - 17:44
Ramon Diaz gogoratu dute Donostian, ETAk hil zuela 18 urte bete direnean
Pilar Gorostegui alargunarekin batera, Eneko Goia Donostiako alkatea eta EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko zinegotziak izan dira ekitaldian.
2018/11/27 - 22:28
Espainiako gobernuaren baldintzek Loiolako kuartelaren akordioa zaildu dute
Ordubeteko bilerak operazioaren zailtasuna agerian jartzeko balio izan du. Espainiako Gobernuak baldintza zehatz bat jarri dio Goiari: toki berriak gaur egungoaren neurri eta ezaugarri berberak izatea
2018/11/01 - 12:39
Pistoladun gizon batek lapurreta egin du Donostiako banku batean
Burua estalita zuen gizon bat Kutxabankek Loiola auzoan duen sukurtsalean sartu da. Langileak eta bezeroak pistola batekin mehatxatu ostean, diruarekin alde egitea lortu du.
2018/10/31 - 21:44
Lapurreta egin dute Kutxabankek Donostian duen bulego batean
Lapurrak ihes egin du eta Ertzaintza haren bila dabil. Loiola auzoan dagoen bulego batean izan da lapurreta.
2018/09/03 - 11:37
Loiolako militarren kuartela Zubietara eraman nahi du Donostiako Udalak
Azpiegitura Loiola auzotik Zubietara lekualdatzea proposatuko dio Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari bihar egingo duten bileran.
2018/01/31 - 20:09
Loiolako eta Urumeako zabortegiak desegingo ditu Donostiako Udalak
Goiaz Txikiko zabortegi klandestinoa “berehala” desegiteko agindua eman du Udalak, Eguzki kolektibo ekologistak asteartean salatu ondoren.
2017/03/03 - 23:18
Berritxu, sare sozialetan arrakastarik handiena duen loro euskalduna
Donostian bizi da, Loiola auzoan eta bere etxean libre ibiltzen da. Berritsu ezaguna bakarrik ez, azkarra ere bada, 6 hilabeterako baitzekien 'txuri-urdin' abesten. 20.000 jarratzaile ditu Facebooken.
2017/02/02 - 08:03
Loiolako kuartelak hiritik kanpora mugitzea 'zaila' da, Goiaren ustean
Defentsa Ministerioak argi utzi du Lurreko Armadak mantendu egin nahi dituela Donostian edo hiriaren inguruetan gaur egungo unitate eta zerbitzuak.
2017/01/27 - 18:15
Loiolako geltoki berria martxoaren 5ean zabalduko dela iragarri dute
Loiolako geltoki berriaren lanak bukatzear daude.Arantxa Tapia sailburuak esan du 21 miloi euroko aurrekontua izan dutela. Inguruan, hamar mila metro karratu lur libratuko dira auzotarrentzako.
2017/01/27 - 17:39
Loiolako tren geltoki berria martxan, martxoaren 5etik aurrera
Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste sei edo zazpi hilabete beharko dira proiektua guztiz amaitzeko.
2017/01/26 - 10:39
Ramon Diaz omendu dute, bere hilketaren 16. urteurrenean
Urtero bezala, ETAk hil zuen sukaldaria omendu dute familiak eta lagunek Donostiako Loiola auzoan. Eneko Goia alkatea ere bertan izan da.
2016/01/26 - 14:49
15 urte bete dira ETAk Ramon Diaz sukaldaria hil zuela
Urtero legez, senitartekoek eta lagunek gogoan izan dute, hil zuten ordu eta leku berean. Aralar Mendikatea kalean hil zuten goizeko 08:00etan.