Londres
2020/10/16 - 01:19
EBk esan du elkarrizketak areagotuko dituela Erresuma Batuarekin akordioa egiteko
Bestalde, Londresek kritikatu du Europar Batasunak Erresuma Batuaren esku utzi duela negoziazioa desblokeatzeko ardura guztia. 'Brexit'a urtarrilaren 1ean gauzatuko da.
2020/09/11 - 00:41
EBk Londresekin talka egin du Ipar Irlandagatik eta legezko ekintzekin mehatxatu du
Ipar Irlandan bakea arriskuan dagoela uste du Bruselak, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren Exekutiboak bere asmoa lortzen badu.
2020/09/07 - 10:38
Johnsonek urriaren 15era arteko epea eman dio EBri Brexitari buruzko akordiorako
Epe horren ostean "onartu egin beharko litzateke (porrota) eta orrialdea pasatu", adierazi du lehen ministro britainiarrak.
2020/08/16 - 13:06
Leire,basque basker bermeotarra Londresen.Kalean kantatzea da bere ogibidea
Urte amaierarako EPa prestatzen ari da. Oraintxe atera du "Box of Chesterfield" kantuaren bideoklipa. Lan hori kaleko kantugintzarekin batera darama, Londresen ederra da kalean kantatzea beretzat.
2020/07/26 - 01:15
Erresuma Batuak Espainiako bidaiariei koarentena ezarri die berriro
Espainiatik heltzen diren bidaiariek 14 eguneko itxialdia egin beharko dute Erresuma Batuko etxebizitza batean. Neurria urratzen dutenek mila liberako isuna (1.072 euro) ordaindu beharko dute.
2020/07/15 - 13:18
Musukoaren erabilera bultzatzeko margoak egin ditu Banksyk Londresko metroan
Sare sozialetan argitaratutako bideoan, Banksy desinfektatzaile jantzita agertzen da eta hainbat arratoi margotu ditu.
2020/07/14 - 11:36
Erresuma Batuak betoa jarriko die kualifikazio gutxiko langileei eta zigortuei
Puntu bidezko sistema 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, brexit-a gauzatzeko trantsizio-epea amaitutakoan. Migrazioa mugatzea helburu duen neurria da.
2020/06/21 - 15:15
Readingen hiru hildako utzi dituen erasoa ekintza terrorista izan dela dio Poliziak
Poliziak erasotzailea atxilotu du. Aldez aurretik, Tamesis Haraneko Poliziak eraso terrorista baztertu du. Bertako komunikabideen arabera, atxilotua Libiako asilo eskatzaile bat litzateke.
2020/06/12 - 23:06
Eraso gehiagoren beldur, Churchillen estatua oholekin estali dute
Arrazakeria eta esklabotza sustatu zituela iritzita, 'Black lives matter' mugimenduak Winston Churchillen estatuei eraso die.
2020/06/10 - 11:17
Esklabo merkatarien estatua guztiak berrikusiko ditu Erresuma Batuak
Londresek eta Erresuma Batuko beste udal laborista batzuek esklabo merkatarien estatuak kendu eta arraza aniztasunaren aldeko monumentuak jarriko dituzte.
2020/06/08 - 17:00
Erresuma Batuan hasi dira nazioarteko bidaiariei berrogeialdia ezartzen
Hegazkinez, trenez edo ferryz iristen direnek, baita britainiarrek ere, galdetegi bat erantzun beharko dute, eta 14 egunak non igaroko dituzten jakinarazi behar dute bertan.
2020/06/08 - 11:53
Istiluak Londreseko AEBko enbaxadaren atarian
Tentsio uneak, arrazakeriaren aurkako manifestari talde bat AEBek Londresen duten enbaxadara hurbiltzen saiatu denean.
2020/06/03 - 22:42
Dozenaka mila pertsona manifestatu dira Londresen arrazakeriaren aurka
Londresen, jendetza bildu da Hyde Parken, arratsaldean, George Floyeen aldeko justizia aldarrikatzeko. Frankfurten, Buenos Airesen edota Johannesburgen ere egin dituzte protestak azken orduotan.
2020/06/01 - 12:58
Akordiorik ezaz mehatxatu du Europar Batasunak Londres
Oso zaila dirudi abenduaren 31n akordiorik lortzea. Trantsizio epea luzatuz gero, negoziatzeko denbora gehiago lortu daiteke, baina oztopo gehiago egongo dira.
2020/05/25 - 12:54
Europarrei oztopo gehiago Erresuma Batuan
Herritartasun britainiarra lortzeko gutxienez bost urtetan bizi behar da Erresuma Batuan, edo hiru urtez britainiar batekin ezkonduta egon.
2020/05/11 - 13:11
Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda, Londresen deseskalatze planaren aurka
Ingalaterrak koronabirusarengatik ezarritako itxialdia arintzeko prozesu nahasgarri eta baldintzaz beterikoa Erresuma Batua osatzen duten gainerako hiru nazioekin adostu gabe hasiko du.
2020/05/11 - 12:53
Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko bidaietan ez da koarentenarik egingo
Azken egunotan kasu positiboen kopuruak behera egin duenez, "kanpotik datozen kutsatze berrien arriskua kudeatzeko beharraz" hitz egin dute bi herrialde horietako agintariek.
2020/04/12 - 22:35
Boris Johnson ospitaletik atera da, 10.000 hildakoen muga gainditzen denean
"Bizitza salbatu" izana eskertu die Erresuma Batuko lehen ministroak osasun langileei. Beste 737 lagun hil dira herrialdean azken 24 orduetan, koronabirusarekin.
2020/04/11 - 00:31
1,6 milioi positibo eta 100.000 heriotza baino gehiago zenbatu dituzte jada munduan
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.
2020/04/07 - 16:19
Boris Johnson oxigenoa hartzen ari da, baina "ez dago arnasgailuarekin"
Lehen ministroaren faltan, Damonic Raab Atzerri Gaietarako ministroak hartuko ditu Johnsonen ardurak.