Londres
2022/09/18 - 23:34
Charles III.ak Buckinghamen bilduko ditu munduko 500 estatuburu eta agintari
Charles III.a izan da anfitrioi igande honetako ongietorri ekitaldian. Buruzagi eta estatuburu nagusiek Elizabeth II.aren hil-kapera bisitatu dute egunean zehar, bertatik Londresko kaleetan ilara egin duten milaka pertsona igaro bitartean.
2022/09/18 - 17:19
Inoizko segurtasun operazio handiena ezarri dute Londresen, hiletarako
10.000 agentek baino gehiago osatuko dute segurtasun dispositiboa, eta inoizko operaziorik handiena izango da; Londres erabat blindatuta dago. 13 orduko itxaronaldia gorde behar dute erreginaren beilatokira sartu nahi dutenek.
2022/09/18 - 16:38
Biharko azken agurrean izango diren atzerriko 500 gonbidatuak Londresera iristen ari dira
Biden bikotea eta Japoniako enpreadore-enperatrizak Londresen daude biharko hiletan egoteko. Arratsaldean hil kaperan izango dira. Gonbidatu guztiei harrera egingo die Charles III erregeak Buckinghameko jauregian. Atzerritik etorritako 500 agintarien artean Felipe VI eta Letizia egongo dira.
2022/09/17 - 22:31
Erregina zenaren bilobek bijilia egin dute Westminsterreko Jauregian
Ordu laurdenez, isilik, otoitz egin dute Elizabeth II.aren 8 bilobek zerraldoaren parean.
2022/09/17 - 14:47
24 ordutik gorako itxaronaldia Elizabeth II.aren hil-kapera ikusteko
Erregina zenari agur esateko ilara gaina jotzear dago, eta hala gertatzen denean, debekatu egingo da jende gehiago batzea ilaran.
2022/09/15 - 18:32
Gazte britainiarrek monarkiaren etorkizuna zalantzan jartzen dute
Erregea da herrialdearen ikurra, baina ez du erreginak bezainbesteko babesik. Londresko gazteen arabera, Gilen eta Kateren txanda da, bultzada gazteagoa emango luketelako.
2022/09/15 - 11:46
Theresa Mayk bat egin du Elizabeth II.aren hil-kaperara sartzeko herritarren ilarekin
Theresa May lehen ministro ohia eta bere senarra Elisabet II.a erreginaren hil-kaperan izan dira gaur goizean, Londresko Westminster jauregian.
2022/09/14 - 20:55
Dozenaka mila herritar Elizabeth II.aren hil-kaperara hurbildu dira
Elizabeth II.aren hil-kapera Erresuma Batuko Parlamentuan dago, eta ateak ireki ditu Londres erdialdean ilaran dauden milaka herritarrek bisita dezaten.
2022/09/14 - 18:55
Elizabeth II.aren hileta-segizioak Londresko kaleak zeharkatu ditu Westminsterrera iritsi arte
Elizabeth II.aren zerraldoa Westminster jauregian dago jada. Charles III.a erregea eta Guillermo eta Enrique printzeak izan dira erregearen segizioaren buru, eta txaloka hartu dituzte kaleetan.
2022/09/14 - 18:27
Ospea eta eragina
Mijail Gorbatxov lehendabizi, Elizabeth II.a erregina ondoren. Komunikabideetan bi heriotzek tarte zabalak izan dituzte, ordu gutxitan luzeak eta oparoak izan diren bi bizitzak laburbildu dizkigute. Baina parekotasunak hor amaitzen direla esan genezake.
2022/09/14 - 16:53
Londreseko jamaikar komunitateak errespetatzen du erregina, baina ez du ahazten monarkiaren iragan koloniala
Brixton Londreseko auzo multikultural bat da, "Jamaika txikia" izenarekin ezaguna. Hemen bizi diren asko kolonizazio osteko migratzaileen seme-alabak dira. Gehienek Elizabeth II.aren figura errespetatzen dute, baina monarkiarekin oso kritikoak dira.
2022/09/14 - 11:29
Milaka pertsona daude ilaran bart gauetik Elizabeth II.aren hil kapera bisitatzeko
Michelle Donelan Erresuma Batuko Kultura ministroak adierazi du "30 ordu arteko" ilarak espero dituztela Elizabeth II.aren hil kapera ikusteko.
2022/09/10 - 20:33
Charles III.a Erresuma Batuko errege aldarrikatu dute
Londresen, Westminstergo St. James Jauregian, izan da aldarrikapen ekitaldia. Koroatze ekitaldia, berriz, hemendik hilabete batzuetara izango da.
2022/09/10 - 00:28
Charles III.ak Elizabeth II.aren ondare izugarria ere jasoko du
Erresuma Batuan errege erreginak beren ondasunak argitaratzera behartuta ez badaude ere, jakina da Elizabeth II.ak 2022an zeukan dirutza gutxienez 370 miloi libera esterlina zela, 'The Sunday Times' aldizkariaren arabera.
2022/09/09 - 16:40
Tristura nagusi gaur britainiarren artean, lau belaunaldiren erregina hil berritan
Ehunka pertsonak loreak eta mezuak eraman dituzte Buckingham jauregira, eta askok gaua eman dute erreginaren bizileku zen eraikinaren kanpoaldean.
2022/09/09 - 13:20
Elizabeth II.ari maitasuna adierazi diote zenbait herritarrek Buckingham jauregian
Ehunka britainiarrak erreginaren etxebizitza nagusira joan dira, heriotzaren ondoren euren maitasuna eta errespetua erakustera.
2022/09/08 - 22:40
Herritarrak hasi dira Buckingham jauregira gerturatzen dolumina azaltzeko
Erreginaren heriotza jakitean, Elizabeth II. erregina goraipatu dute britaniarrek kalean. Beste estatubururik ez dute ezagutu britaniar gehien gehienek.
2022/09/08 - 22:33
"London Bridge is Down": Elizabeth II.aren heriotzarako prestatutako egitasmoak, martxan
Elizabeth II.a Erresuma Batuko erregina Balmoralen hil da, eta London Bridge operazioa automatikoki martxan jarri dute, baita Unicorn egitasmoa ere, 1960ko hamarkadatik diseinatutako planak.
2022/09/04 - 15:01
Foo Fighters taldeak omenaldi hunkigarria egin dio Taylor Hawkins hildako kideari, haren semea baterian zela
Dave Grohl hunkitu batek 'My Hero' abestia eskaini dio Hawkinsi, Londresko Wembley aretoan egindako kontzertuan. Oraingoan, haren 16 urteko semea, Shane Hawkins, izan du lagun taldeak, bateria jotzen.
2022/07/20 - 20:08
Rishi Sunak eta Liz Truss lehiatuko dira Boris Johnson ordezkatzeko
Sunak Komunen Ganberako parlamentari kontserbadoreen faboritoa da, 137 boto eskuratu baititu. Trussek, aldiz, 113 boz lortu ditu.