Luiziak
2020/08/19 - 17:28
Sololuzeren gorpuzkiak topatutako lekuan beste 15 egunez arituko dira Beltranen bila
Alberto Sololuze lankidearen gorpuzkiak aurkitu dituzten gunean jarraituko dute bilaketarekin. Topatzen ez badute, baskula zegoen tokia arakatuko dute.
2020/08/19 - 16:20
DNA probek baieztatu egin dute Alberto Sololuzerena dela zabortegian aurkitutako gorpua
Albistea jakitean familiak lasaitua hartu duela adierazi du, baina aldi berean emozio eta sentimendu kontrajarriak dituztela adierazi dute.
2020/08/19 - 11:28
Zaldibarko zabortegian aurkitutako gorpuzkiak Alberto Sololuzerenak dira
Radio Euskadik jakin duenez, joan den igandeaz geroztik Zaldibarko zabortegian aurkitutako hezurrak otsailean desagertutako langilearenak direla baieztatu dute DNA probek.
2020/08/18 - 16:46
Aurkitutako gorpua eta objektu pertsonalak Alberto Sololuzerenak direla uste dute
Atzo gorpu bat aurkitu ondoren, gaur jakin dugu gorpuarekin batera objektu pertsonalak ere aurkitu diztuztela. Alberto Sololuzerenak izan daitezkeela uste dute.
2020/08/18 - 13:42
Objektu pertsonalak aurkitu dituzte Zaldibarren, gorpuzkiak topatu zituzten tokian
08:30ean ekin diote berriro desagertutako beharginen bilaketari, baskularen inguruan, han aurkitu baitituzte gorpuzkiak. Objektu horiek bi langileetako batenak diren aztertzen ari dira.
2020/08/17 - 16:54
Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen familiak, berri gehiagoren zain
Animoz baxu zeudela iritsi da albistea, baina hezurrak aurkitu izanak itxaropena piztu die bi familiei.
2020/08/17 - 16:45
Hezur gehiago aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian
Polizia zientifikoa hezur horiek aztertzen ari da. Bien bitartean, lanek aurrera darraite zabortegian.
2020/08/17 - 16:22
Hezur gehiago aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian
Astelehen goizean aurkitutako hezurrak antropologikoki aztertzen ari dira polizia zientifikoa eta auzitegiko medikuak.
2020/08/17 - 14:04
Bilaketa lanei berrekin diete Zaldibarren
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze aurkitzeko lanei ekin diete berriro gaur goizean, atzo hezur bat aurkitu ostean.
2020/08/17 - 11:16
Hainbat egun beharko dira hezurra langileetako batena den zehazteko
Aurkitutako hezurra bere garaian baskula zenaren perpendikularrean zegoen, eta, hura aurkitzeko, 23 metro zulatu behar izan dituzte, zortzi solairuko eraikin baten parekoa.
2020/08/16 - 19:44
Giza-hezur bat aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
Polizia zientifikoak baieztatu duenez, pertsona batena da telaz inguratuta 23 metroko sakoneran aurkitu duten tibia. DNA proben emaitzak datozen egunetan jakinaraziko dituzte.
2020/08/06 - 22:52
Elkarretaratzeak Joaquin eta Alberto gogoratu eta omentzeko
6 hilabete bete dira Alberto eta Joaquin desagertu zirela eta haien omenez elkarretaratzeak egin dira haien herrietan.
2020/08/06 - 16:55
Sei hilabete Zaldibarko zabortegia erori zela
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagerrarazi zituen gertaera larriak eztabaida piztu du. Etengabe ari dira lanean bi langileen gorpuak aurkitzeko, baina oraindik ez dituzte aurkitu.
2020/07/30 - 14:53
Verterrek dio ikerketa topografikoa aztertzear zela luizia gertatu zenean
Teknikariek "ezohiko egoera bat" atzeman zutela aitortu du, baina ez omen zuten “berehala luizia gertatzeko zantzurik” aurkitu.
2020/07/24 - 23:21
Arduradunek jarduerari eutsi zioten, zabortegian arrakalak agertu zirela jakin arren
Epaileak arduragabekeriazko homizidioagatik auzipetu ditu Verter Recyclingeko jabea eta beste bi arduradunak.
2020/07/24 - 22:33
Arduradunek jarduerari eutsi zioten, zabortegian arrakalak agertu zirela jakin arren
Epaileak arduragabekeriazko homizidioagatik auzipetu ditu Verter Recyclingeko jabea eta beste bi arduradunak. EiTBk autoa eskuratu du.
2020/07/24 - 12:27
Eitzagako bizilagunek arduragabekeria egotzi diote Osasun Sailari
Zabortegia erori eta 168 egun beranduago, Eitzagako bizilagunak Osasun Sailak agindutako osasun azterketa egitekotan daude oraindik. Atzo arratsaldean Zaldibarko Udalaren aurrean bildu ziren.
2020/07/23 - 22:41
Jose Ignacio Barinaga, Arrate Bilbao eta Juan Etxebarria baldintzapean aske
Homizidio arduragabea leporatzen die epaileak Verter Recyclingeko goi karguei. Baldintzapean aske geratu dira Jose Ignacio Barinaga, Arrate Bilbao eta Juan Etxebarria.
2020/07/23 - 20:35
Behin-behinean aske utzi dituzte Verter Recyclingeko arduradunak
Durangoko epaitegiak behin-behinean eta kautelazko neurriekin aske utzi ditu Jose Ignacio Barinaga, Arrate Bilbao eta Juan Etxebarria.
2020/07/23 - 19:30
Epaileak arduragabekeriazko homizidioa egotzi die Zaldibarko zabortegiko arduradunei
Verter Recyclingeko jabea eta beste bi goi-karguak aske geratu dira, baina pasaportea kendu diete eta hilean behin epaitegira joan beharko dute sinatzera.